Eider Goenaga Lizaso
Duela 75 urteko urrian, 1943-1944ko ikasturtean, 60 ikaslek eman zuten izena Arrasateko Eskola Profesionalean. Egun, urtero, 2.000 ikasle igarotzen dira Mondragon Goi Eskola Politeknikotik (MGEP). 75 urteko ibilbide oparoa egin du eskolak, eta urteurreneko ospakizunetan murgilduta daude. Maiatzaren 18an egingo dute ekitaldi nagusia, Donostian, Kursaal jauregian. "Ez gara gu oso ospakizun zale, baina ospatu beharra dago", azaldu du Carlos Garcia MGEPeko koordinatzaileak. Halere, gaineratu du, ospakizunei begira baino gehiago, etorkizuneko erronkei begira ari direla lanean.