Kultura

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). "Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du". Usurbil herri "bizia" dela dio, eta usurbildarrak, "konpromiso sozial handikoak"; "horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak".

Itzulika datorren Tenpora

Itzulika datorren Tenpora

Jon Miranda

Ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute Tenpora: Hasier Oleagak (perkusioa), Itsaso Etxebestek (baxua), Beñat Barandiaranek (gitarra), Elene Arandiak (ahotsa) eta Juantxo Zeberiok (pianoa). Azken horrek sortzen ditu kantuak, baina gero denen artean ematen diete talde izaera pieza horiei. "Kantuak tenporizatu", esaten dio Zeberiok; entsegu lokalera doinua eta hitzak eraman eta norberaren galbahetik pasatu ondoren hasten da sortze prozesua. Arandiaren ustez, "nahi bezainbeste" luza daiteke prozesua, baina taldea zein momentutan dagoen erakustea erabaki dute orain. Tenporak urriaren 10ean plazaratuko du bigarren lan luzea, Itzulika izenekoa.

Azkena izateko desioarekin

Azkena izateko desioarekin

Unai Zubeldia

Aldarrikapenak eta jai giroak bat egingo dute bihar, egun osoz, Arrasaten. Hamabigarren urtez Elkartasun Eguna ospatuko dute herrian, euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen defentsan. "Aldarrikapen zehatz bat izaten dugu urtero, baina nazio mailako mezua zabaldu nahi dugu aurten; denak etxean nahi ditugu", azaldu du Aitor Urizar Elkartasun Eguneko antolatzaileetako batek (Arrasate, 1981). "Goiz eta arratsaldez kontzertuak izango ditugu herrian". Eta, urtero bezala, manifestazioa izango da ekitaldi nagusia. 19:30ean abiatuko da, herriko plazatik, Euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen defentsan leloarekin.

[Museora] Aralarko Parketxe Hedatua. Natura eta kultura, bi batean

[Museora] Aralarko Parketxe Hedatua. Natura eta kultura, bi batean

Aitziber Arzallus

Aralarko natura eta euskal kultura, biak batean lantzeko aukera dute Aralarko Parketxe Hedatura doazen bisitariek. Biak batean, soilik bietako bat edota bietatik pixka bat, bisitari bakoitzaren ezaugarrien, interesen eta egingo duen egonaldiaren iraupenaren arabera. "Karta zabala eskaintzen dugu, bakoitzak gehien gustatzen zaion menua aukeratu dezan", dio Ainhoa Diez de Salazar Aralarko Parketxeko koordinatzaileak (Donostia, 1988).

Musika poesia bihurtuta

Musika poesia bihurtuta

Unai Zubeldia

Musika instrumentala eta ahots-musika, inguru paregabean. Horixe eskaintzen du urtero Antioko Musikaldiak, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumarragako Udalaren eskutik, menu dotorea dauka prest aurten ere. Bihar hasi eta urriaren 1era arte bost ikuskizunekin gozatzeko aukera izango da Antiguako ermitan, Zumarragan, eta Igartubeiti baserrian, Ezkio-Itsason. Artxipielagoa, Voces de Cine, Sariranaga Taldea eta Easo Eskolania izango dira ikusgai lehen lau larunbatetan, eta Músicas Medievales urriaren 1ean, igandean. Bost emanaldietarako doako autobus zerbitzua eskainiko dute Zumarragako Elizkaletik abiatuta.

[Museora] Hegoak geldi zeuzkan

[Museora] Hegoak geldi zeuzkan

Eider Goenaga Lizaso

Aurreko asteburuan mendian ibili zen Manuel Agirresarobe (Aia, 1941) tximeletak harrapatzen. 18 urte zituenetik dabil tximeletak biltzen eta katalogatzen, eta oraindik zaletasunari eusten dio, gogotsu. Urte hauetan guztietan eginiko tximeleta bilduma Munduko Tximeleten Erakusketa Iraunkorra museoan dago ikusgai, Irunen, Larritxipi kalean. Museoa Agirresarobek berak jarri zuen martxan, 1996an; eta, 2006an, Irungo Udalak erosi zuen erakusketa. Egun, udalak kudeatzen du, eta Agirresarobek egiten ditu gidari lanak; haren kargu daude, halaber, erakusketa berritzeko eta mantentzeko lana ere. Guztira, 7.000 tximeleta inguru daude ikusgai.

Artistak amestutako tokian

Artistak amestutako tokian

Eider Goenaga Lizaso

Berrogei urtez azpikoek beti mendiari eta arrokari itsatsita ikusi dituzte, Donostian, Haizearen orrazia osatzen duten hiru eskulturak. Ez dira beti han egon, ordea. 1977ko irailerako ipini zituzten Eduardo Txillidak (Donostia, 1924-2002) egindako eskulturak toki horretan, ia hamar urteko prozesu luzearen ostean. Eskultura hiriaren ikur bilakatu zen; eta, hari esker, ordu arte sorterrian baino laudorio gehiago nazioartean jasotzen zuen artista ikur bihurtu zen Donostian zein Euskal Herrian ere. Txillidaren oihartzuna izugarri zabaldu zuen Haizearen orrazia egin izanak, eta, ordutik, jende andana erakartzen du artistaren izena daraman pasealekuaren amaieran dagoen eskultura multzoak.