Iritzia

Nire hizkuntza

Zertarako aipatzen didazu orain ditxosozko sorioneku horren kontua? Uste duzu inporta zaidala duela 2.000 urte hemen edo hemendik gertu bizi zirenak zer hizkuntzatan mintzatzen ziren? Barkatu, baina ez daukat astirik horrelako kontuekin liluratu eta burutazio poetikoetan galtzeko, beste bat da nire eguneroko borroka, oso bestelakoa, prosaikoagoa, eta horretan, sentitzen dut, zure hizkuntza traba bat da...

Aginagako tunela eraikitzeko proiektua, auzitan

Hainbat herritar eta elkarte alegazioak aurkezten ari gara Usurbil eta Orio arteko trenbidean Aginagako tunela eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri duen proiektua bertan behera uztea eskatzeko. Izan ere, lehen begiratuan proiektu hori ez dela eztabaidagarria iruditu arren, zinez auzitan jarri behar dela ondorioztatzen da xehetasun handiagoz aztertzen denean. Lehenik eta behin, Oriako itsasadarreko naturgunean eragiten...

Pozak eta konplexuak

Rozalen abeslariak disko berria atera du. Hori, berez, ez da nobedadea, jardunean dagoen kantariak sarri egin behar izaten duen lana delako; berritasun barik birarik ez, komunikabideetan ere ez agertzea dakarrelako. Beraz, oihartzun gabe kontratu gutxi, eta jotzeko arazoak. Ahanzturak estalitako makinatxo bat omen dago horrela. Disko horrek, bat gehiago izan beharrean, badu berezitasunik: Espainiako Estatuko...

Futbolak salbatu du mundua

Futbolak salbatu du mundua. Hala esan daiteke. Ez futbolak bakarrik, bistan da, beste faktore batzuek ere eragin handia izan baitute gure salbazioan, baina futbola erabakigarria izan da. Batez ere Qatarren 2022an jokatutako Munduko Kopaz geroztik. Txapelketa haren aurkako protesta ugari izan zen. Qatar oso estatu antidemokratiko eta krudela zen, matxismo eta homofobia beldurgarrikoa, eta baldintza...

Suziri eta tximeleta txinatarrak

Leire Narbaiza
Aurreko baten telebista eta komunikabide ia guztiek gaztigatu ziguten suziri txinatar deskontrolatu baten ibilbidean zegoela Euskal Herriaren hegoaldea. Arriskurik ez omen zegoen, baina badaezpada Nafarroako aire espazioa itxi zuten. Bad...

Transbertsalitatea, txostenetan

Duela gutxi @GarroZigor txiolariak gogorarazi digunez, Che Guevararenak omen dira hitz hauek, seme-alabei idatzitako gutun batetik ateratakoak: “Batez ere izan zaitezte beti gai munduan edonon edonoren aurka burututako edozein bidegabekeria sakonenean sentitzeko, iraultzaile baten ezaugarririk ederrena da”. Eskari ederra da iraultzaile mitikoarena, baina goi-asmo utopiko moduan hartzekoa, ez zorrotz betetzekoa. Gizakiaren ahalmenak mugatuak dira, eta...

Donostiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, maldan behera

Eneko Goia Donostiako alkateak iragarri du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari 50 milioi euro emango zaizkiola datozen lau urteotan. Gainera, ziurtatu du iaz 2.486 pertsona artatu zituela zerbitzuak Donostian, 424.383 ordurekin, eta langileen soldatak %15 handituko direla lau urteotan. Pagotxa dirudi. Datu horiek ponpaz erabili ditu alkateak, udalak gastu soziala deitzen duen horretan diru asko jarriko...

‘Adixo’, kaixo, agur

Kaixo, lagunok, hemen nago berriro. Diosala egiteko kaixo baino gehiago gustatzen zait epa esatea (zuzentzaileek barkatuko didate intsumiso txiki hau: epari hatxerik ez jartzea). Edo ieup! edo aupa!. Baina kaixo? Ez dut batere gustuko. Inguruko inongo zaharrei ez diet entzun jardun korrientean kaixo-rik. Niri arrotza zait, eta “euskarago” delakoan zabaldu da olioa ur gainean bezala....

Ez dut azkoitiarra ematen

Hara! Ba hizketan ez duzu azkoitiarra ematen!”. Askotan entzun dut hori ezagutu berri dudan euskaldun batekin hizketan hasi eta nongoa naizen esan diodanean. Gehienetan pena moduko bat sumatu dut solaskidearen musajean, galera edo are traizio mingarri baten oihartzun. Tarteka hitz egiten dut Azkoitiko euskaran —Azkoitiko nire sukalkian, ez baitago Azkoitiko euskara bakarra—, solaskidea azkoitiarra edo...

‘Déjà vu’ sentsazioa

“¿Qué harías tú en un ataque preventivo de la URSS? Uuuurs, uuurs ¡No sé!” (Zer egingo zenuke zuk SEBSen eraso prebentibo batean? Ez dakit!). Lelo hori buruan darabilkit etengabe azken asteotan. Polansky y el ardor taldearen kantu ezagunaren esaldia da. Tira, ezaguna 1983an, argitaratu zen urtean, Gerra Hotz betean, gazte eta nerabe ginenondako. Orduko albistegiek...