Albisteak

Euskararen arrastoari segika

Euskararen arrastoari segika

Ane Olaizola
Datorren igandean, hilaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Euskal Herri osoan. Beste urte batez, milaka lagun aterako dira urteko 365 egunetan euskaraz bizi nahi dutela adierazteko, eta horretarako hamaika ekintza egingo dituzte han-hemenka.

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

Eider Goenaga Lizaso

Ez da museo bat, baina bisita gidatuak egiten dira; ez da interpretazio zentro bat, baina interpretazio zentroa ere badu. Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoen artean dago Arrikrutz; bai kobazuloa eta bai interpretazio zentroa. Milioika urte dira urak Arrikrutz zizelkatu zuela; bai tantaz tanta eta bai errekak bere bidea eginda, gruiere gazta baten forma eta 14 kilometroko luzera hartu dute galeriek. Horietako batean sartu ziren 1966-67ko neguan Arantzazuko ikasle batzuk, eta ozta-ozta lortu zuten handik ateratzea, aurkikuntza egin ostean.

“Ahizpak ez zuen bizi nahi”

“Ahizpak ez zuen bizi nahi”

Eider Goenaga Lizaso

Nire ahizpak ez zuen bizi nahi, eta askotan esaten zigun hori. Nire ustez, ahizpak ez zelako ausartu ez zuen bere buruaz beste egin, beldurragatik, eta agian guregatik ere bai. Baina horren beldur bizi ginen familia osoa". Maddi Imazen ahizpak 26 urte ditu orain; 14-15 urte bete arte mutil gorputzean harrapatutako neska bat zen, eta adin horretan hasi zuen aldaketa prozesua. "Hori berez bada motxila bat, karga bat, baina nik oso argi daukat nire ahizpari min gehien egin ziona eta gaur dituen ondorioak utzi zizkiona gizartea izan zela, jazarpena, kalean sufritutako jipoiak, irainak, begiratu txarrak, komentarioak... Berak uste zuen prozesua amaitzean dena gaindituko zuela, baina ez dut uste inoiz gaindituko duenik. Pilulak hartzen ditu antsietatearentzat, lo egiteko... amesgaizto izugarriekin esnatzen da oraindik".

“Ez izan zalantzarik”

“Ez izan zalantzarik”

Unai Zubeldia

Farmazian sartu, bertakoen egun onak jaso, gelatxo batean azalpenak entzun, informazioa jaso izanaren baieztapena ziurtatzeko orri bat sinatu, ziztada txiki bat sentitu, eta, hogei minuturako, emaitza jasota, kalean. Ez izen-abizenik, ez galdera deserosorik eta ez begirada arrarorik. "Erabat anonimoa da froga hau; anonimoa eta erosoa". Donostiako Camino Iruretagoyena farmaziako langilea da Lourdes Iruretagoiena, eta 2009ko martxotik GIB birusa hautemateko ehunka test azkar egin ditu farmazian. "Ia egunero egiten dugu baten bat".

Herriak ezagut dezala herria

Herriak ezagut dezala herria

Beñat Alberdi

Gertukoarekin baino gehiago, munduarekin gaude konektatuta gaur egun", azaldu du Nerea Zubia Oñatiko Udaleko Hezkuntza eta Parte Hartze zinegotziak. "Ezagutzen ez duzuna ezin duzu ulertu, eta, ondorioz, ezin duzu maite. Herri izaera eta nortasuna mantendu nahi ditugu Hurretik egitasmoarekin. Oñatiren ondarea transmititzen asmatu behar dugu". Herriko historia eta kultura ezagutaraztea hartu dute ardatz curriculuma osatzeko. Norentzat? Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, hasiera batean, baina gerora zabaltzeko asmotan: "Egitasmoa Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetara zabalduko dugu etorkizunean. Gainera, eduki interesgarriak sortu nahi ditugu herritarrentzat ere".

