gipuzkoa

Olatu handien arrantzan

Olatu handien arrantzan

Ane Olaizola

Urte gutxiren buruan sona handia hartu du olatu handietako surfak. Gero eta gehiago dira olatu amaigabeen arrantzan dabiltzan surflariak, eta horren adibide da han-hemenka egiten diren nazioarteko txapelketak ugaritu izana. Euskal Herriko kostaldeak ematen dituen aukerez baliatuta, gaur egun surflari ugari dabil olatu erraldoiak hartzeko lehen lerroan borrokan, eta, kirol horren arriskua handi samarra bada ere, surflariek eurek "bizitzeko modu batekin" lotu dute jarduera.

Egutegia

Gaur hasita, bost kanporaketa eta finala izango ditu Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bat-batekoak, eta beste sei idatzizkoak. Afari giroan izango dira bat-batekoaren saio guztiak, finala barne. Bat-bateko txapelketa Gaur. Zestoako Lau Iturri elkartean. Otsailak 23. Oñatiko Larrain-Gain elkartean. Martxoak 2. Orioko Aldapa elkartean. Martxoak 9. Ereñotzuko Ur-Mia elkartean. Martxoak 16. Anoetako Kuku elkartean. Apirilak 20...

Neurria aldatu diote aurten

Neurria aldatu diote aurten

Unai Zubeldia

Bere neurrian, ona da lehia, baina inguru atsegina, gertutasuna, konfiantza, aisialdia... Hori guztia eskaini nahiko luke Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak". Jokin Labaien Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak azaldu duenez, "euskaraz bizitzeko, komunikatzeko eta ondo pasatzeko modu bat" da bertsoa. Eta erronka horri helduta, gaur hasiko da txapelketa, Zestoako Lau Iturri elkartean jokatuko duten bat-batekoaren lehen kanporaketan. Apirilaren 20an amaituko da, Deban, Lasturko Arruan Haundi baserrian jokatuko duten finalean. Bat-batekoaz gain, idatzizko lehiaketa ere izango du eskolartekoak. Martxoaren 6an izango da lehen saioa, Lezoko Gezala auditoriumean, eta martxoaren 16an azkena, Orioko ikastolan.

Hotzak dira, baina ez darie lerderik

Danel Agirre

Nire telefono zenbakia idatzita zeraman kiribildutako papertxoa belarri atzean ezkutatu, eta haien ustez begira ari zitzaidan ilehoriarekin hitz egitera bidali ninduten L.k eta E.k. Presaka zebiltzan. L.k txanda amaitzear zegoen zerbitzari australiar androgino samarra alboko kaleko bere etxera igotzeko konbentzitu berri zuen. E.k aurrerantzean Mofeta deituko genion artista ingeles hura —izenarena azaltzea beste baterako utziko dugu— zain zuen atean.

Transmisioa eten ez dadin

Transmisioa eten ez dadin

Ikerne Zarate
Pasaiako bokalean bateletan arraunean aritzen dira egunero Albaolak amaitutako ontziak probatzen, nahiz eta eguraldiak horretan ez duen laguntzen askorik. Albaola Itsas Kultur Faktoriak joan den irailean jarri zuen martxan Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola, eta bertako ikasleak aritzen dira probaketa lanetan.

Bakoitza bere ahalmenarekin

Bakoitza bere ahalmenarekin

Imanol Garcia Landa
Musika irakasteko Txirula eztia liburua argitaratu zuen 2016an Arantxa Zubillaga musika irakasleak (Alegia, 1969), eta bigarren liburua kaleratuko du orain, otsailean. "Hainbat maila eskaintzea", hori da, bereziki, bigarren proiektuaren helburua.

Motzean

Telebista, irratia edo prentsa idatzia? Askotan galdetzen didate. Ama edo aita, nor maite duzun gehiago galdetzea bezalakoa da hori. Bateragarriak dira. Liburu bat idaztea nahiago, agian? Beste formatuetan sartu ezin dudan informazioa sar nezake idatzita. Irakurzaletasunik baduzu? Bai, baina denbora da ez dudala nobelarik irakurtzen. Gustuko genero bat? Kazetariek idatzitako liburuak eta kazetaritza gaiekin lotutakoak....

“Hangoek egoera nola bizi duten ulertarazteko pasabidea gara gu”

“Hangoek egoera nola bizi duten ulertarazteko pasabidea gara gu”

Beñat Alberdi

Ohikoa da Ane Irazabal (Arrasate, 1984) ETBko Gaur egun edo Teleberri albistegietan ikustea, mikrofonoa eskuetan hartuta, nazioarteko azken gertaerei buruz informazioa ematen. EITBtik harago, idatzizko zenbait komunikabiderekin —BERRIA, tartean— eta RAI Italiako telebista kate publikoarekin ere egiten ditu kolaborazioak. RAIrentzat Mexikon aritu izan da lanean, esaterako, ahuakatearen produkzioan narkotrafikatzaileek duten esku hartzea ikertzen; eta Bangladeshen ere izan da, rohingya errefuxiatuei buruzko erreportajea lantzen. Erroman bizi da egun; besteak beste, aireportuak dauzkan aukerengatik. Hamaika salto eman du Historia ikasketak egin zituen arrasatear honen bizitzak.

“Ahalduntze kolektibo bat izango da Euskaraldia”

“Ahalduntze kolektibo bat izango da Euskaraldia”

E. Goenaga Lizaso
Euskaraldia herriz herri aurkezten ari dira, eta lanketa horretan ibiliko dira apirilaren 8ra arte, Euskaraldian parte hartuko duten herrien zerrenda itxi arte. Orain arte egindakoaren eta hemendik aurrerako asmoen berri eman du Arrate Illaro Topaguneko kide eta Euskaraldiaren koordinatzaileak (Getxo, 1989).

PROPOSAMENA

Herri euskaldunetan Euskaraldia lantzeko eginiko proposamenak 11 arlo identifikatzen ditu, banan-banan lantzeko. HedabideakHelburua. Ikus-entzunezko zein idatzizko hedabideak zein hizkuntzatan kontsumitzen diren hausnartzea, eta, ahal bada, ohiturak ...