Gizartea

Festak, eraldaketarako

Festak, eraldaketarako

Rebeka Calvo

Herrietako jaiek egunerokotasunetik ateratzeko aukera ematen dutela esan ohi da, baina "gizartearen nolabaiteko laburpena" besterik ez dira egun horietan pertsonen artean sortzen diren harremanak eta egiten diren aukerak. "Hau da, jaiek eta errituek gizarteko ordena erreproduzitzen dute, eta hegemonikoak diren gizon eta emakumeen irudiak indartzen dituzte". Miren Aranguren (Iruñea, 1981) feministaren hitzak dira. Festadezagun tailerra gidatzen du iruindarrak, eta Ibarran izango da maiatzaren 31n. "Herriko jai feministak sortzeko espazioak eraiki nahi ditugu", azaldu du.

Historia, idazteko oraindik

Historia, idazteko oraindik

Beñat Alberdi

Toki ezagunak dira Orreaga, Zugarramurdi, Amaiur eta Gernika-Lumo. Historiarekin estu lotuta dago, ordea, egun daukaten erakarpena. Askotan, bertan jazotako gertaerekin zuzenean lotzen da izena bera. Nork ez ditu ezagutzen Zugarramurdiko sorginen istorioak edo Gernikako bonbardaketa? Eta auskalo Orreaga inork ezagutuko ote lukeen baskoiek han Karlomagnoren tropak garaitu izan ez balituzte. Zentzu berean, toki horiek esanahia ematen diote euskal identitateari. Hain zuzen ere, hari horri heldu diote Nabarralde fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak, eta Memoria Lekuak jardunaldia antolatu dute maiatzaren 26rako, Oñatin. Baina, historiak jasotakoa gogoratzea baino gehiago, datu berriak gehitzea izango da kontua, gertaeren beste perspektiba batzuk eskaintzea eta kontakizuna berritzea. Oraindik idazteko dago historiaren euskal bertsioa.

Txakurren bost izarrekoa

Txakurren bost izarrekoa

A. Vierbücher

Askorentzat txakurra da gizakiaren lagunik onena eta leialena. Uste horretakoa da, hain zuzen ere, Izaro Garmendia zumarragarra. Ederki moldatzen da animalien artean, eta haiekin harreman zuzen-zuzena izan du txikitatik. Udan bi urte beteko dira Zumarragan, paraje zoragarri batean, Orbela txakurrentzako egoitza ireki zuenetik. Bost izarreko hotel onenen pare, txakurrentzako hotela irekitzea bururatu zitzaion. Bizimodu bilakatu du hasiera batean "burutapen eroa" zirudiena. Garmendiarentzat "lan soila baino gehiago" da proiektua. "Ilusio handiz", bete-betean sartuta dago egun txakurrentzako egoitzaren proiektuan.

Gurpil gaineko gatazka luzea

Gurpil gaineko gatazka luzea

Eider Goenaga Lizaso

Bi urte eta erdi enpresari hitzarmen propioa negoziatzeko eskatzen, eta bilera bat ere ez dugu izan oraindik, ez dira eseri ere egin". Azalpen horrekin hasi dute elkarrizketa Alvaro Atorrasagasti, David Avila eta Mikel Etxekonanea Tolosaldea Buseko gidariek. Linea zerbitzuko gidariak greban daude urtarrilaren 27tik, eta ez dute ikusten konponbiderako zirrikitu handirik. "Baina jarraituko dugu, orain ez dugu atzera egingo".

Historiaren hutsune moreak

Historiaren hutsune moreak

Beñat Alberdi

Historia garaileek edo boterea daukatenek idazten omen dute. Zapalduen edo garaituen bertsioa oro har ez da izaten liburuak idazteko arrazoia. Horren adibide da historiako pertsona esanguratsuen artean emakumeek daukaten presentzia eskasa. Dena den, historia irauli nahi izan dute Arrasateko Emakumeen Asanbladako kide izandakoek eta egun Pottogorri emakume feministen asanblada osatzen dutenek. Arrasateko ibilbide feminista antolatu dute horretarako. Herriko bost gune aukeratu dituzte ibilaldirako, eta lekuetako bakoitza Arrasateren historian emakumeek izan duten garrantziaren erakusle da.

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Unai Zubeldia
Aditzetik aritzera pasatzea; "euskaraz bizi nahi dut" esatetik, euskaraz bizitzera igarotzea; beldurraren eta lotsaren pareta hori kolpez kolpe eraistea. Joan den otsailaren 3an, Baietz Hernanik! erronkari heldu zioten Hernanin, eta "emaitza politak" lortu dituzte lehen hiru hilabeteak igarota.

Maitane Ormazabal: “Bizi zikloak egon daitezke armairu baten barruan”

Maitane Ormazabal: “Bizi zikloak egon daitezke armairu baten barruan”

Itzea Urkizu Arsuaga

Aldizkari batean irakurritako elkarrizketa batek bultzatu zuen Maitane Ormazabal Larzabal (Lasarte-Oria, 1979) ordura arteko lana uztera, eta betidanik gustuko izandakoa ogibide du orain: antolatzaile profesionala da. Ohitura aldaketetatik abiatuta, hainbat egoera kudeatzeko laguntza eskaintzen die bere bezeroei, Txukuntzen zerbitzuaren bitartez (www.txukuntzen.com). "Ordena onuragarria da denontzat".

Merezitako tokian jartzeko

Merezitako tokian jartzeko

Eider Goenaga Lizaso
Baserria ia ikusezina da; ia ez da agertzen liburuetan. Baserria zaharra da, eta, are okerragoa, zaharren gauza da. Baserria bukolikoa da: natura, animaliak, lasaitasuna... Oso gauza arina. Baserria tradizionala da, tradizioari lotuta dago, eta horrek kalte egiten dio baserriari.

Karstetan, geologiari so

Karstetan, geologiari so

Ane Olaizola

Sona handia dute Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschek, fosilek eta itsaslabarrek, baina Geoparkearen barnealdearen historia eta geologia ez dira hain ezagunak; bai, ordea, kostaldea bezain garrantzitsuak eta interesgarriak. "Geologian gehiago jakin ohi dugu duela ehun milioi urte gertatu zenaz, azken milioi bat urtekoaz baino", azaldu du Asier Hilario geologoak eta Geoparkeko zuzendari zientifikoak. "Hain zuzen, azken milioi urtean sortu da egun daukagun paisaia, eta horren zantzu argiak daude Geoparkearen barnealdean". Hilarioren hitzetan, zantzu horiek azaleratzeko tartea izango dute bihar, "azalpen ulergarri eta sinpleekin". Izan ere, Geolodia egitasmoaren barruan, Gipuzkoako aurtengo ekintzak Geoparkearen barnealdeari jarriko dio arreta, eta karsten munduan murgilduko dira ibiltariak.