Albisteak

Etorkizuna paperean

Etorkizuna paperean

Ariane Vierbücher

Etorkizunari ateak ireki nahian, Legorretako Udalak beste aukera bat eman nahi dio Etxezarreta paper fabrikari. Etorkizunean "aukera ugari" izan ditzakeen espazio bat dela uste du Zelai Amenabarro alkateak, eta, lan lerro gisa ideia hori hartuta, proiektu bat garatu dute Goieki Garapen Agentziarekin eta Eibarko GAC arkitektura bulegoarekin batera. Proposamen hori aurkeztu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, hark Etxezarreta paper fabrikako eraikin multzo bat biziberritzeko konpromisoa hartuko duen itxaropenez.

Katalanen doinura dantzan

Katalanen doinura dantzan

Beñat Alberdi

Eguraldia, gehienetan, ez da izaten lagunik onena abenduan, baina dantzazaleek lepo bete dute Elgetako Espaloia antzokia; eguraldiak barruan egoteko gonbita egiten duelako, akaso, baina Escamot Catala Kataluniako dantza taldea Okzitaniako dantzen ikastaro bat ematera bertaratu delako, ziurrenik. Ohikoa da hilean behin dantzazaleek Elgetako antzokia betetzea, dantzaldiak antolatzen baitituzte Herrixa Dantzan egitasmoaren barruan; kataluniarren bisita jaso dute oraingoan.

Meatzariei egindako aitortza

Meatzariei egindako aitortza

Erik Gartzia Egaña

Historikoki, abeltzaintza eta nekazaritza jarduerei lotuta egon izan da Oiartzun. Hala ere, udalerrian zama handia eduki izan du lehen sektoreari lotutako beste jarduera batek ere: meatzaritzak. Bi mila urtez ustiatu dituzte Arditurriko meatzeak, erromatarren garaian hasi eta 1984ra arte; urte hartan itxi zuten meatzea.

Liburu artean emozio bila

Liburu artean emozio bila

Unai Zubeldia

Emozioak sortzeko saioa izango da; hitzez eta doinuz barrua astintzekoa. Poztasuna eta zoriontasuna; tristura; haserrea, gorrotoa eta sumindura; beldurra; harridura eta txundidura; eta nazka, nahigabea. Sei sentsazio, sei kolore; erritmo lasaian, giro goxoan. "Abestien bidez ikusleari emozio horiek sortzea izango da erronka, eta, horrez gain, artistek eurek orain arteko ibilbidean baliatu dituzten literatura erreferentziak, pasarteak eta gainerakoak ere irakurriko dituzte tartean". Literatura, musika eta emozioak uztartuko dituzte gaur, 19:00etan, Oñatiko udal liburutegian egingo duten saio linbikoan.

Denak Olentzeroren zain

Denak Olentzeroren zain

Aitziber Arzallus

Buzoian jostailu dendako lehen katalogoa jasotzearekin batera hasten da Gabonetarako atzerako kontua. Dagoeneko badira bizpahiru aste aurtengoa hasi zela. Eta beste horrenbeste falta da Olentzero eta Mari Domingi bisitan etortzeko ere. Baina ari ote dira zakua opariz betetzen?

Iraganean izan zen hura

Iraganean izan zen hura

Beñat Alberdi

Eibar herri itsusia dela diote askok", azaldu du Mikel Aparicio arkitektoak. Hura ari da Eibarko udal artxiboko dokumentuak aztertzen, argazki zaharrak ikuskatzen, eta oraindik zutik dauden eraikinak bisitatzen eta katalogatzen. "Jakin egin behar da Eibar itsusia zergatik den; industriak eragin zuzena izan du hirigintzan". Baina garai bateko eguneroko bizimodura ere jo dute herriaren itxuraz harago. Bi zutabe ditu Ego Ibarra batzordea gauzatzen ari den proiektuak: alde batetik, enpresetan eta tailerretan lan egin zutenen testigantzak jasotzea; eta, beste alde batetik, Eibar hirigintza eta arkitektura ikuspuntutik aztertzea.

Legazpiren hari muturra

Legazpiren hari muturra

Miriam Luki

Legazpiko segen historia edo segek Legazpin utzi duten historia. Segategia zegoen Patrizio Etxeberriaren (1882-1972) lantegi sareen artean. 1931n ireki zuen tailerra, eta, etenak eten, segen fabrika zabalik egon zen 1990eko hamarkada hasierara arte. Legazpiko Burdinola elkarteak mahai inguru bat egin berri du, segategian lan egin zuten hiru langile mahaiaren bueltan jarrita: Rogelio Botanz, Gabriel Larrea eta Teofilo Villalmanzo elkartu zituen bertan, eta Iñaki Beldarrain ingeniaria eta langile ohia aritu zen gidari lanetan.