Iritzia

Oldarraldian

Ekitaldi nahiko solemne, ofizial eta aspergarri horietako bat. Antolatzaileak eta autoritateak irekialdiko diskurtsoak botatzen dabiltza. Jardunaldiarekin lotutako gaiez dihardute, ia topikoz betetako hitzartzeak dira. Saihesteko, protokolozkoak direlako. Agintariak euren berbaldian, baina eztul kutsagarriak eten ditu mintzaldiok. Gaixotu ote dira bertaratutakoak? Bai, baina ez dute katarrorik, euskarafobia daukate. Auditorium dotorean, dotorezia bako auditorioa. Larunbat gau baten,...

Zentrifugoak eta zentripetoak

Euskal herritarron edo euskaldunon arbaso guztiak, edo ia guztiak behintzat, baserritar bakartuak zirela dioen topikoari kontra eginez, antzinako euskaldunena “batez ere nabigatzaile promiskuoen herria” izan zela adierazi zuen Ander Izagirrek Vuelta al país de Elkano liburua aurkeztu zuenean. Euskal Herria gaur egun den bezalakoa baldin bada, ez da, Ander Izagirreren ustez, mendez mende nekazari bakartuen...

Kontziliazioa eta zaintza

Irailaren hondarrean, Anton Arriola Kutxabankeko presidente jaunak topaketa bat izan zuen Bilboko Carlton hotelean: El papel de la banca en el crecimiento y consolidación del tejido empresarial. Entzuleen %80 inguru gizonak ziren, foro horietan ohikoa. Gorbatadun publikoaren aurrean adierazi omen zuen berak zuzentzen duen bankuan enplegatuen %64 emakumeak direla, eta kontziliazioarekin eroso egotea nahi dutela....

Baserritik kanpo, baserria barruan

Sakabi, Egañazpi, Laja, Landakanda, Maltzeta, Gelatxo, Imuntzo, Epelde, Iturbide, Montte… Garai bateko trikitilariek baserri-izenez ematen zuten ezagutzera beren burua. Desohorea omen zen, kategoria gutxi izatea, baserri-izenik izan ez eta izen-abizen arruntez agertu beharra plazara. Aizkolari, harri-jasotzaile, arraunlari eta probalarien artean, antzera: Endañeta, Urtain, Gibitegi, Iruntxiberri, Belarreta… Bertsolarien artean ere ez ziren gutxi izaten baserriak emandako...

‘Guggenheim sindromea’ gurean

Sasoi baten Ikearen katalogoa buzoneatzen zutenean, atsegin handia izaten nuen hura postontzitik jasotzean, banekielako zein ondo pasatuko nuen bertako argazkiak ikusten, gela konposizioa aztertzen, konbinazioak behatzen… Gozatua. Nire eskuetan jausten ziren dekorazio aldizkariekin ere asko disfrutatzen nuen, goitik behera aztertuta, plazerez. Orain ez dakit existitzen diren ere, paperaren gainbehera dela eta. Ikeak ere ez ditu...

Basogintza industriaren kontrako ekintza Azpeitian

Aurreko asteetan —abuztu hasieran— Azpeitiko zuhaitz landaketa industrial batean ekintza bat egin dugu. Zehazki, monolaborantzan egindako zuhaitz landaketa batean milaka eukalipto hondatu ditugu. Bizi dugun krisi ekosozial gogor honen erdian, bioaniztasunaren galera identifikatu da arazo nabarmenen artean. Horrek habitat naturalen suntsiketarekin du lotura zuzena. Jakina den bezala, monolaborantzan oinarritutako zuhaitz landaketa industrialek, bereziki eukaliptoa bezalako...

Sariak, memoria eta ‘sentipentsalaipenak’

Memoria artifizial edo elektronikoa bezain efikaz, efiziente eta eraginkorra ez bada ere, xarma berezia behintzat aitortu behar zaio giza memoriari, hain da apetatsua, aurreikusten zaila, harrigarria eta, askotan, iradokorra eta adierazgarria, bere aukeretan. Adibidez, duela hamar egun, hilak 19 zituela, jakin nuenean Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala emango diotela Patxi Zubizarretari, Zerria narrazioarengatik,...

Erlaxazioa, telebista eta euskara

Gustuko dut telebista ikustea, daitort. Erlaxatu eta errealitatetik ihes egiten laguntzen dit, ez pentsatzen. Sofan jarrita, eguneko arazoak ahaztu, eta etxera eroandako ezinegon, pena eta gatazkak lausotu egiten zaizkit. Hortxe segitzen dute buruhausteek, baina nolabaiteko arintze bat izaten dute. Agian, pantailari begira ez diedalako problemei buelta gehiago ematen, buruan espazio handiagoa okupatzen lagatzen, kiribiltzen eta...

Autobidea? Erokeria!

Gipuzkoar askok bezala, maiz samar erabiltzen dut Leitzarango autobidea, A-15 izendapen teknikoz. Aitortzekoa da denbora pixka bat eta endredo batzuk aurreztu dizkidala, hori dena bertako radar maltzurrek ezarritako isun ugariren bidez ordaindu behar izan badut ere, gipuzkoar askok bezala. Isun-beldurraz landa, beste buru-neke bat ere izaten dut eskuarki Andoain eta Iruñerako tarte asfaltatuan inguruetako baso...

Zaharrak, familia eta zaintza

Inor konturatu ote da zenbat iragarkitan agertzen zaizkigun zahar gazteak? Zahartzaro aktiboa duten pertsonak, ilezuriak guztiak, baina argal, dinamiko eta guapo? Bai, eta halako zaharrak badira, bai; gutxiengoa dira, halere. Publizitateak modan jarri du zilar ekonomia (silver economy, my friend), eta saldu nahi digute zahartzaroa, sarritan ez dena hain osasuntsua, ez polita. Bizitzako sasoi hau,...