gipuzkoa

Gaztelu bat euskaldunendako

Leire Narbaiza
Nork ez du inoiz amets egin Egiptoko piramideak ikustearekin? Edo Jordaniako Petra hiria? Edo Peruko Machu Picchurekin? Bidaian gabiltzanean, gogoko dugu antzinako monumentu eta eraikinak ikustea. Gertu zein urrun.

Datu praktikoak

Oiartzualdean, Tolosaldean, Hernanin eta Astigarragan egingo dira herri kontsultak. Bozketak 09:00etatik 20:00etara izango dira. Hona hemen jakingarri batzuk:TolosaldeaGaldera. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?Herriak. Tolosa...

“Orain arte egindako galdeketek balio behar dute uhin bat sortzeko”

“Orain arte egindako galdeketek balio behar dute uhin bat sortzeko”

E. Goenaga Lizaso

Urte osoa darama lanean Elvira Lizeagak (Hernani, 1972) igandeko herri kontsultari begira. Hernanin eta Astigarragan Bagagiltza taldea aritu da prestakuntzak egiten, eta bi herriak eskuz esku aritu dira lanean. "Gauza asko, tartean galdera adostea, elkarrekin egin ditugu". Gaur eta bihar boto aurreratua jasotzen jarraituko dute bi herrietan, eta igandea egun handia izatea espero duela dio Lizeagak.

Gure Esku Dago-k giza kate erraldoia egin zuenetik bidea luzea izan da. Zein izan da puntu korapilatsuena prozesu honetan?

Prozesuak mugarri ezberdinak izan ditu, eta lan ezberdinak izan dira. Konplexuena, agian, askotariko jendea lortzea izan da. Sektore batzuetan errazagoa da; sentsibilitate askotako jendea hurbiltzea, edo urrunago sentitzen den jendea erakartzea, ordea, zailagoa izan da. Egia da pixkanaka gero eta gehiago ari direla gerturatzen, baina horretarako lan handia egin da, eta lan gehiago egin beharko dugu.

Maiatzean galdeketa gehiago egingo dira, eta ia Gipuzkoa osoan jada egina egongo da...

Bai, baina oraindik, besteak beste, Donostia faltako da, eta hiriburuetakoa inportantea da. Bestetik, hau ez da Gipuzkoara bakarrik mugatzen. 2019ra arteko bide orria dago egina, eta asko dago oraindik egiteko. Guretzat, adibidez, Goizueta erreferentziazko herri bat da, eta Goizuetarekin batera Nafarroako beste herri batzuek ere egingo dute. Orain arte egindako galdeketek balio behar dute lurralde osoan uhin bat sortzeko, eta hori gertatzen ari da. Baina oraindik falta dira hiriburuak, Iparraldea ere bai... Eta espero dugu etorkizunean kontsulta orokor bat egin ahal izatea, lurralde osoan.

Gero eta gehiago zabaldu kontsulta, gero eta indar handiagoa...

Bai. Gero eta parte hartze handiagoa izan, zenbat eta herri gehiagotan galdeketak egin, zilegitasuna handiagoa da. Erabakitzeko eskubidea pertsonari dagokion eskubidea da, baina, zenbat eta gehiago izan aldarrikapen honetan gaudenak, mugimenduari zilegitasun handiagoa ematen dio. Eta zenbat eta herritar gehiagok parte hartu, instituzioek eta talde politikoek zailagoa dute ez ikusiarena egitera, behartuago daude gu aintzat hartzera.

Hernanin eta Astigarragan "Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabe eta independentea izatea?" galdetuko duzue. Nola iritsi zineten galdera horretara?

Lehenengo bi kontzeptuak, Euskal Herria eta Errepublika, aho batez onartu ziren, eta beste bietarako taldeak akordio bat egin zuen. Bozkatu ez, baina eztabaidatu eta akordioa egin genuen. Azaroan ekin zitzaion prozesuari. Lau batzar egin genituen galdera ixteko: terminologia landu; galderan sar zitezkeen kontzeptuak argitu eta landu; Euskal Herriko beste tokietan, Eskozian eta Katalunian eginiko galderak aztertu... Galdera eratzea ariketa interesgarria izan zen: kontzeptuak ezagutzea, eztabaidatzea, irizpideak adostea... Askotan, ematen du gauza bera ari garela galdetzen, baina ñabardura horiek badute pisua.

Galdeketari begira, sinadura bilketak izan duen arrakasta izan liteke neurgailu bat. Nola joan zen Hernanin?

Gu oso pozik gaude. Hernanin, legez, 1.700 behar genituen, baina hasieratik gure helburua zen ahalik eta sinadura gehien biltzea. 3.617 sinadura lortu genituen, bikoitza baino gehiago. Sinadura bilketa horrek, neurgailu gisa baino gehiago, jendearekin hitz egin ahal izateko balio izan zuela uste dut, eta horretarako baliatu genuen guk. Kalean zaude, jendeak ikusi egiten zaitu, ahoz aho zabalduz joaten da gaia... Askotan, hori eraginkorragoa da, beste edozein ahalegin baino.

