Unai Zubeldia
Betidanik idatzi izan dut, txiki-txikitatik, baina inoiz ez dut bidali izan lanik inora". Bat-batean, ordea, itzaletik argitara atera da Maixa Zugasti (Tolosa, 1973). L.A.A. emakumeen aurkako indarkeriari buruzko eleberriarekin Kutxa Irun Hiria saria irabazi du Hernanin bizi den tolosarrak, euskarazko eleberrien sailean. "Eta hunkituta nago oraindik. Niretzat izugarria da Arantxa Urretabizkaia, Jon Kortazar, Felipe Juaristi... maila horretako idazleek osatutako epaimahaiak saria ematea eta lana argitaratzeko aukera izatea". 25.000 euro eta garaikurra eskuratzeaz gain, eleberria kaleratzeko aukera izango du orain. "Lehenbailehen kaleratu nahi dute, Durangoko Azoka ere gerturatzen ari delako".