Maitasunez egindako maitasun istorioa

Maitasunez egindako maitasun istorioa

Maialen Etxaniz

Duela bi urte, Donostiako Aste Nagusian, buruhandiz eta erraldoiz inguratuta ikusi zuten beren burua Erika Olaizolak (Azpeitia, 1989) eta Amancay Gaztañagak (Zestoa, 1980), kafe baten bueltan solasean ari zirenean. Buruhandi eta erraldoi haiei begira zeuden, neska txiki bat buruhandietako batengana hurbildu eta musu eman zionean. Gertaera haren lekuko izan ostean, hainbat egoera imajinatzen hasi ziren Olaizola eta Gaztañaga: "Neska batek eta buruhandi batek parteka ditzaketen momentuak zerrendatzen hasi ginen. Ideia guztiak lotuko zituen istorioa falta zitzaigun, ordea", kontatu du Olaizolak. Handik egun batzuetara, Zestoan elkartu ziren berriro, falta zitzaien "hori" aurkitzeko. Taberna batean bildu ziren, eta han bertan ospatzen ari ziren urtebetetze festa batek eman zien behar zuten ideia. Orduan hasi zen loratzen Zulo film laburra. Ideia nagusia zehaztuta, gidoia idazteari ekin zioten. "Istorioa asmatzea baino gehiago kostatu zitzaigun gidoia idaztea. Izan ere, antzerki mundutik gatoz gu, eta oso ezberdina da zinemako gidoi bat idaztea. Storyboard-a ere guk egin genuen. Kameraren atzeko lanetarako, berriz, Taom ekoiztetxeko lagun batzuengana jo genuen", kontatu du Gaztañagak. Ordurako zer eta nola kontatu argi zehaztua zutela gogoratu du Olaizolak, eta horri esker dena "errazagoa" izan dela.

Aktoreen bila

Soinu landuagoarekin datoz

Soinu landuagoarekin datoz

Imanol Garcia Landa

Urtebete pasatu da azken kontzertua eman zutenetik, eta bihar azalduko dira berriz ere taula gainean, Arazo modernoak izeneko disko berria aurkezteko. Bi Bala taldekoek Tolosako Bonberenea etxean grabatu dute lan berria, hirugarrena, eta hango agertokian neurtuko dute publikoaren berotasuna.

Bidean, saltoka eta brinkoka

Bidean, saltoka eta brinkoka

Imanol Saiz

Babarrunak janez hasi zen Xalto eta Brinko pailazo lezoarren ibilbidea; 1999an, zehazki. Sudur gorri bat jantzita, pailazokeriatan hasi zen Brinkok. "Eta pailazo talde bat osatzen badugu?", bota zuen orduan. Alboan zuen Xalto, eta baiezkoa eman zion hark. Ondoren sartu zuten Korri abentura berri hartan. Mikel Susperregi Xalto-ren hitzetan, helburu jakin batekin sortu zuten dena: "Euskara tresna nagusi gisa hartuta, Lezoko pertsonaiak eta istorioak herriko haurren artean zabaltzeko hasi ginen lanean". Orduz geroztik, hemezortzi urtez aritu dira korrika eta saltoka Lezon bertan eta beste hainbat herritan, milaka haurren irribarrea eraginez. Bide horren guztiaren bilduma kaleratuko dute abenduan; euren historia islatuko dute urteotako ehunka istoriotan.

Kimu berrien erakusleihoa

Kimu berrien erakusleihoa

Unai Zubeldia

Askotan ez da erraza izaten norberak barruan daukan arte eskaintza hori azaleratzea, eta are nekezagoa izaten da espresio modu horri plaza duin bat eskaintzea. Artista gazte asko gelditzen dira bidean euren lanak erakutsi ezinik, eta, hain zuzen ere, orain bi urte ate hori irekitzeko helburuarekin jaio zen Kontenporanea arte garaikidearen topaketa, Irunen. Udaleko kultura saila da antolatzailea, eta Bitamine Faktoria dinamizatzailea.