Albisteak

Antzokitik barrena iristen da plazara

Antzokitik barrena iristen da plazara

Unai Zubeldia

"Elkarteetan eta formatu txikietan jokatu dituzte orain arteko kanporaketa guztiak". Bertso-afarien jiran. Eta Azpeitiko Soreasun izango da finala, "antzoki handi batean, 400 bat entzule parean direla". Zailtzea baino plaza hoberik ez dagoelako behetik gorako bidean. Ikasketa hori barru-barrutik bizi izandakoa da Eneritz Artetxe Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren koordinatzailea (Azkoitia, 1990), eta, txapelketari azken ostikoa falta zaiola, pozik dago bertsolarien erantzunarekin. "Gipuzkoako bertso eskoletako gazteek maila ona daukatela ikusi dugu".

Askotariko urraketen testigu

Askotariko urraketen testigu

Maite Alustiza

Kairo, 2013ko uda. Egiptoko iraultza hasi eta bi urtera kokatu du Eshtebak filma Mohamed Diab zuzendariak. Mohamed Mursi presidente zena kargutik kendu ondoren, protestetan zebiltzan manifestari ugari atxilotu zituzten, eta Poliziaren furgoi berean bat egin zuten sinesmen politiko eta erlijioso sendoak zituzten lagun askok. Film horrekin hasiko da, gaur, Giza Eskubideen 15. Zinemaldia, Donostian, 19:30ean.

Zoro batzuen ideia zoragarria

Zoro batzuen ideia zoragarria

Eider Goenaga Lizaso

Otxandiotik abiatuko da 20. Korrika, martxoaren 30ean, eta lehen kilometrotik egingo zaie omenaldia euskararen aldeko lasterketaren sortzaileei. Joseba Kanpo zenaren senideak izango dira lekukoa eramaten lehenak, eta eurekin joatera gonbidatu dute Urtsa Errazti (Laudio, Araba, 1954). "Korrikan lekukoa eramateak beti sortu dit emozio berezi bat, eta Otxandiokoan, ziur, malkoren bat edo bi aterako direla". Korrika sortu zuen taldean kide izan ziren Kanpo eta Errazti, eta AEK utzi ondoren ere elkarrekin jarraitu zuten Korrika urte luzetan. "Elkarrekin erosten genuen kilometro bat, beti gauez, Bardean edo Erribera inguruan, eta familiarekin joaten ginen".

Zauria estali, ez; ez egin

Zauria estali, ez; ez egin

Unai Zubeldia

Erronka berbera daukagu Perun eta Euskal Herrian: genero indarkeriari aurre egiteko esku hartzea. Gazteak eta nerabeak oinarri hartuta, prebentzio lanean sakondu beharra daukagu". Pilar Puentek (Lima, 1963), Manuela Ramos Peruko mugimendu feministako ordezkariak, onartu du genero indarkeriari dagokionez euren herrialdean eta Euskal Herrian estatistikak "erabat bestelakoak" direla. "Perun hamar emakumetik zazpik indarkeria jasan izan dute noizbait, eta hamar salaketatik zortzik haur eta nerabeei eragiten die. Perun drama handiagoa da Euskal Herrian baino, baina arazoa, oinarrian, berbera da; globala da".

Martetarrak sortzaile

Martetarrak sortzaile

Rebeka Calvo

Bi artistaren etxea da Marte: Ainara Oskozena (Irun, 1976) eta Miren Gonzalezena (Tolosa, 1973). Sortzeko sortu duten etxea da, eta partekatzeko eratu duten espazioa. Sorkuntza laborategi gisa aurkeztu dute gunea, eta Oskoz margolari eta eskultoreak argitu du "esperimentazioan eta sorkuntzaren inguruan" lan egiten dutela bertan.

Jaso dute euren altxorra

Jaso dute euren altxorra

Erik Gartzia Egaña

XVI. mendean, euskal baleazaleen jarduna zen Euskal Herriko ekonomiaren zutabeetako bat. Harrapatutako baleen gorputzaren zati osoak baliatzen zituzten orduan. Pasaian eraikitako San Juan itsasontziak Ternuatik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Ternuara eramaten zituen produktuak. Haren ibilera, baina, Ternuako Red Bay herriko badian bukatu zen; euskal baleazaleen kuartel nagusia zen portu hartako uretan hondoratu zen 1565ean. 1978an, haren aztarnak topatu zituen Kanadako arkeologo talde batek, eta 30 urtetik gora aritu dira hura ikertzen.

Batasunaren zubia

Batasunaren zubia

Unai Zubeldia

Batuketan dago oinarria. Desberdinetik berdinerako pausoan. Ez dago beste sekreturik. Eta, hain zuzen ere, hausnarketa horri tiraka sortu zen Iparra Hegoa egitasmoa, 1993an, Elizondon (Nafarroa). Desio baten jiran elkartu ziren Urruñako eta Segurako bi kide: Beñat Elizondo eta Xabier Albizu. Musikak batu zituen biak, kantuak, Baztandarren Biltzarraren jiran, eta desio horri segika jarraitzen dute oraindik ere, fruituak jasoz. Muga gainetik Euskal Herria lelopean, aurten ere, prest daukate aste osoko kultur ekitaldia. Hitzaldiak, dantza, musika emanaldiak, bertsolariak, gastronomia, jolasak, mendi irteerak... Ahalik eta zubirik sendoena eraikitzen saiatu dira, beste behin ere, mugek sortutako paretak eraisten jarraitzeko.

[Museora] Aikur. Erlea, ezagutuz maitatu

[Museora] Aikur. Erlea, ezagutuz maitatu

Eider Goenaga Lizaso
Erlea ikusi, eta beldurrak airean ateratzen dira korrika umeak; heldu askok ere ez dituzte atsegin. "Asko etortzen dira guregana erleen beldur horrekin, baina, bisitatik irteten direnean, oso bestelako ikuspegi eta jarrerarekin ateratzen dira: erleak estimatzen eta guretzat zein garrantzitsuak diren ikasita, beldurrik gabe".