Asteko Gaiak

Iragana eta oraina elkar lotzeko hariak

Iragana eta oraina elkar lotzeko hariak

Martxoaren 8a 1910ean izendatu zuten lehenengoz Emakume Langileen Egun gisa. Ordutik, askotariko adierazpenak egin dituzte mundu osoko emakumeek, baina, urteak pasatuta ere, letra larriz idazten da oraindik efemeride hori. Eta hainbat izan dira mende horretan, Gipuzkoan, emakumeek abiatutako borrokak; Andoaingo ehungintzako emakumeena eta Hernaniko Zikuñagako paper lantegikoena, esaterako. Baina badira iragana uste baino gertuago dagoela...

Urumea inguruko proiektu eolikoen aurka

Urumea inguruko proiektu eolikoen aurka

Urumeako Mendiak Bizirik herri egitasmoa abiatu dute Arano, Goizueta (Nafarroa), Hernani eta Urumea aldeko biztanleek, eraikitzear dauden parke eolikoen aurka. Erramun Galparsoro (Donostia, 1965) eta Eli Pagola (Ereñotzu, Hernani, 1995) plataformako kideek adierazi dute helburua dela ahalik eta informazio gehien jasotzea, egoera ezagutaraztea eta «eraiki nahi dituzten makroproiektuei aurre egitea». Bi parke eoliko eraiki nahi dituzte Urumea...

Anorexia sendatzeko, sistema pribatuen menpe

Anorexia sendatzeko, sistema pribatuen menpe

Gipuzkoan zortzi ohe baino ez daude buru gaixotasunak sendatzeko: Donostia ospitaleko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Unitatean. Hori nabarmendu du Erika Hernandezek, anorexia daukan Irati Hernandezen izebak. Iloba Bartzelonako zentro pribatu batean sartu behar izan dute, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen baliabide faltagatik. 2018an gauza bera bizi izan zuen Eider Leachek. Haren ahizpa Alazne...

Oinarrizko kirolerako agertoki berri bat Gipuzkoan

Oinarrizko kirolerako agertoki berri bat Gipuzkoan

Saskibaloia, eskubaloia edota futbola jada ez dira derrigorrezkoak izango 13 urtetik beherako Gipuzkoako haurrentzako. Orain arte umeek eskola kirolean izena emanda egon behar zuten talde kirolen bateko klub batean egon nahi bazuten, eta baldintza horrek eragina zuen hainbat klubetan, jende gutxiago apuntatzen zitzaielako. Duela hiru aste, ordea, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Gipuzkoako...

Ziberbortizkeriaren ondorioak begi bistan

Ziberbortizkeriaren ondorioak begi bistan

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuek jakinarazi dute sareetako sexu erasoek «gora» egin dutela. Haien datuen arabera, herrialdean azken bi urteetan 13 eta 21 urte arteko 33 gazte artatu dituzte sexu erasoetan espezializatutako nerabeen unitatean. Gizarte Zerbitzuek jakinarazi dute ziberbortizkeriari loturiko sexu erasoak direla gehienak. EDE fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako proiektu pilotu baten bidez abisatu...