Albisteak

Kontenporanea 2017

Bitamine Faktoriak dinamizatuta, asteburu honetan zazpi artistaren lanak izango dira ikusgai CBA Irungo udal liburutegian: Iraitz Arabolaza (Irun). Eskultura. Jara Navarras Napal (Iruñea). Argazkilaritza. Juncal Alfonso Aguilar (Irun). Margolaritza. Miriam Loidi Zulet (Irun). Eskultura. Onintza Etxebeste (Oiartzun). Ikus-entzunezkoak eta argazkilaritza. Pau Figueres (Donostia). Esku-hartze urbanoa.

Kimu berrien erakusleihoa

Kimu berrien erakusleihoa

Unai Zubeldia

Askotan ez da erraza izaten norberak barruan daukan arte eskaintza hori azaleratzea, eta are nekezagoa izaten da espresio modu horri plaza duin bat eskaintzea. Artista gazte asko gelditzen dira bidean euren lanak erakutsi ezinik, eta, hain zuzen ere, orain bi urte ate hori irekitzeko helburuarekin jaio zen Kontenporanea arte garaikidearen topaketa, Irunen. Udaleko kultura saila da antolatzailea, eta Bitamine Faktoria dinamizatzailea.

[Museora] Real100. Txuri-beltzetik txuri-urdinera

[Museora] Real100. Txuri-beltzetik txuri-urdinera

Eider Goenaga Lizaso

Realak museo bat merezi zuela sinetsita zeuden klubean aurretik ere, baina ideia ez zen gauzatu taldearen mendeurrenera arte. Iñaki Mendoza (Donostia, 1962) Real100 museoko arduradunaren arabera, "Realaren historia ezagutzen ez duten gazteek ezagutzea eta ezagutzen duten zale zaharragoek oroitzea" da helburua. Kluba, ofizialki, 1909ko irailaren 7an sortu zen; museoa 2009ko irailaren 7an inauguratu zuten.

Etorkizunerako hazia ereiten

Etorkizunerako hazia ereiten

Eider Goenaga Lizaso

Goizeko 09:45 dira kazetariak Axular lizeoko LH6ko gelara sartu direnean. Miren Elgarresta Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria eta Idoia Luzuriaga aldundiko teknikaria ari dira 11 urteko umeei azalpenak ematen. Indarkeria matxista da gaia, eta DenokZu sentsibilizazio kanpainaren parte da LH3tik LH6ra arteko umeekin egiten ari diren lanketa. Axular lizeoan asteartean egin zuten saioa, eta irailaz geroztik bisitatu duten 40. ikastetxea da.

Erabat herdoildu ez dadin

Erabat herdoildu ez dadin

Unai Zubeldia

Burua aktibo mantentzea". Hori da gakoa. "Erabiltzen ez duguna galdu egiten da, eta horregatik da garrantzitsua garuna egunero lantzea". Hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez, joan den martxoan memoria lantzeko tailerra sortu zuten Elgetan, eta, lehen aldi horretan izan zuen arrakastaz jabetuta, urriaren 18an ekin zioten bigarren saioari. Lorea Errekalde (Ermua, 1986) dinamizatzaile lanetan dela, otsailaren 3ra arte ariko dira asteroko lanketan.