gipuzkoa

Esperientziaren izenean

Esperientziaren izenean

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko dute gaur, Lasturren, Deban. Sei bertsolarietatik bi ariko dira lehenengoz finalean. June Aiestaran da egungo txapelduna.

Kuleroak eta sexytasuna

Badago iragarki berri bat telebistan. Italiako herri pintoresko bat iradokitzen digu, musika sentsuala eta irudietako koloreak epelak ditu. Logela bateko gortinak haize leunak mugitzen ditu, eta balkoitik jardin polita ikusten da. Gelan ohe gainean emakume eder bat dago erdi etzanda, sexytasuna adierazteko erabiltzen diren pose bihurri horietako batzuk egiten. Artista ezaguna da andrazko hori, eta...

Errekonozimendua jatorri aniztasunari

Errekonozimendua jatorri aniztasunari

Kultur aniztasuna, elkarbizitza eta parte hartzea oinarri hartuta, 'Mundu bat Asteasun' proiektua lantzen ari dira iaztik Asteasun; bilerak egin dituzte migratzaileekin eta asteasuarrekin. Harrera komunitarioa egiteko gida bat prestatuko dute, besteak beste.

AA eta LiterAturA

Oraindik ere ba omen da liburuen lehen idazketa lana eskuz egiten duen idazlerik. Baina horiek ere ordenagailura jotzen dute gero, ezinbestean, azken bertsioa osatzeko. Editoreari ezin emango diozu eskuizkribu bat XXI. mendean! 1980ko hamarkadaren lehen erdialdean, eskuz idatzi eta eskuz idatzitakoa idazmakinaz jotzea zen ohikoena. Komeni izaten zen eskuizkribua nahiko ondo errepasatua eta zuzendua izatea...