Gizartea

Azken puntada epaiketarako bidean

Azken puntada epaiketarako bidean

Eider Goenaga Lizaso

Azaroan bederatzi urte beteko dira Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak Balentziaga museoa eraikitzeko obren inguruko ustezko irregulartasunen auziarekin aurrera egitea erabaki zuenetik. Hiru auzipeturekin iritsi da Balentziaga auzia epaiketa bezperara, eta litekeena da epaiketa soilik horietako biren kontra egitea, udan Julian Argilagos arkitekto eta proiektuaren egilea auzi-ihesean deklaratu baitzuen epaitegiak. Mariano Kamio Getariako alkate ohia (EAJ) eta Balentziaga Fundazioko zein Berroeta Aldamar elkarte mugatuko arduradun nagusi izandakoa, eta Argilagosen Hemen Art enpresako Rolando Paciel arkitektoa dira beste bi akusatuak.

Esperientzien azoka berritzailea

Esperientzien azoka berritzailea

Unai Zubeldia
Urola erdialdeko, Gipuzkoako eta Euskal Herriko lehen sektoreko produktuak identifikatu eta eskuragarri izateko saltoki iraunkorra: horixe izan nahiko luke urte amaierarako Azpeitiko Azoka plazan eraikitzekoak diren Elikaguneak, "jatorria, gardentasuna eta erosketa esperientzia pertsonalizatuak" oinarri hartuta.

Emakumeen sare sozial propioa

Emakumeen sare sozial propioa

Itzea Urkizu Arsuaga

Hutsune bat betetzea, hori izan zen Gemma Zelaiaren helburua (Tolosa, 1983)Womansarea sortu zuenean. "Tresnaren bat beharrezkoa zen esparru guztietan emakumeen ikusgarritasuna, parte hartzea eta jabekuntza sustatzeko". Tolosarrak asmo horri helduta ekin zion lanari, 2014an. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak enpresa hazitegiak jarri zituen martxan urte hartan bertan, Lehiberri zentroan, eta bulego horietako bat eman zioten Zelaiaren enpresa proiektuari. Alde horretatik, Womansarean murgiltzea "ispiluari begiratzea" izan da Zelaiarentzat: ekintzaile bat ekintzaile askorentzako talaia bat eraikitzen.

Hurbiltasuna ezaugarri

Hurbiltasuna ezaugarri

Eider Goenaga Lizaso

Mendaroko ospitalearen ezaugarri bat nabarmentzekotan, Marbella Garcia ospitaleko zuzendariak (Barakaldo, Bizkaia, 1963) argi du zein den: hurbiltasuna. "Bai ospitaleko langileen artekoa, bai ospitaleko eta eskualdeko lehen arretako zentroen artekoa, eta baita gaixoen eta ospitaleko mediku, erizain eta langileen artekoa ere. Gure tamainak, ez baita ospitale handia, hurbiltasuna eskaintzeko aukera ematen digu, eta hurbiltasun hori garrantzitsua da". Garciaren hitzetan, garrantzitsua da, bai gaixoarentzat, bai gaixoaren ingurukoentzat eta baita bertan lan egiten dutenentzat ere.

“Hau ez da aldaketa, murrizketa baizik”

“Hau ez da aldaketa, murrizketa baizik”

Unai Zubeldia

Egindakoarekin eta egiteko moduarekin daude haserre Andoain, Hernani eta Usurbilgo alkateak. "Dokumentu berria da hau". Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebusen Buruntzaldeko zerbitzua aldatzeko egin duen aurreproiektua —Tolosari ere eragingo dio—. "Baina udalokin eta herritarrekin harremanetan jarri gabe landu eta onartu dute aurreproiektu hori". Buruntzaldeko udalen izenean hitz egin du Ana Karrere Andoaingo alkateak (Errenteria, 1965). Urnieta, Astigarraga eta Lasarte-Oriak osatzen dute eskualdea Andoain, Hernani eta Usurbilekin batera. "Aldundiaren eta udalen artean ez da izan inolako komunikaziorik". Eta zuzenketak egiteko ere "galduta" daudela salatu du alkateak. "Ez dakigulako zein datu dauzkaten esku artean. Ez dakigu zer landu duten, ez genekien ezer lantzen ari zirenik ere, eta oso zaila da ez dakizun horri zuzenketak egitea". Joan den ostiralean zen amaitzekoa aurreproiektuari zuzenketak egiteko epea, baina aldundiak urriaren 23ra arte luzatu du epea.

Euskal karaokerik luzeena

Euskal karaokerik luzeena

Loinaz Agirre

Euskaldunen izaeraren parte garrantzitsuak dira erronka eta kantua. Bi osagai horiek uztartuta, eta euskararekin bat eginda, egitasmo berezia aurkeztu dute Zaldibian: Izan Kantuz herri erronka. Mahai gainean jarrita daukate proposamena, munduko marka lortzeko helburuarekin: "Zaldibian baietz 26 orduz jarraian euskaraz abestu!". Tokia eta eguna zehaztuta dauzkate jada: Zaldibiako Herri Antzokian, azaroaren 10eko 18:00etatik azaroaren 11ko 20:00etara.