Eta herri kontsulten fasea amaitzen denean, zer?

Guk orain galdeketaren mugarri hau daukagu aurre-aurrean, eta momentu honetan gure ortzimuga horrek zehazten du. Baina prozesu hau herri galdeketa hauek baino askoz gehiago da, eta hau pasatzen denean ere jarraitu egingo dugu, eta hor ere aukera izango dugu jende gehiagorekin hizketan jarraitzeko, sentsibilitate eta jatorri ezberdinengana iristeko, ideologikoki diferenteak diren horien inplikazioa eta parte hartzea bilatzeko.

Tantaz tanta, zaparradaren zain

Tantaz tanta, zaparradaren zain

Eider Goenaga Lizaso

Badajozkoa naiz, hitz egidazu gazteleraz, mesedez", erantzun du Jose Chaparrok Tolosaldeko Giltzarria taldearen infogunean botoa ematetik atera denean. Larunbata da, azoka eguna Tolosan, eta jendea batera eta bestera dabil kalean. Arostegieta kalean dago infogunea, eta jende asko igarotzen da bertatik larunbatetan; erosketak egitera doazenak zein pasieran dabiltzanak maiz gelditu dira erakusleihoan dagoen informazioari begira. Boto aurreratua emateko ordutegia dago jarrita bertan, baita igandean paratuko diren bozkalekuen mapa eta bozkatzeko behar diren agirien inguruko informazioa ere. "Joan den astelehenean hasi ginen boto aurreratuak jasotzen. Bost egunetan 50 bat lagunek bozkatu dute, baina jende gehiena informazio bila etorri zaigu", azaldu dio Hitza-ri Zorion Ortigosa Giltzarria taldeko kideak.

Batuketari izkin, tranpekin

Batuketari izkin, tranpekin

Maite Alustiza

Iruzurra, trikimailua, tranpa. Hitzok aipatu ditu Iñigo Iruin abokatuak Espainiako Estatuak euskal presoen zigor batuketan izandako jokabidea definitzean. Azaldu duenez, antz juridiko handia dute Parot doktrinak eta zigor batuketa ez onartzeak: "Urratzen diren oinarrizko eskubideak berak dira, eta helburua bera: espetxealdiak luzatzea". Giza eskubideez eta Espainiako Estatuaren tranpez aritu zen Iruin, asteartean, Hernaniko Biteri kultur etxean. Pakito Lujanbio preso ohia eta Idoia Ibero Sare plataformako kidea ere mahai bueltan izan ziren.

Hausnarketak trukatzeko

M. Alustiza
Lan politikoa egin zuten, ikasi eta irakatsi zuten, eta bizipen ugari ekarri zituzten bueltan. Ane Etxeberria pasaitarrak eta Eneritz Arrillaga donostiarrak Askapenaren iazko brigadetan parte hartu zuten: Bolivian hilabete eman zuen Etxeber...

“Europan dago borroka eremua”

“Europan dago borroka eremua”

Maite Alustiza
"Motxila bete esperientziarekin" iritsi da Askapena erakunde internazionalista bere 30. urteurrenera. Urteotan, zubiak eraiki ditu hainbat herrialdetako eragileekin; lorpenen artean, berriz, internazionalismoa Euskal Herrian presente egotea aipatu du Iraitz Gesalaga kideak.

Paperezko bidaia ameslariak

Paperezko bidaia ameslariak

Olatz Mitxelena

Liburuak sobran dauden lekuetatik hartu, eta behar diren tokietara eraman. Horixe Paperezko Ametsak elkartasun proiektuaren funtsa. Oiartzunen sortu zen egitasmoa, iaz, Xabier Salaberria irakasleak bultzatuta, eta Oiartzungo Abaraxka ludotekaren laguntzaz.

Salaberriak berak azaldu duenez, proiektuaren bidez beste bizitza bat eman nahi diete liburu zaharrei, baina baita irakurle berriei ere: "Herriko literaturazale batzuen harrikada bat bezala ere hartu daiteke. Mina ematen digu jendeak liburuak zakarrontzian nola uzten dituen ikusteak, jakinik leku askotan sekula ez dutela liburu bat ezagutu".

Laburbira: egitaraua

GaurHondarribia. 20:00etan, kultur etxean.Martxoaren 21eanLazkao. 21:15ean, Areria kultur-gunean.Martxoaren 22anArrasate. 19:00etan, Kulturaten.Soraluze. 21:00etan, Herri Antzokian.Zumaia. 22:00etan, Aita Mari zineman.Martxoaren 26anUsurbil. 19:00eta...