Asier Perez-Karkamo
Ausarta izan behar da bihar Irungo Ficoba erakustazokara joateko, oso ausarta. Deabruak izeneko hotela bilakatuko dute Ficoba, eta edozer gerta daiteke bertan prestatuko duten 200 metroko ibilbidean. Santiagoko Deabruak kultur elkarteak hamalaugarrenez antolatu du Beldurraren Pasabidea, eta abisua eman du badaezpada: "Jarduera ez da egokia izango 6 urtetik beherakoentzat, haurdun daudenentzat, eta hipertentsioa edo bihotzeko arazoak dituztenentzat; efektu bereziak egongo dira pasabidean, eta sentiberatasuna mindu dezakete horiek, txikienena batik bat".