Albisteak

Kalitatezko azterketa kate bat

Kalitatezko azterketa kate bat

Maite Alustiza

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan. Bost dastatzailek zortzi lagin probatu dituzte: norberak bere txokoan, zerbitzatu dizkieten laginak puntuatu dituzte. Botiletan ez da etiketarik ikusten, baina fin ibili dira: "Hirugarrena eta seigarrena berdinak ziren, baina eurek ez zekiten, eta asmatu dute", azaldu du Domingo Merinok, Fraisoro Laborategiko zuzendariak.

Kontzertuen egutegia

Honako kontzertu hauek antolatu dituzte Donostiako Jazzaldian joko duten tokiko taldeak aukeratzeko:

Urtarrilaren 23an. Ludovico y Los Acefalos. 20:00etan, Viktoria Eugenia klubean.

Urtarrilaren 24an. Iñar Sastre. 20:00etan, Viktoria Eugenia klubean.

Urtarrilaren 25ean. Z-Bone Project Quartet. 20:00etan, Viktoria Eugenia klubean.

Otsailaren 8an. La Prima Janis. 20:00etan, Viktoria Eugenia klubean.

Otsailaren 9an. The Disappointments. 20:00etan, Viktoria Eugenia klubean.

Otsailaren 21ean. Diablues & Bluecifer. 20:00etan, Tabakaleran.

Otsailaren 23an. Didier Datcharry Trio. 19:30ean, Forum FNACen.

Otsailaren 28an. Ghost Number & His Tipsy Gypsies. 19:30ean, FNACen.

Martxoaren 1ean. Marcelo Escrich-Silent Trio. 20:00etan, Tabakaleran.

Martxoaren 7an. Kass & The Gingerbread Boys. 19:30ean, FNACen.

Martxoaren 9an. Bucket Brigade. 20:00etan, Tabakaleran.

Martxoaren 21ean. Pas de Bourree. 20:00etan, Tabakaleran.

Martxoaren 22an. Reunion Big Band. 19:30ean, FNACen.

Martxoaren 28an. Aaron Castrillo Collective. 19:30ean, FNACen.

Martxoaren 29an. Erik, Joanes & Dave. 20:00etan, Tabakaleran.

Tokiko jazza, entzuleen aurrera

Tokiko jazza, entzuleen aurrera

Maite Alustiza

Uztailaren 20tik 25era izango da Donostiako 52. Jazzaldia, eta dagoeneko egitaraua osatzen ari da antolakuntza; besteak beste, martxan dauka tokiko taldeak aukeratzeko prozesua. Deialdira aurkeztu zirenen artean, antolatzaileek hamabost talde hautatu dituzte, "musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta". Astelehenetik aurrera eta martxo bukaerara bitarte, hamabost talde horiek jende aurrean joko dute.

“Herri lasaia da bizitzeko, eta ondo komunikatuta dago”

I. Garcia Landa
Joxe Mari Garmendia Ikaztegietan jaio zen (1961), bertan bizi da, eta bertan lan egiten du, udal langile moduan. Gaur egun, kiroldegian egiten diren ekintzen ardura du, eta liburuzaina da.Nola deskribatuko zenuke Ikaztegieta?Nire ustez,...

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Eider Goenaga Lizaso

Inoiz ez da berandu. Beti da garaiz ikasten jarraitzeko, eta ideia horri eusten diote Helduen Hezkuntza Etengabeko (HHE) zentroek euren egunerokoan. Askotarikoa da, ordea, bertaratzen diren ikasleen jatorria, adina eta, batez ere, motibazioa. Bere garaian ikasteko aukerarik izan ez zuten adineko pertsonak, lanean oso gazte hasi eta ikasketak utzi behar izan zituztenak, gogo edo motibazio faltagatik nerabezaroan derrigorrezko hezkuntza bukatu ez zuten ikasle gazteagoak, lanerako edo oposizioetara aurkezteko DBHko titulazioa behar duten adin ertainekoak, titulazioa eskuratu ostean ikasten jarraitu nahi dutenak, gaztelera ikasten ari diren atzerritarrak... 2014-2015eko ikasturtean, Gipuzkoan, 8.304 ikasle aritu ziren Helduen Hezkuntzan.