Albisteak

Orain, PPren babesarekin

Orain, PPren babesarekin

EAJk eta PSEk popularren boto bat behar izan zuten ahaldun nagusi Eider Mendoza izendatzeko. EH Bilduk irabazi zituen foru hauteskundeak; udal bozak ere bai, eta 51 alkatetza lortu zituen. Hondarribiko Udalean gertatu zen aldaketarik nabarmenena.

Kiroldegiak, lan gatazken toki

Kiroldegiak, lan gatazken toki

Lan gatazken jokaleku izan dira aurten Gipuzkoako kiroldegi asko. Urtarrilaren 9tik greban zeuden Urnietakoan, eta, akordioa lortu ostean, martxoaren 8an itzuli ziren lanera; Irunen ere 2023an soldatak %2 eta 2024an beste %2 igotzea adostu zuten, baina negoziatzen jarraitzekotan geratu ziren, 2025etik aurrera urteotan galdutako erosahalmena berreskuratu ahal izateko. Tolosan, berriz, zazpi hilabetez itxita egon zen...

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Hitzekin egindako jolasa da bertsolaritza. Litekeena da, beraz, uste dena baino lehenago sortu izana. 1452. urte ingurukoak dira Euskal Herrian bertsolaritzari buruzko lehen aztarna idatziak. Itziarren, emakume batek bere ahizpa hil berriari bertso sorta bat idatzi zion: Lasturko Milia. XVIII. mende amaieran, beste mugarri bat markatu zuten zenbait bertsolarik, eta tartean zen Fernando Bengoetxea Altuna...

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Orioko bizilagun diren Jesica Bordoni (Buenos Aires, Argentina, 1979) eta Daniele Amalfitano (Genova, Italia, 1975) senar-emazteek Bartzelonan ezagutu zuten elkar, eta bien arteko harremana eraiki ahala, Apuka sortzen hasi ziren, eskuz egindako kortxozko liburutxoen argitaletxea. «Apuka, maitasun istorio bat dela esaten dugu», esan du Amalfitanok. «Geure arteko solasaldietan beti agertzen ziren liburuak, gure bidaide zirelako,...

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Amillubi: argi izpi bat baserriari

Zestoan, Urola ibaiaren meandroan dago Amillubi baserria, lur emankorrez inguratuta. Baina, lurreko fruituak nola, hala ari da ernaltzen bertako lurretan beste zerbaiten hazia ere. Izan ere, Biolur elkartea agronekazaritza ardatz izango duen proiektu kolektibo bat egiteko lehen pausoak ematen ari da, Ipar Euskal Herriko Lurzaindia eredu hartuta. «Proiektuaren atzean Biolurren sare guztia dago: nekazariak, abeltzainak,...