Albisteak

Historia, idazteko oraindik

Historia, idazteko oraindik

Beñat Alberdi

Toki ezagunak dira Orreaga, Zugarramurdi, Amaiur eta Gernika-Lumo. Historiarekin estu lotuta dago, ordea, egun daukaten erakarpena. Askotan, bertan jazotako gertaerekin zuzenean lotzen da izena bera. Nork ez ditu ezagutzen Zugarramurdiko sorginen istorioak edo Gernikako bonbardaketa? Eta auskalo Orreaga inork ezagutuko ote lukeen baskoiek han Karlomagnoren tropak garaitu izan ez balituzte. Zentzu berean, toki horiek esanahia ematen diote euskal identitateari. Hain zuzen ere, hari horri heldu diote Nabarralde fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak, eta Memoria Lekuak jardunaldia antolatu dute maiatzaren 26rako, Oñatin. Baina, historiak jasotakoa gogoratzea baino gehiago, datu berriak gehitzea izango da kontua, gertaeren beste perspektiba batzuk eskaintzea eta kontakizuna berritzea. Oraindik idazteko dago historiaren euskal bertsioa.

Txakurren bost izarrekoa

Txakurren bost izarrekoa

A. Vierbücher

Askorentzat txakurra da gizakiaren lagunik onena eta leialena. Uste horretakoa da, hain zuzen ere, Izaro Garmendia zumarragarra. Ederki moldatzen da animalien artean, eta haiekin harreman zuzen-zuzena izan du txikitatik. Udan bi urte beteko dira Zumarragan, paraje zoragarri batean, Orbela txakurrentzako egoitza ireki zuenetik. Bost izarreko hotel onenen pare, txakurrentzako hotela irekitzea bururatu zitzaion. Bizimodu bilakatu du hasiera batean "burutapen eroa" zirudiena. Garmendiarentzat "lan soila baino gehiago" da proiektua. "Ilusio handiz", bete-betean sartuta dago egun txakurrentzako egoitzaren proiektuan.

Gaur eta bihar, museora

Gaur eta bihar, museora

Erik Gartzia Egaña

Gaurkoa egun garrantzitsua da munduko toki askotan. Adibidez, Viktoria erreginaren omenezko eguna da Kanadan; irakaslearen eguna Sirian; banderaren eta unibertsitateen eguna Haitin... Eta, ia egunero bezala, nazioarteko egun bat ere ospatuko dute, gaur, mundu osoan: Museoen Eguna. Horren harira, ekitaldi bereziak egingo dituzte ondarea gorde eta dibulgatzen duten hainbat eta hainbat txokotan. Gipuzkoan ere bai, noski.

Gurpil gaineko gatazka luzea

Gurpil gaineko gatazka luzea

Eider Goenaga Lizaso

Bi urte eta erdi enpresari hitzarmen propioa negoziatzeko eskatzen, eta bilera bat ere ez dugu izan oraindik, ez dira eseri ere egin". Azalpen horrekin hasi dute elkarrizketa Alvaro Atorrasagasti, David Avila eta Mikel Etxekonanea Tolosaldea Buseko gidariek. Linea zerbitzuko gidariak greban daude urtarrilaren 27tik, eta ez dute ikusten konponbiderako zirrikitu handirik. "Baina jarraituko dugu, orain ez dugu atzera egingo".

Historiaren hutsune moreak

Historiaren hutsune moreak

Beñat Alberdi

Historia garaileek edo boterea daukatenek idazten omen dute. Zapalduen edo garaituen bertsioa oro har ez da izaten liburuak idazteko arrazoia. Horren adibide da historiako pertsona esanguratsuen artean emakumeek daukaten presentzia eskasa. Dena den, historia irauli nahi izan dute Arrasateko Emakumeen Asanbladako kide izandakoek eta egun Pottogorri emakume feministen asanblada osatzen dutenek. Arrasateko ibilbide feminista antolatu dute horretarako. Herriko bost gune aukeratu dituzte ibilaldirako, eta lekuetako bakoitza Arrasateren historian emakumeek izan duten garrantziaren erakusle da.

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Unai Zubeldia
Aditzetik aritzera pasatzea; "euskaraz bizi nahi dut" esatetik, euskaraz bizitzera igarotzea; beldurraren eta lotsaren pareta hori kolpez kolpe eraistea. Joan den otsailaren 3an, Baietz Hernanik! erronkari heldu zioten Hernanin, eta "emaitza politak" lortu dituzte lehen hiru hilabeteak igarota.

Maitane Ormazabal: “Bizi zikloak egon daitezke armairu baten barruan”

Maitane Ormazabal: “Bizi zikloak egon daitezke armairu baten barruan”

Itzea Urkizu Arsuaga

Aldizkari batean irakurritako elkarrizketa batek bultzatu zuen Maitane Ormazabal Larzabal (Lasarte-Oria, 1979) ordura arteko lana uztera, eta betidanik gustuko izandakoa ogibide du orain: antolatzaile profesionala da. Ohitura aldaketetatik abiatuta, hainbat egoera kudeatzeko laguntza eskaintzen die bere bezeroei, Txukuntzen zerbitzuaren bitartez (www.txukuntzen.com). "Ordena onuragarria da denontzat".

Merezitako tokian jartzeko

Merezitako tokian jartzeko

Eider Goenaga Lizaso
Baserria ia ikusezina da; ia ez da agertzen liburuetan. Baserria zaharra da, eta, are okerragoa, zaharren gauza da. Baserria bukolikoa da: natura, animaliak, lasaitasuna... Oso gauza arina. Baserria tradizionala da, tradizioari lotuta dago, eta horrek kalte egiten dio baserriari.

Beste bat zestaren maparako

Beste bat zestaren maparako

Asier Perez-Karkamo

Duela hamar urtera arte Hondarribian ez zegoen frontoi luzerik. 2007an inauguratu zuten Jostaldi, eta handik lau urtera sortu zuten zesta-puntako eskola. Ordutik, herrian ikaragarri hazi da zaletasuna. Egun, 40 bat haur ari dira entrenatzen klubean, eta mugarria jarriko dute bihar, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan debuta egingo baitute. Donostia, Mutriku eta Zumaiaren aurka ariko dira. Edozein modalitatetan Hondarribia Herriartekoan lehiatzen den lehen aldia izango da.

Itsas ondarearen lehorreratzea

Itsas ondarearen lehorreratzea

Unai Zubeldia

Nazioarteko itsas topaketa handi bat". Horixe izango da I. Pasaiako Itsas Festibala. Musika, gastronomia eta erakusketak uztartuta, maiatzaren 17tik 21era itsaso zabalean murgilduko da badia. L'Hermione Lafayette markesak AEBen Independentzia Gerran laguntzeko erabili zuen Frantziako fragataren erreplika porturatuta hasiko da jaialdia, ostegunean, 18:00etan, eta guztira 116 ontzi tradizional elkartuko dira badian. "Itsas historia handia duen herria da Pasaia, eta historia hori azaleratzeko eta partekatzeko aukera emango digu jaialdiak. Europako itsas kulturaren mapan ere kokatuko gaitu", adierazi du Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidenteak.