Albisteak

Herrigintzarako begiraleak

Herrigintzarako begiraleak

Jon Miranda
Zizurkilgo eta inguruko herrietako 22 gazte begirale izateko formazioa jasotzen ari dira joan den urritik. Larunbatero izaten dituzte saioak, Iriarte kultur etxean, eta uztaileko praktika aldia amaitu ondoren jasoko dute titulua.

Enpresa munduaren gurpilean

Enpresa munduaren gurpilean

Eider Goenaga Lizaso

Txirrindulariak errepidean mendian txanpiñoiak bezala ikusten diren garaiotan, bizikleta irteera berezia antolatu dute biharko, Andoainen. WNT multinazionalak, Andoaingo Mendi Metal Innovation Group enpresak eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak elkarlanean antolatutako jarduera da, eta enpresa mundua, mekanizazioa eta txirrindularitza batzea du xede. 50-60 partaide izango dira, eta bi taldetan banatuta aterako dira Andoaingo Goiko Plazatik: 10:30ean lehena, eta ordu laurdenera bigarrena. WNTko kideek, WNTren bezero diren lantegietako langileek, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideek eta WNT txirrindulari taldeko emakumeek osatuko dituzte taldeak.

Artelanak azaleko mihisean

Artelanak azaleko mihisean

Maialen Etxaniz

Gaur egun, edozein pertsonaren azalean aurki daitezke artelanak.Ikus daitezke animaliak, pertsonen aurpegiak, paisaiak edota esaldiak. Izan daitezke handiak zein txikiak, koloredunak ala ilunak. Baina marra gris batekin hasten dira ia guztiak, grey line delakoarekin. Izen hori jarri zioten Julen Muñoz (Zumaia, 1990) eta Pablo Hernandez (Zumaia, 1992) tatuatzaileek beren estudioari, duela bi urte. Tatuajeen eta sortzaileen munduan murgilduta dabiltza gaur egun.

Letren artean, hausnarrean

Letren artean, hausnarrean

Unai Zubeldia
"Kezkei tiraka sortu da egitasmo hau, konpromisotik; herritartasuna bizitzeko modu eraginkor eta aktibotik". Irakurri eta gozatu. Euskal liburuak kalera lelopean, Joxe Goikoetxea beasaindarrak bihar eguerdian kalera ateratzeko dei egin die herrikideei.

Biztanleriaren erdia gaindituko da

Biztanleriaren erdia gaindituko da

Eider Goenaga Lizaso

Goierri, Debagoiena eta Azpeitia lehenengo; Tolosaldea, Oiartzualdea, Hernani eta Astigarraga gero; eta, igandean, Debabarrena, Urola Kosta, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zubieta. Gure Esku Dago dinamikaren herri galdeketek ia Gipuzkoa osoa hartua izango dute igande gaua iristerako —Donostia, Aia, Mendaro, Irun, Hondarribia, Andoain, Urnieta eta Beizama falta dira—. Orain arte egindako herri galdeketetan 16 urtetik gorako 246.484 herritarrek izan dute botoa emateko eskubidea (66.461ek bozkatu dute, eta %27ko parte hartzea izan da, batez beste). Etzi beste 116.505 herritar daude deituta botoa ematera; orotara, 362.989 herritar —azken hauteskundeetan Gipuzkoako errolda 581.000 biztanlekoa izan zen—.

Ahaztu ezin diren emazteak

Ahaztu ezin diren emazteak

Ane Olaizola

Lehen lerroan gizonezkoak borrokatu baziren ere, haren ondorioak ez zituzten gizonezkoek soilik sufritu 1936ko gerran. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, frankistek Gipuzkoan 750 pertsona beren herrietatik bortxaz kanporatu zituzten 1937an, eta gehienak emakumeak eta umeak izan ziren. Emakume askok deserrira joan behar izan zuten halabeharrez, seme-alaba txikiak besoetan hartuta edo haiek herrian utzita. Zaila da kopuru zehatza jakitea, baina, Azkoitian, 65 bat lagun bidali zituzten herritik: besteak beste, Tere Larrarren familia. Haren ama, Luisa Oruesagasti, izan zen Azkoititik kanporatu zuten lehen emakumeetako bat, eta alabak ondo gogoan ditu garai latz hartan bizi izan zituztenak.

“Haur gaixoei laguntzeko ehun kilometro egitea ez da ezer”

“Haur gaixoei laguntzeko ehun kilometro egitea ez da ezer”

Imanol Saiz

Azken bi urteotako erronketako batean, Arkaitz Erice Kalu-k (Lezo, 1978) ehun kilometro egin ditu korrika, eta, bestean, 24 orduz ibili da korrika gelditu gabe. Ildo horri segika, Ametsen Bidea aldarrikapen martxa antolatu du hilaren 27rako, Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteekin elkarlanean. 120 kilometroko ibilbidea egingo du Mutrikutik Lezora, Hondarribitik barrena. Egun horretarako ekitaldi mordoa prestatu dute Lezon, eta gaixotasun arraroak dituzten haurrei bideratuko diete lortutako dirua.

Irudimena, jolas bihurtuta

Irudimena, jolas bihurtuta

Unai Zubeldia
Kaleko jarleku bat eta zinta puska bat lurrean, horra tenis zelai bat; azpia kendu diogun fruta kaxa bat kaleko seinale bati lotu, eta horra saski bat; erosketetarako bi orga eta zinta puska bat, horra futbol zelai bat". Irudimenarekin jolas egitea, horixe da Gipuzkoa Active Hacking egitasmoaren funtsa.