Albisteak

Aholkuak

Bidaia autoz egin behar duenarentzat, ohikoak dira uda parteko aholkuak. Honakoak dira batzuk: Berrikusi autoa bidaiaren aurretik. Bidaia hasi aurretik gomendagarria da autoa zentro espezializatu batera eramatea, bertan aztertu dezaten: olio aldaketa, balaztak… Pneumatikoen egoera. Pneumatikoen marrazkiak 1,6 mm baino sakonera handiagoa izan behar du, gidatze eta itsaspen egokiak izateko. Bi orduz behin, gelditu. Bidaia...

Irteeraren hasieran

Irteeraren hasieran

Xabier Regil Agirre

Aurten, asteburuarekin batera dator jende askorentzat udako oporraldia. Ez dira gutxi egongo gaurko lanorduak amaitzeko irrikan, horrenbeste itxarondako oporrez gozatze aldera. Etxean geratuko dira batzuk, baina kanpora joko dute askok oporraldia igarotzera. Oporretako irteeraren parte izango dira.

Etxerakoan, lasaiago

Etxerakoan, lasaiago

Aitziber Arzallus

Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat; ez, behintzat, izan behar luketen bezain gune erosoak eta seguruak. Testuinguru horretan gertatzen dira emakumeen kontrako erasoetako asko; etxera bueltatzeko bidean, batez ere. Emakume gehienentzat horixe izaten da gaueko unerik zailena, kezka handiena eragiten diena, beldur gehien sentitzen dutena. Etxerako bidean gertatzen diren erasoak saihesteko eta emakumeak zein adin txikikoak etxera lasaiago bueltatzeko, neurriak hartu dituzte Gipuzkoako zenbait lekutan.

Aldaketak

Ondorengoak dira epaiari egokitzeko asmoz foru aldundiak proposatutako aldaketa nagusiak: Irungo arkua Astigarragara. Gaur egun, Astigarraga eta Irun arteko 10,3 kilometro kobratzen dira Irungo arkuan: 3,20 euro kamioi txikiei —3,5 eta 12 tona artekoak—, eta 3,96 euro handiei —12 tonatik gorakoak—. Proposamen berriaren arabera, bertan geldituko da Irungo arkua, arrazoi teknikoengatik, baina ez ditu kobrantzak...

Bidesarien bide korapilatsuan

Bidesarien bide korapilatsuan

Eider Goenaga Lizaso

Kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzen jarraitzea bermatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, ondorioz, epaitegiek esandakora egokituko litzatekeen foru arau proposamena egin du. Joan den urtarrilaren hasieran hasi ziren garraiolariei kanona kobratzen, baina, Garraiolari Elkarteen Espainiako Federazioaren auzi eske bat tarteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia etorri zen apirilean: bertan behera utzi zuen kobrantza sistema arautzen zuen foru araua, Gipuzkoatik kanpoko garraiolarien kontrako diskriminazioa argudiatuta. Kanonari kosta ahala kosta eutsiko ziotela ziurtatu zuen orduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek. Diskriminaziorik ez zegoela eta Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zutela iragarri zuen.

Etorkizuneko aholkularitza

Etorkizuneko aholkularitza

Ariane Vierbücher

Ideia edo egitasmo bat izan eta horretan benetan sinistea. Hori izaten da sarri arrakastararako gakoa. Bide horretan, jakina, norberak ahalegina egin behar izaten du lortu nahi duen horretara heltzeko, baina garrantzitsuak dira beste bi kontu ere: norberarengan sinistea eta mugak gainditzen saiatzea. Neurri berean, ezin ahaztu lorpen horretara iristeko bidaian disfrutatzea ere.

Gorka Miranda: “Eason mutil bat dago bi neskako, eta asko da hori”

Gorka Miranda: “Eason mutil bat dago bi neskako, eta asko da hori”

Eider Goenaga Lizaso

Gorka Mirandak (Pasaia, 1975) hamazazpi urte daramatza Easo Eskolania zuzentzen eta mutikoekin lan egiten. Hark dioenez, askotan errazagoa egiten zaio neska-mutikoekin lan egitea helduekin lan egitea baino. Buru-belarri ari dira Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten bi emanaldiak prestatzen, baina tarte bat hartu du eskolaniaren 25 urteko ibilbideaz hitz egiteko.