Kultura

Artistak amestutako tokian

Artistak amestutako tokian

Eider Goenaga Lizaso

Berrogei urtez azpikoek beti mendiari eta arrokari itsatsita ikusi dituzte, Donostian, Haizearen orrazia osatzen duten hiru eskulturak. Ez dira beti han egon, ordea. 1977ko irailerako ipini zituzten Eduardo Txillidak (Donostia, 1924-2002) egindako eskulturak toki horretan, ia hamar urteko prozesu luzearen ostean. Eskultura hiriaren ikur bilakatu zen; eta, hari esker, ordu arte sorterrian baino laudorio gehiago nazioartean jasotzen zuen artista ikur bihurtu zen Donostian zein Euskal Herrian ere. Txillidaren oihartzuna izugarri zabaldu zuen Haizearen orrazia egin izanak, eta, ordutik, jende andana erakartzen du artistaren izena daraman pasealekuaren amaieran dagoen eskultura multzoak.

Plaza hoberik ba al dago?

Plaza hoberik ba al dago?

Unai Zubeldia

Salda beroa, txorizo muturra, haragi egosia, sagardoa, ardoa... Eta trikitilariak, noski. "Ezertxo ere ez da faltako iraileko lau igandeetan". Mendizale eta erromeriazale guztiei gonbita egin die Maria Jesus Etxeberriak, Zelatungo Antonioren bordako langileak (Urrestilla, Azpeitia, 1965). Joan den asteartean egin zituzten beroketa lanak, San Juan Txiki eguneko erromeriarekin. "Hori da, berez, Hernioko eguna", zehaztu du Etxeberriak berak. Eta etzi piztuko da iraileko igandeetako lehenengo festa handia. Aurtengo irailak lau igande izaki, lau erromeria egun izango dituzte Zelatunen, Hernio mendiaren magalean.

“Filologiari ikuspegi berezia ematen dio euskarak”

“Filologiari ikuspegi berezia ematen dio euskarak”

Imanol Saiz

Izatez galiziarra da Isaac Xubin (Coruña, 1978), baina dagoeneko gure artekoa ere badela esan daiteke. Filologia galegoa ikasten ari zela egin zuen topo euskararekin. Hizkuntza ikasi bezain laster, euskal poema eta liburu ugari itzuli izan ditu idazleak galegora. 2015ean Etxepare sariarekin bueltatu zen Coruñara. Pasaian da egunotan, Donibanen, azken lana bukatzen.

40 urtez kultur ondarea ereiten

40 urtez kultur ondarea ereiten

Ane Olaizola

Egunez nahiz gauez, dantzak protagonismo berezia izaten du festetan. Betidanik, eskutik lotuta joan izan dira biak. Aurten, gainera, inoiz baino dantzariagoak izango dira Azpeitiko jaiak. Herriko dantza taldeek botako dute saninazioetako txupinazoa, eta Itsasi Dantza Taldeak aitortza berezia jasoko du festen hasieran. Izan ere, aurten berrogei urte bete ditu taldeak. 1977an, saninazioetan eskaini zuen Itsasik lehenengo emanaldi ofiziala, eta lau hamarkada geroago, herrian erein duten ondarearen erakusgarri gisa aterako dira udaletxeko balkoira.

Patxadaz gozatzekoa

Patxadaz gozatzekoa

Unai Zubeldia

Egitaraua oso-osorik hartu, eta gustuko emanaldiak gorriz markatzeko eskaintza egiten du Donostiako 78. Musika Hamabostaldiak. Jazzaldiari lekukoa hartuta, asteartean hasiko da hilabeteko Hamabostaldia, abuztuaren 1ean hasi eta 30ean amaituko dena. 94 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da tarte horretan, hamabi ziklotan banatuta. Donostian izango dira emanaldirik gehientsuenak, baina Gipuzkoan bertan eta Euskal Herrian barrena ere entzun ahal izango dira musika doinuak. Besteren artean, Ataun, Arantzazu, Getaria, Hondarribia, Usurbil, Zumaia, Baiona, Senpere, Eltziego eta Leiren ere egingo dituzte emanaldiak.

Txarangak jartzen du jai giroa

Txarangak jartzen du jai giroa

Jon Miranda

Herriko festetan kalez kale dabilen musika taldeari esaten zaio txaranga. Hamar bat lagunekoa izaten da normalean: aurrean, perkusioa (bonboa, txindatak eta kaxa); atzetik, tronboia eta bonbardinoa; pixka bat atzerago, tronpetak; eta saxofoiek eta helikoiak osatzen dute azkeneko ilara. Txarangak ohikoak dira Euskal Herriko hainbat festatan, eta protagonismo berezia hartzen dute, adibidez, Iruñeko sanferminetan. Tolosako inauteriak ere nekez uler daitezke txarangarik gabe, eta horregatik daude hainbeste herrian. Hogeitik gora daude gaur egun.