Albisteak

[Museora] Hegoak geldi zeuzkan

[Museora] Hegoak geldi zeuzkan

Eider Goenaga Lizaso

Aurreko asteburuan mendian ibili zen Manuel Agirresarobe (Aia, 1941) tximeletak harrapatzen. 18 urte zituenetik dabil tximeletak biltzen eta katalogatzen, eta oraindik zaletasunari eusten dio, gogotsu. Urte hauetan guztietan eginiko tximeleta bilduma Munduko Tximeleten Erakusketa Iraunkorra museoan dago ikusgai, Irunen, Larritxipi kalean. Museoa Agirresarobek berak jarri zuen martxan, 1996an; eta, 2006an, Irungo Udalak erosi zuen erakusketa. Egun, udalak kudeatzen du, eta Agirresarobek egiten ditu gidari lanak; haren kargu daude, halaber, erakusketa berritzeko eta mantentzeko lana ere. Guztira, 7.000 tximeleta inguru daude ikusgai.

Artistak amestutako tokian

Artistak amestutako tokian

Eider Goenaga Lizaso

Berrogei urtez azpikoek beti mendiari eta arrokari itsatsita ikusi dituzte, Donostian, Haizearen orrazia osatzen duten hiru eskulturak. Ez dira beti han egon, ordea. 1977ko irailerako ipini zituzten Eduardo Txillidak (Donostia, 1924-2002) egindako eskulturak toki horretan, ia hamar urteko prozesu luzearen ostean. Eskultura hiriaren ikur bilakatu zen; eta, hari esker, ordu arte sorterrian baino laudorio gehiago nazioartean jasotzen zuen artista ikur bihurtu zen Donostian zein Euskal Herrian ere. Txillidaren oihartzuna izugarri zabaldu zuen Haizearen orrazia egin izanak, eta, ordutik, jende andana erakartzen du artistaren izena daraman pasealekuaren amaieran dagoen eskultura multzoak.

Erretaula bat itsasoarrena

Erretaula bat itsasoarrena

Miriam Luki

Itsaso udalerri izan zen, Ezkiorekin batu zuen gero erregimen frankistak, eta biek elkarrekin egin dute aurrera urte askoan. Aurreko urtarrilean, banandu egin ziren Itsaso eta Ezkio, eta, orain, itsasoarrek hartu dute euren herriaren lema. Aspaldian, auzolanean garbitzen zuten San Bartolome eliza. "Gure amonak betidanik joan izan dira eliza garbitzera", azaldu du Maite Salutregik. "Baina garbiketa sakona egitea pentsatu genuen, eta orduan jabetu ginen egiteko zegoen guztiaz eta baita gure ondareaz ere". Sinestunak eta kristau sinesmenik ez zeukatenak elkartuta aritu ziren auzolanean. "Elkarrengandik ikasiz, gure historia eta ondarea balioetsiz". Itsasoarrek elizako erretaula zaharberritzeko egindako urratsa da elkarlan horren emaitzetako bat. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza lortu dute, eta Equipo7 Bizkaiko enpresako adituak ari dira jada erretaula zaharberritzen.

Plaza hoberik ba al dago?

Plaza hoberik ba al dago?

Unai Zubeldia

Salda beroa, txorizo muturra, haragi egosia, sagardoa, ardoa... Eta trikitilariak, noski. "Ezertxo ere ez da faltako iraileko lau igandeetan". Mendizale eta erromeriazale guztiei gonbita egin die Maria Jesus Etxeberriak, Zelatungo Antonioren bordako langileak (Urrestilla, Azpeitia, 1965). Joan den asteartean egin zituzten beroketa lanak, San Juan Txiki eguneko erromeriarekin. "Hori da, berez, Hernioko eguna", zehaztu du Etxeberriak berak. Eta etzi piztuko da iraileko igandeetako lehenengo festa handia. Aurtengo irailak lau igande izaki, lau erromeria egun izango dituzte Zelatunen, Hernio mendiaren magalean.

‘Skapaz’-en eskapada hura

Danel Agirre

Zarauzko Salberdingo eremua urbanizatu eta bertan mila etxebizitzatik gora eraikitzeko plan bereziaren esleipena azpikeria zabar bati esker erdietsi zuen, 2008an, lehiaketa publikoan parte hartu zuen arkitektoetako batek. Bost proposamenen artean aukeratzeko baliatu ziren irizpideen artean, berritzailea zen bat ezarri zuen udaletxeak: herritarrei euren iritzia galdetu zien, puntuen %10 bat haren arabera banatzeko. Areto batean ikusgai izan ziren bost egitasmoen plano eta zirriborroak, lehiakideen izenak ezkutatuta. Aurreiritzirik gabe, ahal zen modu aseptikoenean ikusitakoa epaitzeko eskatu zitzaien Zarautzen erroldatutako guztiei.

Elkarlana larrialdien aurrean

Elkarlana larrialdien aurrean

Miren Osa Galdona

Lurralde arteko mugak fisikoak nahiz administratiboak izan daitezke. Norberak bere autonomiaren baitan jardun dezake, alboan dagoenari muzin eginez. Halaber, komeni da bizilagunarekin harreman ona izatea, inoiz ez baita jakiten noiz izango duzun haren premia. Larrialdiak izan daitezke horren adibide. Hori dela eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek hitzarmen bat sinatu dute mugakide diren eremuetan suhiltzaileak mobilizatzeko. Prebentzioa eta sute itzaltze nahiz salbamendu zerbitzuen mobilizazioan esku hartzea koordinatzea izango da helburua. Modu horretan, erakundeen arteko lankidetza sustatu nahi da. Arkaitz Orbegozo Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzuburuak (Donostia, 1978) esan duenez, hitzarmenak "izaera ofiziala" ematen dio lehen ere egiten zenari, mugetatik harago egiten diren esku hartzeei. Mugakideak diren eremuetako segurtasuna babesteko, hiru egoera azpimarratzen dira itunean: salbamendua, bai trafiko istripuetan eta baita bizia arriskuan duten pertsonen erreskatean ere; materia arriskutsuen garraioa —ihesak, isurketak edo presio nahiz tenperatura arazoak—; eta suteak. "Demagun Mutrikun larrialdi bat gertatu dela. Gipuzkoatik Zarauzko suhiltzaileak edo Azpeitikoak hurbilduko lirateke. Baina bada Bizkaian Mutrikutik gertuago dagoen parke bat: Markina-Xemeingoa. Hitzarmenari esker, gertuen dagoen suhiltzaile taldea joango da gertakariaren lekura. Suhiltzaileen arteko koordinazioa zehaztu da", argitu du Orbegozok.

“Saneamendu lanak falta dira”

“Saneamendu lanak falta dira”

Unai Zubeldia
Ez diogu guk; txostenak berak dio Gipuzkoan ez dagoela ibai edo errekarik oso egoera onean, eta esanguratsua da hori". Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ibai eta erreken 2016ko txostena kaleratu berri du Uraren Euskal Agentziak, eta, txosten horren arabera, Gipuzkoan bost ibai daude egoera txarrean, %16 inguru.