Kultura

Etxea jantziko dute azkenean

Etxea jantziko dute azkenean

Maite Alustiza
Nazioarteko folklore jaialdia, 1960ko urteak, Donostia. Herrialde ugaritako dantzariak zetozen, guztiak "zoragarri jantzita". Gainontzekoen aldean, hemengoak "pobre" ateratzen zirela gogoan du Ramon Garciak,.

Historiaren istorio ezezagunak

Historiaren istorio ezezagunak

Maite Alustiza
Ezaguna da 1813an Donostian gertatutako sarraskia: abuztuaren 31n hiria txikitu zuten tropa espainiar, ingeles eta portugaldarrek. Ez dira hain ezagunak, ordea, suntsiketa horren baitan gertatutakoak: ehunka emakume bortxatu zituzten.

Tokiko jazza, entzuleen aurrera

Tokiko jazza, entzuleen aurrera

Maite Alustiza

Uztailaren 20tik 25era izango da Donostiako 52. Jazzaldia, eta dagoeneko egitaraua osatzen ari da antolakuntza; besteak beste, martxan dauka tokiko taldeak aukeratzeko prozesua. Deialdira aurkeztu zirenen artean, antolatzaileek hamabost talde hautatu dituzte, "musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta". Astelehenetik aurrera eta martxo bukaerara bitarte, hamabost talde horiek jende aurrean joko dute.

Bi plaza euskarazko sorkuntzei

Bi plaza euskarazko sorkuntzei

Maite Alustiza

Ordiziako Herri Antzokiak eta Beasaingo Usurbe antzokiak Antzerki Garaia programa hartuko dute beste urte batez, bi herrietako udalen ekimenez. Gaur hasiko da zikloa, eta eskainiko dituzten zortzi lanetatik sei euskaraz izango dira. Sarrerak aurrez eros daitezke Ordiziako Barrena kultur etxean edo Kutxabanken bidez.

Kudeatzaile eta izen berriarekin, zabalik da Elgetako kafe antzokia

Kudeatzaile eta izen berriarekin, zabalik da Elgetako kafe antzokia

Maite Alustiza

Aste gutxi dira Elgetako Spaloia13 kafe antzokia ireki zutela, eta dagoeneko lagun mordoxka bat igo da antzokiko oholtzara: Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariak, Jon Gurrutxaga musikaria, The Vartools, Txalainak... Abenduaren 23an inauguratu zuten, eta, Xabi Ulazia kudeatzaile berriak azaldu duenez, "oso gustura eta ilusioz" hasi du bidea.

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Maite Alustiza

Atzera begiratzean "gaztetuta" ikusten dute euren burua Dock Of The Bay jaialdiko antolatzaileek; "ilusio handiz eta erne". Hamar urte egin ditu Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldiak, eta, 2007az geroztik, zabalduz joan da: tarte horretan ekintza paraleloak sortu dituzte, emanaldietarako egun eta erakusleiho gehiago ditu, eta 10.000 ikus-entzule izatera iritsi da. Antolatzaileen arabera, jaialdia zinema dokumentalaren "erreferente" bihurtu da Europan, eta kultur ekitaldi garrantzitsu bat Donostian: musika dokumentalen zinemaren topagune bat.