Kultura

Euskalgintza, esportaziorako

Euskalgintza, esportaziorako

Erik Gartzia Egaña

Euskaldunak, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kide moduan, parekideekiko sinpatia gisako bat senti dezake askotan. Hitzak erabat ezberdinak izan arren, sentsazio bera eduki dezake hizkuntza galtzeko arriskuaren aurrean, diglosia kasuetan edo beste hainbat errealitatetan.

Aire berriak dantza soltean

Aire berriak dantza soltean

Loinaz Agirre
Iritsi da dantza solteko txapelketarik garrantzitsu eta ospetsuenaren ordua: Euskal Herriko 42. Dantza Txapelketa jokatuko da bihar, 18:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan. Hamalau bikotek hartuko dute parte.

Txotxongiloz inguratuta

Txotxongiloz inguratuta

Beñat Alberdi

Umetan ohikoa izaten da objektu animatu gabeekin jolastea, izan panpina, izan baloia. Gaztaroarekin ere lotzen dira txotxongiloak, animatzen dituena heldua izan arren. Bergaran, ordea, hamalaugarren aldiz, hautsi egin nahi dute muga hori. Helduentzako erakustaldi bat antolatu du Taun Taun Teatroa elkarteak. Urriaren 25, 26, 27 eta 28an, txotxongiloek hartuko dute Bergara.

Ezkutuko minari hizketan

Ezkutuko minari hizketan

Unai Zubeldia

Beldurra, errespetua, ezinegona, mina, dolua... Heriotzak, gehienetan, ondoan izaten ditu errealitate horiek guztiak. "Eta denbora behar izaten da gertatutakoa barneratzeko", azaldu du Itxaro Mendizabal Beasaingo Ttiklik elkarguneko arduradunak. "Badirudi senide edo lagunen baten heriotzaren ondoren berehala hasi beharra daukagula laguntza edo terapia bila, eta buruari ez diogu uzten gauza bakoitza bere lekuan jartzen".

Klik eta klik, historian bidaian

Klik eta klik, historian bidaian

Unai Zubeldia

Gaur egungo gailuekin, badirudi edonor izan daitekeela argazkilari, baina lanketa handia dago argazki bakoitzaren atzean". Iñaki Delgado Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kidearen hitzetan, "argi polita edukitzea" da argazki ona ateratzeko ezinbesteko lehen baldintza. "Argiarekin egiten dugun jolasa delako argazkia". Argazkigintzak umetan zaletu zuen Delgado, eta pasioz bizi du elkartearen eguneroko jarduna.

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Unai Zubeldia

Kalitatea eta proiektua gauzatzeko baliabideak" oinarri hartuta, hamabost kultur proiektu berri hautatu ditu Meta egitasmoak, eta urriaren 27ra arte zabalik egongo da horiek diruz laguntzeko lehen fasea —proiektu bakoitzak zehaztutako gutxieneko kopurura iritsi beharko du aurrera egin ahal izateko—. Hirugarren urtez deialdi publikoa eginda, 46 proposamen jaso ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Goteo plataformarekin, finantzaketa kolektiboa lortzeko euskarriarekin, elkarlanean sustatuko ditu aurrera egin duten hamabost proiektuak. Bide horretan, aldundiak berdindu egingo du norbanakoek egindako 100 euro arteko ekarpen oro. Lehen bi urteetan 36 proiektu gauzatu dituzte Meta proiektuarekin.

Kritiko eta aktibo, umorez

Kritiko eta aktibo, umorez

Olatz Mitxelena

Gaur hasiko dira, Pasaian, 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Urrian, asteburuero, ostiraletik igandera, egunero izango dira antzerki emanaldiak; asteburu honetan, Pasai Donibanen (Juanba Berasategi aretoan); hurrengoan, Pasai Antxon (kultur etxean); urriaren 19tik 21era, Pasai San Pedron (udal aretoan); eta urriaren 26tik 28ra, Trintxerpen (alkateordetzan). Udazkeneko kultur agendan klasiko bihurtu dira jardunaldiok, eta erabat eraberrituta datoz, gainera, aurtengoak.

Agertokia kalera aterata

Agertokia kalera aterata

Unai Zubeldia
Desberdina da gure eskaintza; kalekoa, ibiltaria, formatu txikikoa, doakoa...". Azken asteburura iritsi da Dantza Hirian egitasmoa, dantza garaikidearen erakusleiho bihurtu den proposamena, eta lehen bi asteburuetako harrerarekin "oso gustura" dago Myriam Arkaia zuzendaria.

Ikasgelatik Zinemaldiari so

Ikasgelatik Zinemaldiari so

Eider Goenaga Lizaso

Gaur hasiko da Donostiako Zinemaldia, eta harekin batera abiatuko du bere ibilbidea Elias Kerejeta Zine Eskolak. Zinemalditik Zinemaldira iraungo du ikasturteak. Hamabi hilabetez, eskolan hartu dituzten 45 ikasleek zinema munduan sakondu eta graduondoa egiteko aukera izango dute. Hiru ildo ditu ikasketak, eta hamabosna ikasle ariko dira bakoitzean: artxiboa, sorkuntza eta komisariotza. Komisariotzako ikasketak zuzen-zuzenean daude lotuta Zinemaldiari.