Albisteak

Elkarlanerako mugarria

Elkarlanerako mugarria

Maialen Etxaniz

Hastear daude Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak. Gaur, Beasainen elkartuko dira Gipuzkoako hainbat txokotatik bertaratutako gazteak, eta han igaroko dute asteburua. Gaztetxeen funtzionamenduaz eta antolakuntzaz ariko dira hizketan topaketetan, elkarren berri izan eta hausnarketak trukatzeko xedearekin. Era berean, atzerriko eta Euskal Herriko hainbat proiektu ezagutuko dituzte bertaratzen diren gazteek. Antolatzaileen nahia da topaketa horiek Gipuzkoako gaztetxe eta gazte asanbladen elkarlanerako "mugarri" izatea. Antolaketa lanetan aritu diren gazteetako hiru dira Ortzi Alberdi (Zestoa, 1995), Erik Aznal (Azpeitia, 1993) eta Eider Agirre (Azpeitia, 1996).

Ahalduntzeari bide emanez

Ahalduntzeari bide emanez

Imanol Garcia Landa
Ilusioz gainezka gaude bide honetan jarraitzeko". Elena Rikondoren hitzak dira; Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea da. Otsailaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Berdinbidean programaren jardunaldia antolatu zuen, eta Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak han aurkeztu zuen azken 23 urteotan emakumeak ahalduntzen egin duten lana.

Baserrietako mitoekin bidaian

Baserrietako mitoekin bidaian

Miriam Luki

Kazetariaren lehenengo galderak harilkatu du elkarrizketa osoa: mito asko al dago euskal baserrien inguruan? "Gurean, etnologia eta antropologia arloak kontuan hartuta egin izan dira baserri munduari buruzko ikerketa gehienak, eta ez historia oinarri hartuta. Nekazaritza oinarrizkoa balitz bezala aztertu izan da beti; aitzitik, orain 500 urte ingurukoa baino ez da lehenengo baserria; gure mendi muinoetan baserriak ez dira egon betidanik". Horixe da Pedro Berriotxoa historialariak (Urretxu, 1958) aletu duen lehenengo mitoa. Gipuzkoako baserriei buruzko ikerlan ugari egin du urretxuarrak, eta tesia ere idatzi du. Historiari helduta egin ditu ikerketa guztiak.

Goi tentsioko arrakalak

Goi tentsioko arrakalak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Ia hamarkada bat lozorroan eman ondoren, abiadura biziz hartu dute Gueñes (Bizkaia) eta Itsaso arteko goi tentsioko linearen proiektua. Ez kasualitatez. Gatikatik (Bizkaia) Cubnezaisera (Frantzia) urpetik doan goi tentsioko kable sarea eraikitzeko egitasmoak indarra hartu duen momentu berean hasi dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak gurutzatuko dituen azpiegituraren eraikuntza prozesuari abiada ematen. Banatuta aurkeztu dituzte proiektu biak, baina REE Red Electrica Españolaren txostenetan argi azaltzen da egitasmo berari erantzuten diotela Gatika-Cubnezais eta Gueñes-Itsaso goi tentsioko lineek: Europako Batasuneko herrialdeak energetikoki lotu nahi dituzte.

Emakumeak eta taladrina

Emakumeak eta taladrina

Miriam Luki

Ebokazioa antropologiarako erreminta gisa: lotura hori ari zen azaltzen Teresa del Valle irakaslea EHUko Gizarte Antropologiako masterreko ikasgelan. Ikasgela hartan zegoen Elixabete Garmendia kazetaria ere (Ormaiztegi, 1953), ikasle. Ebokazioaren azalpena entzunda, taladrina usainaren oroitzapenak "zirkuitulabur" baten moduko sentsazioa eragin ziola azaldu du; garai batean jaioterrian ezagutu zuen emakume eta fabrikako langile baten mahonezko txabusinari zerion taladrina usainarekin akordatu zen bat-batean. Ebokazio hark bete-betean bat egin zuen masterreko proiektuaren nondik norakoarekin: 1970eko hamarkadan Ormaiztegiko lantegietan lanean ari ziren emakumeek ezkondu ostean lanean jarraitzeko egin zuten urratsa aztertu du Garmendiak proiektuan.

Gazteak, migratzaileen azalean

Gazteak, migratzaileen azalean

Ane Olaizola

Loiolako santutegira sartu bezain pronto, gaztetxoek azkar antzemango dute berezia izango dela hango egonaldia: lehenengo egunean, plastikozko poltsa batean bi gauza soilik sartzeko eskatzen diete nerabeei, aukeratutakoarekin igaro beharko dituztelako ondorengo egunak. "Hasiera batean, behintzat, oso gauza desberdinak aukeratzen dituzte ikasleek: batzuek lo zakuak hartzen dituzte; beste batzuek, berriz, nezeserra eta arropa. Badira janaria edo gozokiak sartzen dituztenak ere". Modu horretan hasten da joan zen irailaz geroztik Azpeitiko auzoan egiten ari diren Mugetatik haratago hezkuntza proiektua.

Borroka bizia

Borroka bizia

Eider Goenaga Lizaso
Minbiziaren kontrako borrokan, etengabeak dira aurrerapausoak; borrokak ez du etenik. Horretan aritzen dira Donostiako Onkologikoan, eta bertako barne funtzionamendua ezagutzeko bisita beste mundu eta beste mende batera bidaiatzea bezalakoa da.

Larritu egin da arazoa

Larritu egin da arazoa

Unai Zubeldia

Ez dugu diru laguntzarik nahi; kudeaketa ona nahi dugu. Urtean 100.000 euro jasota ere ezingo genieke aurre egin basurdeek sortutako kalteei". Haserre eta kezkatuta daude nekazariak. Garikoitz Nazabal EHNE sindikatuko lehendakariak emandako datuen arabera, 1.216 basurde ikusi zituzten 2010ean, 668 uxaldi egin zituzten, eta 619 hil. Iaz, berriz, 2.804 ikusi zituzten, 1.470 uxaldi egin zituzten, eta 1.587 hil. "Basurdeen plaga daukagu, eta txikizio larriak eragiten ari dira belardi, baratza, artasoro, zuhaitz eta gainerakoetan. Neurriak behar ditugu; berehalako neurriak".

Euskara oinarri, Himalaia helburu

Euskara oinarri, Himalaia helburu

Beñat Alberdi

Joan al naiteke Himalaiara?". Oso ohikoa, behintzat, ez da galdera. Are gutxiago 15 eta 16 urteko gazteek egiten badute. Baina galdera hori egin diete gurasoei Maddi Oihagaraik, Igor Mugarzak, Amaia Ugartek eta Malen Osak. Izan ere, lau gazte horiek Nepal ingurua ezagutzeko aukera izango dute urrian, Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere ekinaldiari esker. Felipe Uriarte mendizaleak sustatu du proiektu hori Euskal Herriko zazpi probintzietan, mendian ere euskaraz egin daitekeela oinarri hartuta.