gipuzkoa

Donostiak ere hitz egingo du

Donostiak ere hitz egingo du

Unai Zubeldia
Erabakitzeko eskubidearen bidean pauso sendoak emanez, olatu erraldoia sortu nahi zuen Gure Esku Dago dinamikak. "Eta zurrunbilo baten modukoa izan da ikasturte hau". Hala aitortu du Andoni Mikelarena Gure Esku Dago-ren Gipuzkoako arduradunetako batek.

Hain gertu eta hain urrun

Hain gertu eta hain urrun

Unai Zubeldia

Prezioari bakarrik begiratzen dioten herritarrekin ez daukagu inolako etorkizunik". Xabier Iraola Enba Euskal Nekazarien Batasuneko koordinatzailearen hitzetan, horregatik gerturatu nahi dute baserri giroa hiritarrengana. "Baserritarrak, noski, bolumen pixka bat behar izaten du produkzioan, bizi ahal izateko, baina bertakoa izateari eta kalitateari garrantzia emanda". Orain lau urte hasitako bideari segika, Ongi etorri baserrira! egitasmoaren barruan Gipuzkoako 23 baserrik alderik alde zabalduko dituzte ateak gaur eta bihar, herritarrei euren egunerokoaren berri emateko; aurten, Bizkaiko sei baserrik ere bat egin dute Ongi etorri baserrira! ekinaldiarekin.

Txiki itxuraz, handi izatez

Txiki itxuraz, handi izatez

Imanol Saiz

Askorentzat, zaila da jaiak erraldoi eta buruhandirik gabe ulertzea; etxeko txikientzat, batez ere. Oso bereziak izaten dira haurrek erraldoi eta buruhandien aurretik egiten dituzten korrika saioak, eta horiek beti eduki behar izaten dute txoko bat jaietan. Txikien kontua dirudien arren, ordea, Errenterian bada adinekoa den zale amorratu bat: Jose Luis Intxausti. Jatorri anitzeko buruhandi eta erraldoiak kaleetatik atera, miniaturetan bildu, eta erakusketa batean elkartu ditu errenteriarrak.

Musikari berrien erakusleiho

Musikari berrien erakusleiho

Maialen Etxaniz

Euskal Herriko musikari berriei eta beren doinuei beste plaza bat eskaintzera dator Arkupehotsak egitasmoa. Azpeitiko Kulturaz kooperatibak jarri du abian proiektua, musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei "plaza duin bat" eskaintzea helburu.

Kalerki 2017

Gaur ‘Dira, dira, zezenak dira’ (udaletxe aurrean, 19:00etan). Entzierroa zezen puzgarriekin. Recortauro (Madril). ‘Mr. Pichichi’ (Frontoi Txikin, 20:30ean). Herritar guztiei eskainitako umorezko ikuskizuna. Philotajole (Euskal Herria). ‘Lapur minak’ (Lege Zaharren enparantzan, 22:00etan). Clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria. Cia. Tornado (Euskal Herria). ‘Escaparate vivo’ (23:00etan). Instalazio bat, loop performatiboa. Pertsonaia eroen desfilea....

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Jon Miranda

Sagarrondotik, sagarra; sagarretik, sagardoa. Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan sagarrak izan duen garrantzia islatuko dute bihar Zarauzko Muñoa plazan estreinakoz eskainiko duten Sagartu ikuskizunean. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin osatu dute lana, eta, Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren esanetan, "haratago" jo nahi izan dute emanaldian, unibertsalago bihurtzeko, historian zehar fruitu horrek izan dituen esanahiak aipatuta: "Bekatuarekin lotu izan da gehienetan, eta askotan egon izan da, gainera, emakumezko bat atzean".

Baina pistak ken ditzatela, azkar

Danel Agirre

Anoetaren historia idazten lagundu duten portugaldar guztien artean, lehenbiziko biak geratu zaizkit niri memorian iltzatuta. Ez naiz ari hain irribarre atsegina zuen Oceanoz, ezta Carlos Xavier jenio zekenaz ere, estadioa eraikitzen hil ziren herrialde horretako bi kofratzaileez baizik.