Idaztearen penak eta nekeak

Kontatzen duen istorioa bera baino zirraragarriagoa gertatzen zaio irakurleari, batzuetan, nobelaren beraren historia. Horixe gertatu zait niri Jon Etxaide idazle donostiar sufrituaren Joanak joan nobelarekin. Euskaltzaletasun gotorreko eta katolizismo integrista hertsiko aitak zuzendutako familia batean jaio zen Jon Etxaide 1920an, Donostian, eta tristurarako eta nahigaberako joera handia izan zuen beti. Horri frankismo betean euskaraz idazteko hautua egin izana gehitzen badiozu,...