Albisteak

Gorka Miranda: “Eason mutil bat dago bi neskako, eta asko da hori”

Gorka Miranda: “Eason mutil bat dago bi neskako, eta asko da hori”

Eider Goenaga Lizaso

Gorka Mirandak (Pasaia, 1975) hamazazpi urte daramatza Easo Eskolania zuzentzen eta mutikoekin lan egiten. Hark dioenez, askotan errazagoa egiten zaio neska-mutikoekin lan egitea helduekin lan egitea baino. Buru-belarri ari dira Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten bi emanaldiak prestatzen, baina tarte bat hartu du eskolaniaren 25 urteko ibilbideaz hitz egiteko.

Egitaraua

Abuztuaren 2a hasi eta irailaren 1ean amaituko da Donostiako Musika Hamabostaldia. Uztailak 28, larunbata Donostiako orfeoiaren egoitza (09:00). Ahots teknikari buruzko VIII. ikastaroa. Abuztuak 1, asteazkena Trueba zinemak (17:30). Musika Proiekzioak: Haydnen Kreazioa. Abuztuak 2, osteguna Berra zaharren egoitza (11:30). Paula Iragorri mezzosopranoa, Haizea Muñoz sopranoa eta Amaia Zipitria pianoa. Kursaal auditoriumeko Foyerra (12:00). David...

Donostiako Jazzaldiari lekukoa hartuta

Donostiako Jazzaldiari lekukoa hartuta

Unai Zubeldia

Hilabete iraungo du hurrengo Hamabostaldiak. Egutegia jolasean hasten da tarteka, eta, Donostiako Jazzaldiari jarraipena emanda, irailaren 1era arte 90 emanalditik gora izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta txokotan. Mitoak eta tradizioak izango ditu oinarri Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak, eta, tartean, Pablo Sorozabal Donostiako konpositorea omenduko dute, hura hil zela 30 urte bete diren honetan.

Parke naturalean, ondarea ikertzen

Parke naturalean, ondarea ikertzen

Erik Gartzia Egaña

Facebookera igotako argazki baten bitartez hasi zuten ikerketa. Eneko del Amo ingurumen zientzialariak Aiako Harria parke naturaleko pago motz baten argazkia jarri zuen bertan, eta Josu Narbarte historialariak erantzun zion zuhaitz hori ez zela naturala. Izan ere, goraka hazten dira pagoak, eta pago motzak, berriz, gizakiak manipulatu izan ditu historian zehar, gero bertatik lehengaiak ateratzeko: ontzigintzarako, ikazkintzarako, etxebizitzak egiteko... Adar eta adabaki pila bat dituzte, eta zabalak dira enborrak. Abiapuntu horri helduta, mendi ondareari buruzko ikerketa egiten ari dira Oiartzungo erabilera publikoko lurretan, garai batean herri lurrak izena zeukaten horietan. Parke natural baten barruan daude gaur egun, Aiako Harria parke naturalean, hain zuzen ere, eta bilakaera historiko baten emaitza dira gune horiek.

Burdina taldea eta Aranzadi, elkarlanean

Leitzarango bailara babestea, berreskuratzea eta hari balioa ematea. Helburu horrekin hasi zen lanean Burdina taldea, eta errota, karobi, burdinola eta gotorleku asko berreskuratu ditu ordutik. Boluntarioekin aritzen dira lanean, eta meatzaritzarekin, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin zerikusia daukaten elementuak ere berreskuratu izan dituzte. Ez da berria Aranzadi elkartearen eta Burdina taldearen arteko harremana, baina lotura indartu egin...

Karearen aroa atzean utzita

Karearen aroa atzean utzita

Rebeka Calvo
XVIII. mendearen hasieran ohikoak ziren baserrien ondoko karobiak. Ia guztiek zeukaten bat, karea erabiltzen baitzuten baserriak zuritzeko, ukuiluak desinfektatzeko, soroetan ongarri gisa erabiltzeko, zomorroak uxatzeko eta ganaduaren zauriak sendatzeko.

Eskaerak

Honako hauek dira Gipuzkoako hondartzetako sorosleen eskaera nagusiak: Soldata igoera. Euren soldata gutxienez igerilekuetako sorosleekin parekatzea eskatzen dute. Hondartzetakoek mila euroren bueltan kobratzen dute; igerilekuetakoak, berriz, 1.500-1.600 euro inguruan ibiltzen direla dio ELAk. Ordutegia. Hilabetean hamar orduko hamazazpi egun lan egin behar dituzte sorosleek, baina astean 39 ordukoa da euren kontratua: beraz, hamalau ordu gehiago...

Sorosleen itolarria

Sorosleen itolarria

Eider Goenaga Lizaso
Grebara deitu dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek. Astelehenean egin zuten batzarra, eta, ikusita urte osoan euren lan baldintzak hobetzeko egindako esfortzuak ez duela etekinik eman, uztailaren 29an, 30ean eta 31n greba egitea erabaki zuten.