Albisteak

Atez ate, kopla kantuan

Atez ate, kopla kantuan

Ane Olaizola
Hilaren 2an Kandelario, 5ean Santa Ageda, usadioa galdu ez dadin etorri gera eskera". Hala dio Santa Ageda egunaren bezperan kantatzen den koplaren zatiak. Ohiturari jarraituz, makila eskuan, Gipuzkoako herri eta txoko askotan aterako dira, beste urte batez, santa eskean, baserriz baserri koplak abestu eta bazterrak girotuz.

Helduentzako bertso tailerrak Tolosan eta Ibarran

"Bertsolaritzaren mugimenduan, helduen bertso eskolek ardatz indartsua osatzen dute berez, baina azken urteotan Tolosaldean ez dute izan indar handirik". Hala azaldu du Unai Mendizabalek, Harituz bertsozale taldeko koordinatzaileak.

Bertsozaletasuna zabaltzen

Bertsozaletasuna zabaltzen

Imanol Garcia Landa

Lau urte pasatu dira Harituz bertsozale taldea sortu zenetik. Tolosaldean bertsolaritzaren inguruan dauden beharrei erantzuteko eman zuten pausoa. "Behar horiek identifikatu ahala, konturatu ginen ezin ginela denetara iritsi", azaldu du Unai Mendizabal Harituz taldeko koordinatzaileak. Borondatezko lanean ari ziren orduan, bakoitza bere denbora librean, eta konturatu ziren horrekin ez zela nahikoa.

Aldarrikapenak

Hauek dira sindikatuek egiten dituzten eskaeretako batzuk: Inbertsioa. “Gutxienez” Europako batez bestekoa izatea: sindikatuen arabera, BPGaren %3,7 da EAEn; %4,9 Europan. Behin-behinekotasuna. Irakasleen %38 behin-behinean daude, sindikatuen arabera; Jaurlaritzak dio %27 direla. Tasa hori %6ra murrizteko eskatu dute sindikatuek; 6.000 bat postu egonkor bihurtzea. Ratioak. Gela bakoitzean, batez beste, 17,4 ikasle zeuden 2008-2009an, eta 19...

Iragana amets, aurrera egiteko

Iragana amets, aurrera egiteko

Eider Goenaga Lizaso
Marian Viaderok 28 urte daramatza irakasle, eta ezagutu ditu egoera okerragoak; hobeak ere bai. "Baina gauza bat esaten dizut: inoiz baino ordu gehiago sartzen ditut, bai eskolan eta bai etxean, iritsi behar dudan guztira iristeko".

Hitz egin dezala errepideak

Hitz egin dezala errepideak

Unai Zubeldia

Errepideen portaera termikoa nolakoa den aztertu nahi dute, "gune kritikoak zein diren jakiteko; izotza sortzeko edo elurra hasten duenean lehen geruza hori errepidean gelditzeko arriskua non dagoen jakiteko". Eusko Jaurlaritzaren Neguko Planaren barruan, errepideen mapa termikoa osatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren departamentua, eta mapa termiko bakarrean 677 kilometro txertatzeko erronka daukate orain. "Unean uneko neurriak hartzen lagunduko digu mapa termiko horrek", zehaztu dute aldundiko ordezkariek. "Sentsore espezifiko batzuk jarriko ditugu gunerik kritikoenetan, alarma batzuen bidez ahalik eta azkarren eduki ahal izateko errepide bakoitzeko tenperatura aldaketaren berri".

Bakardadearen egunerokotasuna

Bakardadearen egunerokotasuna

Beñat Alberdi

Gizarte zerbitzuek badaukate halako estigma bat lanerako: behar larriak dituztenek soilik jotzen dute bertara, edo, nahiz eta beharra izan, baztertu egiten da laguntzaren beharra. Traba horiek zaildu egiten dute errealitatearen argazki on bat lortzea. Egoeraren jakitun, diagnosia egiteari ekin dio Aretxabaletako Udalak. 70 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonen bizi kalitatea zein den jakin nahi dute zehazki. Begoña Arenaza eta Mireia Aiastui udaleko gizarte zerbitzuetako langileek argi dute helduen beharretara egokitu behar dituztela zerbitzuak, eta, batez ere, asebeteko dituzten zerbitzuak prestatu.