Hemen fusilatu zituzten

Guardia Zibilak Amador Franco Cazorla eta Antonio Lopez Fanlo gerrillari anarkistak atxilotu zituen Irunen, 1946ko uztailaren 11n. 1960ko hamarkadara arte frankismoari aurre egin zioten ekintza-talde anarkistetako kide ziren biak. 1947ko apirilaren 21ean, Antonio eta Amador Ondarretako espetxetik atera zituzten eta Bidebietako tiro eremuan fusilatu. Hilaren 23ko El Diario Vasco-k eman zuen horren berri. Guk dakigula, frankismoak Euskal Herrian egindako azken...

Onenari, Handienari, Azkarrenari so

Denok ditugu kontraesanak. Nork ez du bilatu inoiz, eztabaidaren batean kale itsuan sartuta, esaldi komodin horren babesa? Kontraesan batzuk, hala ere, bereziki esanguratsuak dira, adierazkortasun argi eta indartsua dutelako. Txirrindularitzaren munduak kontraesan horietako bat utzi digu agerian oraindik orain gurean: pagatu behar dena pagatu eta Frantziako Tourra —nazioarteko karrerarik entzutetsuena— Euskal Herrira ekarriko digute aurten, eta Gipuzkoatik ere pasatuko da;...