Albisteak

“Datuen baieztapen tresna gisa balio izan digute fosilek”

“Datuen baieztapen tresna gisa balio izan digute fosilek”

Unai Zubeldia
Fosilen azterketa lanari beste bat gehituta, egungo animalien proteinak hartu, proteina mekanikoen garapena aztertu, eta duela 350 milioi urteko animalien tamaina jakin ahal izan dute Donostiako CIC Nanoguneko ikerlariek. Raul Perez-Jimenek zuzendu du Aitor Mantecaren ikerketa lana, eta lantalde horretan aritu da David de Sancho ere (Barakaldo, Bizkaia, 1977), CIC Nanoguneko Ikerbasque ikerlaria.

Eguzkiak bi aldiz argitzen du

Eguzkiak bi aldiz argitzen du

Imanol Garcia Landa
Azpiegiturei dagokienez, apiriletik hona zertxobait aldatu da Abaltzisketako paisaia. Ezaugarri berezi bat duten bederatzi farol jarri dituzte herrian: gainaldean, eguzki plaka bat dute. Landargi egitasmotik emandako diru laguntza baliatuta animatu dira herrian horrelako farolak jartzera.

Ongietorri “artisten etxera”

Ongietorri “artisten etxera”

Unai Zubeldia

Antzerkia aipatu eta Viktoria Eugenia antzokia irudikatzen dugu gehienetan. Herritar askok urruti sentitzen dute antzerkia, eta aktoreak eta ikusleak elkarrengana gerturatzen laguntzeko sortu dugu proiektu hau". Jon Sagarzazu diseinatzaile grafikoak eta sortzaileetako batek (Zestoa, 1965) azaldu duen moduan, jan-edana, arte galeriak eta antzerkia batuta, "proposamen berritzailea" eskaini du La Farandula Donostiako Egia auzoko mikroantzerki tabernak. Prestalanak amaituta, martxoaren 30ean ekin zioten bideari. "Eta oso gustura gaude jendeak egin dion harrerarekin".

Arteak ez dauka ordurik

Arteak ez dauka ordurik

Unai Zubeldia

Musika zuzenean, edaria guztien eskura, haurrentzako ekintzak... Arte garaikidearen azoka soil bat baino askoz gehiago izango da Donostiartean. Lehen hiru urteak ohiko bidetik egin ondoren, hala nahi duten guztiek gaueko lehen arte azokarekin gozatu ahal izango dute igandera bitartean, Donostiako Kursaal jauregian. "Ezinbestekoa da etengabe berrituz joatea, ezberdina den horrek erakartzen duelako jendea". Erronka horri segika, arteari ilunabarra eskaini nahi izan dio Madrilgo Gaudi galeriak. "Uda, Donostia, Jazzaldia, arteaz gozatzeko eraikin paregabea... Aukera bikaina sortu zitzaigun parez pare", azaldu du Marta Scarpellik, Donostiartean egitasmoko antolatzaileak (Madril, 1960).

[Herriz herri] Segura. Herri bizi baten eredua

[Herriz herri] Segura. Herri bizi baten eredua

Loinaz Agirre

Erdi Aroan, 1256an, Segura hiribildua sortzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelako erregeak. Herriko arkitekturak eta ondareak ondo baino hobeto adierazten du historian Segurak zer garrantzi izan duen. Dena den, 1256an Segura izena hartu aurretik, herriak Erraztiolatza izena zuela uste dute, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 1996ko otsailaren 6an, monumentu-multzo izenarekin. Gaur egun, Seguraren historia gertutik ezagutzeko aukera dago Ardixarra etxean eta Erraztiolatza museoan.

Denok borrokatu beharrekoa

Denok borrokatu beharrekoa

Eider Goenaga Lizaso

Uda heldu da, eta, udarekin batera, herrietako jaiak, eta, herrietako jaiekin batera, emakumeen kontrako sexu erasoen inguruko albisteak eta salaketak. Azken egunetan Zarautzen gertatutako bi sexu erasoren berri zabaldu da, eta beste bat izan zen Eibarren. Erasoen ostean, udalek gaitzespen irmoa egin dute, eta mobilizazioak izan dira. Zarauzko Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquez pozik dago herritarren erantzunarekin. "Jende asko mugitu da, eta, zorionez, uste dut gizartea gero eta sentsibilizatuago dagoela. Dena den, sentsibilizazioarekin jarraitu behar da, eta gizarteak ulertu behar du berdintasuna dela hori amaitzeko bidea".

“Ordezko zerbitzua behar da”

“Ordezko zerbitzua behar da”

Unai Zubeldia
Ez dute zalantzan jarri Irun eta Astigarraga artean abiadura handira egokituko den trenbide zabalera egokitzeko hirugarren erraila jartzeko lanak egin behar diren edo ez. "Eurek jakingo dute hori". Baina Gipuzkoako Ahal Dugu-k salatu egin ditu herritarrak Renferen zerbitzuetan jasaten ari diren kalteak.

Elgoibarren ere bada basamorturik

Elgoibarren ere bada basamorturik

Unai Zubeldia

Produzitzen dugunaren %90 baino gehiago esportatzen dugu. Oso barneratuta daukagu nazioartekotasun hori; atzerrian dago gure egunerokoa". Xabier Alzaga Danobat Elgoibarko enpresako zuzendari kudeatzailea (Eibar, 1976) gustura dago azken urteotan nazioartean lortzen ari diren lekuarekin. "Beti pauso bat aurretik ibiltzea da gure erronka; bai makinen teknologian, bai zerbitzuetan... Horretan ari gara, eta horrela jarraitzea da merkatuan hazten segitzeko biderik egokiena".

Etorkizunaren iragarleak

Etorkizunaren iragarleak

Loinaz Agirre

Internet eta gailu teknologikoak erabilita sortutako milioika datu aztertuta, erakundeei eta antolakuntzei etorkizuneko estrategiak zehazten eta erabaki hobeak hartzen laguntzea. Horixe da Anaitz Goia segurarraren Erasight enpresa berriaren egiteko nagusia. Goieki Goierriko garapen agentziak antolatzen duen enpresa ekimen berrien saria irabazi berri du Goiak. Erabiltzaileak dituztenei eman nahi diete, bereziki, zerbitzua.