Kultura

Eskultoreen aldarrikapena

Eskultoreen aldarrikapena

Imanol Garcia Landa
Aldarrikapen kutsua hartu du Tolosako Aranburu jauregian jarri duten erakusketak, eta izenean bertan islatu dute hori: Gaurko eta hemengo eskultoreak. Gaur egun Euskal Herrian eskultoreak badirela erakutsi nahi dute erakusketarekin.

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Unai Zubeldia

Gizartea pentsatzearen balioa handitzen ari dela uste du Ekai Txapartegi filosofo eta EHUko irakasleak (Zarautz, 1976). "Gero eta gehiago jabetzen gara pentsatzearen beharraz. Orain arte ezezaguna zitzaigun abiaduran garatzen eta aldatzen ari da mundua; gero eta konplexuagoa bihurtzen ari da dena". Eta, Txapartegiren ustez, aldaketa horretan pentsamenduak ematen dio balio erantsia gaur egungo eskulan kualifikatu eta ez teknikoari. "Errealitate horretan, filosofiarekiko jakin-mina areagotzen ari dela konturatu gara. Inoiz ez diogu uko egin pentsatzeari, baina bai, agian, filosofikoki pentsatzeari; espiritu kritikoari". EHUren Gipuzkoako kanpo proiekziorako errektoreordetzak babestuta, behar horri tiraka antolatu zuten iaz, lehen aldiz, Pentsatu! jaialdia.

Bidean baztertutako jakinduria

Bidean baztertutako jakinduria

Kerman Garralda Zubimendi

Sarri esan ohi da gizakiak galdu egin duela naturarekiko lotura. Ahaztuta gelditu dira naturak eskaintzen dituen sekretuak eta abantailak: "Erraz jotzen dugu kanpora, baina gero ez dakigu etxe alboan zer daukagun. Natura ondare oso aberatsa dugu Legorretan bertan, eta ondare horrek sortzen du gure herri nortasuna", azaldu du Garikoitz Otamendi Zura elkarteko kideak.

Barruko artistari bultzada

Barruko artistari bultzada

Beñat Alberdi

Egingo banu", edo "ausartu izan banintz", edo... Askok idazten dituzte halakoak. Askotan, lehen urratsak eragiten du beldurrik handiena, eta horrek eragozten du abiaraztea. Ziurrenik, artista frustratu asko egongo da gizartean. Frustratuak, buruan ideia bat izan arren ez zutelako aurrera egin. Eta, nork daki, akaso gustura asko hartuko ziren haien lanak. Bide horretan, lehen pauso hori erraztu nahi izan dute Txatxilipurdi elkarteak eta Ttak gazte taldeak, Arrasaten. Horrela sortu dute Ausortu sormen laborategien egitasmoa, 15 eta 19 urte arteko gazteentzat. Lau alor landuko dituzte: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika.

Hausnarketarako sortutakoa

Hausnarketarako sortutakoa

Unai Zubeldia
Azken urteotan musikaren alorra oso gogor astindu dute krisi ekonomikoak, erabaki politiko okerrek eta musika industriaren eta teknologia berrien eraldaketek". Ernesto Toledo Amua Hondarribiko Musika eta Disko Festibalaren antolatzailearen hitzetan, ez da samurra gaur egungo egoera.

Eskutik helduta, indartuta

Eskutik helduta, indartuta

Unai Zubeldia

Espazioa behar dugu bezeroei beharrezkoa den kalitatea eskaintzeko". Urtez urte euren proiektuak sendotuta, oinarrian bat egin dute Elkar eta Gureak taldeek, eta 2020. urterako biek ala biek Donostiatik Usurbilera lekualdatuko dute euren egoitza nagusia. Michelin fabrikak dagoeneko erabiltzen ez duen lurzoru bat erosi, eta, 40 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, bi enpresei "etorkizuneko erronkei erantzuten" lagunduko die gune berriak. 45.562 metro koadroko eremua da, eta 600-700 langile ariko dira lanean espazio horretan.

Azpeitiarren ‘Matxinada’

Azpeitiarren ‘Matxinada’

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dituzte, Azpeitian, 36. Euskal Antzerki Topaketak, modu berezian hasi ere: Imanol Elias idazle eta antzerkigile azpeitiarrak idatzitako Matxinada ikuskizuna emango dute, herri antzerki musikal bihurtuta. Ehun lagun baino gehiago ariko dira taula gainean, antzezten eta kantuan, Unai Frantzesenak propio sortutako doinuek zuzenean lagunduta.

Eta Oñati bada Eldorado?

Eta Oñati bada Eldorado?

Beñat Alberdi

Hainbat bertsio ditu Lope Agirre pertsonaia historikoak. Besteak beste, eztabaidagai dago haren jaioterria zein den: Oñati edo Aramaio. Askatzailea edo genozida izan zen ere ez dago argi. Alde horretatik, beste bertsio bat emango du bihar Oñatiko LPM taldeak. Konkistatzailearen gertaera historikoak oinarri hartuta, aldatu egingo diote testuingurua, eta Perutik herriko hauteskundeetara pasatuko da. Xehetasun horretatik harago, ordea, errealitateak badauka beste istorio bat atzean: film laburrak prestatzetik film luzeak egitera igaro den lagun talde batena, filma grabatzeko herritarrak mobilizatu dituen ekoizlearena.