Zer da Gipuzkoa?

Inoiz ez diozue zeuen buruari galdetu zer den Gipuzkoa? Ez? Nik, askotan. Listorren batek Wikipediara jotzeko gomendatuko dit, eta besteren batek lurraldea zedarritzen duten elementu geografikoen zerrenda egingo dit. Bai, hori ere bada probintziaren zati bat; ibaiek, Kantauri itsasoak eta mendikateek osatzen dute lurraldea. Baina nire galdera sakonagoa da: badago Gipuzkoa Gipuzkoa bihurtzen duen ezer? Badago zerbait berezirik? Beharbada Gipuzkoako...