Unai Zubeldia
"Berezko historia, paisaia, izaera estetikoa eta aberastasun biologiko, mitologiko eta magikoa dituen entitatea da ibaia". Eta Cristina Enea fundazioak horregatik gerturatu nahi ditu herritarrak Urumea ibaiaren ertzera, Hidrologikak egitasmoari helduta. Bizi Urumea, Urumea bizirik! lelopean, artea, natura, jolasa eta kirola uztartuko dituzte Donostian, "bizikidetza eta hurbiltze prozesuak" oinarri hartuta. "Ibaiaren ongizatea herriarenari hertsiki lotuta dago", defendatu dute antolatzaileek. Laborategiak, erakusketak, irteerak, haurrentzako jarduerak eta musika emanaldiak izango dira gaur hasi eta abuztuaren 27ra arte.