Iritzia

IKURRINA, HURA GABEKO EGOITZARA

Donostiako EAJren egoitza berria orain bi urte inguru inauguratu bazuten ere, iragan larunbata, Aberri Egunaren bezpera aukeratu zuen EAJk eraikin berrian ikurrina jartzeko. Alderdiko dozenaka kideren aurrean, Eneko Goia Donostiako zinegotziak eta Ger...

DIRU KONTUAK HERRITARREN AURREAN

"Herritarrek parte hartzeko politikarekin bat, eta informazioa eta gardentasuna aintzat hartuta", Donostiako Udal Gobernuak jendaurrean aurkeztu zituen 2012. urteko aurrekontuak, iragan larunbatean, Donostiako udaletxean bertan. Juan Karlos Izagirre a...

%11

Otsailean turismoak Gipuzkoan izandako beherakada. Eustatek jakitera eman duenez, otsailean iazko hilabete berean baino %11 turista gutxiago ailegatu dira Gipuzkoara.

“Earki”

Aztoratuta, asaldatuta, urduri nabil azkenaldian, eta hala sumatzen ditut ingurukoak ere. Udaberria ote? Odola alteratzen duela diote; odola bakarrik izango balitz, gaitz erdi. Hematokrito batzuk gora, globulu gorri batzuk behera, oraindik ere geure b...

Jose Luis Korta

Kirola ikuskizun bihurtu aurreko filosofia du, edo grina, edo pasioa, ez dakit. Gaur jokalariak profesionalizatu egin dira eta kontratuaren arabera jokatzen dute, ez dut esango diruaren truke, baina oso ondo bereizten dituzte eguneroko bizitza eta asteburuetako lana. Jose Luis Kortak ere izango ditu bere kontratuak, baina bere ikuspegia da harriturik naukana.

Ez dut telebista ikusteko ohiturarik, gaueko bederatzietatik aurrera ez bada, eta orduan programaren kalitateari ez diot askorik begiratzen, berdintsu zait astrocanali begira egon edo curling emanaldi bat ikusi kirolen kate batean, Barthesek esaten zuen moduan, ohera joan aurretik pentsamenduaren errota gelditzeko balio baitu telebistak, nahiz eta gure errota ezin den harenarekin alderatu.

Modu horretaz esertzen naiz, beraz, igande gauetan afalon-doan pantailaren aurrean eta Finlandia erdi bidean denean (Olazabal-Azkargorta bikotea denoi adarra jotzen ari denean) pasatzen naiz El Conquistador-era.

Programa ez zait batere interesatzen. Partaideak arruntak iruditzen zaizkit. Tamaina horretako kirolariak bizi naizen kalean bertan aurki ditzaket. Kamera aurrean egiten dituzten bakarrizketak aspergarri samarrak dira, egia esan behar bada. Baina, bospasei urteotan programa ikusten jarraitu badut, Jose Luis Kortagatik izan da. Berak nauka programari atxikia eta ez bestek.

Berari begira pentsatzen nuen bizitza joko moduan ikusiko zuela. Gauza jakina da gure iragan apustuzalean dena zela apustu gai: ez pilota, aizkora edo harria bakarrik, baita aisialdiarekin lotutako beste hainbat jarduera ere, artistikoenak barne: zeinek bota irrintzi luzeagoa, zeinek bertso hobea... Jolasa apustu bihurtzen zuten. Umeak ginelarik, herri txikietako gazteak, apustu egiteagatik, zeinek astakeria handiagoak egin ere ibiltzen ziren.

Baina Kortak ez daki jokoa eta jolasa bereizten. Ume batentzat jolasa bera dela esan ohi da gauzarik serioena, nahiz eta helduontzako jolasean dena gezurra den. Horretan eta beste gauza askotan ume bat bezalakoa da, baina 62 urte ditu. Nik ez nuen ezer konprenitzen.

Aspaldi irakurritako liburu bat zabaldu nuen, Javier Echeverriaren Sobre el juego saioa. Han suerte jokoak, estrategia jokoak, erruleta, txinatarren gô famatua, zezenketa, karta jokoa eta beste hainbat aztertzen dira, baina ez nuen Kortaren kasua argituko zidan lerrorik aurkitu. Bere jarrerak, izatekotan ere, lana-jolasa binomioa gainditzeko Fourierek asmatu zuen sistemarekin zuen lotura, baina ezin nuen gizona Fourier irakurtzen irudikatu.

Etsiturik, aktore on bat izan zitekeela erabaki nuen, berea antzezpena izan zitekeela alegia, tarteka bere pertsonaia aterako zuela kameren aurrean paseatzera. Baina hara non joan den igandean zortzi kameren aurrean hasten den negarrez, hain zinez eta benetan non nire azken esplikazioak ere ez didan balio. "Ni irabaztera etorri nintzen eta ez dut asmatu" errepikatzen zuen, malkoak isurtzen zituela. "Irabaztera? Zer irabaztera?" galdetu nion neure buruari eta berriro zerotik abiatzen nintzela ohartu nintzen eta badakit datorren urtean berriro igandetan telebistaren aurrean eseriko naizela.

1.742

Iazko hirugarren hiruhilekoan jaiotako haur kopurua. Eustaten arabera, iazko hirugarren hiruhilekoan 1.742 haur jaio ziren Gipuzkoan, 2010eko epe berean baino %5,8 gutxiago.

AMAIA AZKUEREN HILKETA, EPAITEGIAN

Astelehenean hasi zen, Donostiako auzitegian, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa: hasieran esan zuenaren aurka, epaiketan ukatu egin zuen Azkue hil zuela. Hain justu, gaur urtebete agertu zen hilik Azkue. Urteurrenaren harira, Urola...

100

Aldaketa fiskalarekin bilduko den diru kopuru gehigarria. Urte hasieran zerga sisteman egin dituen aldaketen bidez aurten 100 milioi euro gehiago bilduko dituela espero du Gipuzkoako Foru Aldun- diak.

Zuzeneko arteak, bizirik

Lehengo astean prentsaurreko bat eman zen Donostian, Bilbon eta Gasteizen aldi berean; Euskal Aktoreen Batasunak, Eskenak eta kultur arloko beste hainbat erakundek batasunean eginikoa. Bertara joan nintzen; Euskal Aktoreen Batasuneko afiliatu gisa, a...

450

Donostiako I. Kros Berdean parte hartutakoak. 450 korrikalarik hartu zuten parte I. Kros Berdean, joan den igandean, Donostian. Atletico San Sebastian taldeak eta Kristina Enea fundazioak antolatu zuten lasterketa.