gipuzkoa

Euskararen arrastoari segika

Euskararen arrastoari segika

Ane Olaizola
Datorren igandean, hilaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Euskal Herri osoan. Beste urte batez, milaka lagun aterako dira urteko 365 egunetan euskaraz bizi nahi dutela adierazteko, eta horretarako hamaika ekintza egingo dituzte han-hemenka.

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

[Museora] Arrikrutz. Lurpeko bisita uraren bidean

Eider Goenaga Lizaso

Ez da museo bat, baina bisita gidatuak egiten dira; ez da interpretazio zentro bat, baina interpretazio zentroa ere badu. Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoen artean dago Arrikrutz; bai kobazuloa eta bai interpretazio zentroa. Milioika urte dira urak Arrikrutz zizelkatu zuela; bai tantaz tanta eta bai errekak bere bidea eginda, gruiere gazta baten forma eta 14 kilometroko luzera hartu dute galeriek. Horietako batean sartu ziren 1966-67ko neguan Arantzazuko ikasle batzuk, eta ozta-ozta lortu zuten handik ateratzea, aurkikuntza egin ostean.

Zerbaitetan txarto dihardugun seinale

Leire Narbaiza

Eskola erlijioso bitan ikasi nuen nik. Bata bestea baino zurrunagoa, baina biak diziplina handikoak. Diziplina antzinako moduan ulertua: malgutasunik ez, gogorra eta estua, askatasunik gabea. Horregatik, beharbada, esaten zigutenean meza geneukala —edo aitortza, edo erlijioarekin zerikusia zuen edozer gauza— pozarren hartzen genuen, esan nahi zuelako egunerokotasunetik irtetea, eta betiko jardunaren errutina apurtzea, alde batera lagako genituela klaseak, beste gauza batzuk egingo genituela. Batzuetan, zentrotik irtetea ere ekartzen zuten funtzio erlijiosoek. Gurean, txangoak gutxi, eta egiten zirenak, kurtso amaieran. Beraz, mezatara joatea zen festa moduko bat; nahiz eta gero elizan aspertu, gogaitu edota amorratu.

“Herriguneetatik gero eta gertuago daude”

“Herriguneetatik gero eta gertuago daude”

Unai Zubeldia
Paintballeko pistola motxilan sartu, barruan biozida daukaten pilota txiki batzuk hartu, eta Marijo Garciak (Gabiria, 1962) kazetariarekin batera egin du Hernaniko Florida auzoko parkera arteko bidea. Hernaniko Udaleko Babes Zibileko teknikaria da Garcia, eta azken bost urteotan begiz jota dauzka Asiako liztorren habiak. Habia aurkitu, motxilatik pistola atera, eta 15-20 metrotik hasi da tiroka, garabiaren beharrik gabe. Urtea hasi zenetik, 35 bat habia deuseztatu dituzte.

Egitaraua

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egun osoz landuko dute gaur jazarpenaren gaia, Bullying-aren mugak gainditzen jardunaldietan. 09:00. Hasierako ekitaldia: Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria eta Eli Moreno jardunaldien antolatzailea. 09:30. Izaskun Orue Sola psikologian doktorearen hitzaldia: Bullying-a zer da eta zer aldagaiekin erlazionatzen da?. 10:30. Urko Fernandez Pantallas Amigas egitasmoaren arduraduna: Hiritartasun digital arduratsua...

“Ahizpak ez zuen bizi nahi”

“Ahizpak ez zuen bizi nahi”

Eider Goenaga Lizaso

Nire ahizpak ez zuen bizi nahi, eta askotan esaten zigun hori. Nire ustez, ahizpak ez zelako ausartu ez zuen bere buruaz beste egin, beldurragatik, eta agian guregatik ere bai. Baina horren beldur bizi ginen familia osoa". Maddi Imazen ahizpak 26 urte ditu orain; 14-15 urte bete arte mutil gorputzean harrapatutako neska bat zen, eta adin horretan hasi zuen aldaketa prozesua. "Hori berez bada motxila bat, karga bat, baina nik oso argi daukat nire ahizpari min gehien egin ziona eta gaur dituen ondorioak utzi zizkiona gizartea izan zela, jazarpena, kalean sufritutako jipoiak, irainak, begiratu txarrak, komentarioak... Berak uste zuen prozesua amaitzean dena gaindituko zuela, baina ez dut uste inoiz gaindituko duenik. Pilulak hartzen ditu antsietatearentzat, lo egiteko... amesgaizto izugarriekin esnatzen da oraindik".

“Ez izan zalantzarik”

“Ez izan zalantzarik”

Unai Zubeldia

Farmazian sartu, bertakoen egun onak jaso, gelatxo batean azalpenak entzun, informazioa jaso izanaren baieztapena ziurtatzeko orri bat sinatu, ziztada txiki bat sentitu, eta, hogei minuturako, emaitza jasota, kalean. Ez izen-abizenik, ez galdera deserosorik eta ez begirada arrarorik. "Erabat anonimoa da froga hau; anonimoa eta erosoa". Donostiako Camino Iruretagoyena farmaziako langilea da Lourdes Iruretagoiena, eta 2009ko martxotik GIB birusa hautemateko ehunka test azkar egin ditu farmazian. "Ia egunero egiten dugu baten bat".

Herriak ezagut dezala herria

Herriak ezagut dezala herria

Beñat Alberdi

Gertukoarekin baino gehiago, munduarekin gaude konektatuta gaur egun", azaldu du Nerea Zubia Oñatiko Udaleko Hezkuntza eta Parte Hartze zinegotziak. "Ezagutzen ez duzuna ezin duzu ulertu, eta, ondorioz, ezin duzu maite. Herri izaera eta nortasuna mantendu nahi ditugu Hurretik egitasmoarekin. Oñatiren ondarea transmititzen asmatu behar dugu". Herriko historia eta kultura ezagutaraztea hartu dute ardatz curriculuma osatzeko. Norentzat? Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, hasiera batean, baina gerora zabaltzeko asmotan: "Egitasmoa Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailetara zabalduko dugu etorkizunean. Gainera, eduki interesgarriak sortu nahi ditugu herritarrentzat ere".