Kultura

Txarangak jartzen du jai giroa

Txarangak jartzen du jai giroa

Jon Miranda

Herriko festetan kalez kale dabilen musika taldeari esaten zaio txaranga. Hamar bat lagunekoa izaten da normalean: aurrean, perkusioa (bonboa, txindatak eta kaxa); atzetik, tronboia eta bonbardinoa; pixka bat atzerago, tronpetak; eta saxofoiek eta helikoiak osatzen dute azkeneko ilara. Txarangak ohikoak dira Euskal Herriko hainbat festatan, eta protagonismo berezia hartzen dute, adibidez, Iruñeko sanferminetan. Tolosako inauteriak ere nekez uler daitezke txarangarik gabe, eta horregatik daude hainbeste herrian. Hogeitik gora daude gaur egun.

Ongietorri “artisten etxera”

Ongietorri “artisten etxera”

Unai Zubeldia

Antzerkia aipatu eta Viktoria Eugenia antzokia irudikatzen dugu gehienetan. Herritar askok urruti sentitzen dute antzerkia, eta aktoreak eta ikusleak elkarrengana gerturatzen laguntzeko sortu dugu proiektu hau". Jon Sagarzazu diseinatzaile grafikoak eta sortzaileetako batek (Zestoa, 1965) azaldu duen moduan, jan-edana, arte galeriak eta antzerkia batuta, "proposamen berritzailea" eskaini du La Farandula Donostiako Egia auzoko mikroantzerki tabernak. Prestalanak amaituta, martxoaren 30ean ekin zioten bideari. "Eta oso gustura gaude jendeak egin dion harrerarekin".

Arteak ez dauka ordurik

Arteak ez dauka ordurik

Unai Zubeldia

Musika zuzenean, edaria guztien eskura, haurrentzako ekintzak... Arte garaikidearen azoka soil bat baino askoz gehiago izango da Donostiartean. Lehen hiru urteak ohiko bidetik egin ondoren, hala nahi duten guztiek gaueko lehen arte azokarekin gozatu ahal izango dute igandera bitartean, Donostiako Kursaal jauregian. "Ezinbestekoa da etengabe berrituz joatea, ezberdina den horrek erakartzen duelako jendea". Erronka horri segika, arteari ilunabarra eskaini nahi izan dio Madrilgo Gaudi galeriak. "Uda, Donostia, Jazzaldia, arteaz gozatzeko eraikin paregabea... Aukera bikaina sortu zitzaigun parez pare", azaldu du Marta Scarpellik, Donostiartean egitasmoko antolatzaileak (Madril, 1960).

[Herriz herri] Segura. Herri bizi baten eredua

[Herriz herri] Segura. Herri bizi baten eredua

Loinaz Agirre

Erdi Aroan, 1256an, Segura hiribildua sortzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelako erregeak. Herriko arkitekturak eta ondareak ondo baino hobeto adierazten du historian Segurak zer garrantzi izan duen. Dena den, 1256an Segura izena hartu aurretik, herriak Erraztiolatza izena zuela uste dute, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 1996ko otsailaren 6an, monumentu-multzo izenarekin. Gaur egun, Seguraren historia gertutik ezagutzeko aukera dago Ardixarra etxean eta Erraztiolatza museoan.

“Herri osoaren gaitasuna dago Elkanoren irudiaren atzean”

“Herri osoaren gaitasuna dago Elkanoren irudiaren atzean”

Ane Olaizola
Mundubira 500: Elkano fundazioa sortu dute Getariako Udalak, Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Juan Sebastian Elkanok 1519tik 1522ra munduari emandako biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko. Elkanori eta espedizioari buruzko aholkularitza historikoa eman die Xabier Alberdi historialariak (Zarautz, 1969) erakundeei.

Unean sortutako antzezlanak

Unean sortutako antzezlanak

Aitor Biain

Unean uneko sorkuntza lana da; bat-batekoa. Ez dute gidoirik, ez aurrez buruz ikasitako ezer; bakoitzaren irudimena ez besterik. Agertokira igo eta momentuan bertan, ikuslearen aurrean asmatzen dituzte istorioak Supituki antzerki taldeko kideek. Inprobisazio hutsa da, taldearen izenak dioen moduan. Hori baita antzerki inprobisatua, antzerkia egiteko "beste modu bat", Itziar Arkauz, Josu Zubia, Ariane Telleria eta Egoitz Aizpuru oñatiarrentzat. "Bat-bateko sorkuntza lanak eragiten duen zirrarak erakartzen gaitu. Inoiz ez dugu jakiten zeri buruz ariko garen agertokian; gu geu ere harritu egiten gara askotan. Emanaldi bakoitza bakarra bilakatzen da", aitortu du Telleriak.

Aire zabalean, zinema bidean

Aire zabalean, zinema bidean

Miren Osa Galdona

Eguraldi txarra izan ezean, bateratzeko nekezak izaten dira udara eta zinema. Areto itxi eta ilunak albo batera utziz, Errepidez Errepide zikloak road movie-aren inguruko zazpi pelikula eskainiko ditu aire zabalean, Tabakalerako Ud-ha programaren barruan. Gaurtik, ostiralero film bat proiektatuko dute. 22:15ean izango dira, eta abuztuaren 25a arte iraungo du zikloak. Lur Olaizola Lizarralde (Donostia, 1988) Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailearen esanetan, jendeak udan zinemaz goza dezan nahi dute, "zinemarik onena eskainiz".

[Herriz herri] Pasaia. Lau nortasun herri bakarrean

[Herriz herri] Pasaia. Lau nortasun herri bakarrean

Olatz Mitxelena

Ez da ohikoa, eta horregatik badu zerbait berezitik. Pasaiak lau herri txiki biltzen ditu udalerri bakarrean: Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxo. Herri bat badiaren bueltan sortua, eta portua erdian, bildu eta bereizi, biak bat egiten dituena. Gaur egun Pasaia ezagutzen ez duen norbaiti hari buruzko galdera eginez gero, arraunarekin lotuko du ziurrenik; eta herritar helduagoek, akaso, garai bateko ontziolarekin eta arrantza portuarekin. Eta ez da harritzekoa.