Azpeitiarren ‘Matxinada’

Azpeitiarren ‘Matxinada’

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dituzte, Azpeitian, 36. Euskal Antzerki Topaketak, modu berezian hasi ere: Imanol Elias idazle eta antzerkigile azpeitiarrak idatzitako Matxinada ikuskizuna emango dute, herri antzerki musikal bihurtuta. Ehun lagun baino gehiago ariko dira taula gainean, antzezten eta kantuan, Unai Frantzesenak propio sortutako doinuek zuzenean lagunduta.

Eta Oñati bada Eldorado?

Eta Oñati bada Eldorado?

Beñat Alberdi

Hainbat bertsio ditu Lope Agirre pertsonaia historikoak. Besteak beste, eztabaidagai dago haren jaioterria zein den: Oñati edo Aramaio. Askatzailea edo genozida izan zen ere ez dago argi. Alde horretatik, beste bertsio bat emango du bihar Oñatiko LPM taldeak. Konkistatzailearen gertaera historikoak oinarri hartuta, aldatu egingo diote testuingurua, eta Perutik herriko hauteskundeetara pasatuko da. Xehetasun horretatik harago, ordea, errealitateak badauka beste istorio bat atzean: film laburrak prestatzetik film luzeak egitera igaro den lagun talde batena, filma grabatzeko herritarrak mobilizatu dituen ekoizlearena.

Euskalgintza, esportaziorako

Euskalgintza, esportaziorako

Erik Gartzia Egaña

Euskaldunak, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kide moduan, parekideekiko sinpatia gisako bat senti dezake askotan. Hitzak erabat ezberdinak izan arren, sentsazio bera eduki dezake hizkuntza galtzeko arriskuaren aurrean, diglosia kasuetan edo beste hainbat errealitatetan.

Elkarlana indartzeko olatua

Elkarlana indartzeko olatua

Unai Zubeldia

Zubiak eraikitzen ari dira olatu artean. Taulari helduta joaten dira merkatura, itsasoari begira antolatzen dituzte kontzertuak, itsasoko urak zipriztindutako proiekzioak eskaintzen dituzte lehorrean... "Kulturak eta kirolak bat egiten dute Federarte Euskal Surf Kultura zirkuituan", zehaztu du Maialen Saez Gipuzkoako Surf Federazioko presidente eta Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteordeak. "Duela bi urte krisi sakona izan zuen federazioak, eta surflarien arteko harremanak lantzen ari gara orain. Krisiek, beren txarrean, aldaketarako aukera eskaintzen dutela esaten dute beti, eta hala gertatzen ari zaigu guri ere".

Ez da ezbehar kimiko larri bat

Danel Agirre
ETBk prime time-rako gorde ohi dituen formatu horietako baten sinopsia dirudi: Alemaniako familiari astebetez Euskal Herria erakustea tokatu zait. Jende horrek planak garaiz egitearena oso serio hartzen duenez, duela bi urtez geroztik zehaztuta neukan bidaiaren data.

“Nire ametsa beti izan da hiztegigintzatik bizitzea; nirvanan nago orain”

“Nire ametsa beti izan da hiztegigintzatik bizitzea; nirvanan nago orain”

Aitziber Arzallus

Traje beixa soinean, kapela marroia buruan, irribarrea ezpainetan eta ehunka paper besapean dituela azaldu da hitzordura Mikel Morris Pagoeta (Denver, Colorado, AEB, 1957). Esku artean duen "erokeriaren" parte txiki bat da ehunka paper horiena. Orain arte sekula inork egin duen euskara-ingeles / ingeles-euskara hiztegi handiena eta osoena prestatzen ari da. Aurten ingeles eskolak emateari utzita, aurrerantzean hiztegiari eskaintzeko denbora gehiago izango duela dio, eta, ondo bidean, hiruzpalau urtean bukatua izango duela.

Distantziak areagotutako mina

Distantziak areagotutako mina

Aitziber Arzallus

Bukatu zen ETA, eta garai berri batean dago euskal gizartea, baina bada aurrerapausoak ematea galarazten duen zerbait: indarrean den espetxe politika. Hala uste dute presoek eta haien senideek. "ETAren bukaerarekin egoera ez da aldatu, okerrera egiteko ez bada", dio Olatz San Josek (Donostia, 1979). Haren bikotekideak, Jon Troitiñok, hamahiru urte daramatza preso, azken zortziak Murtzian (Espainia), etxetik 850 kilometrora, eta Frantziako pare bat espetxetan ere egona da.

Espetxe politikaren kontra, manifestazioa

Espetxe politikaren kontra, manifestazioa

A. Arzallus Bihar, urriak 20, larunbata, manifestazioa egingo dute Donostian, Orain Presoak herritar dinamikak deituta. Joan den ekainean, gizarte zibileko sektore askotako 46 herritar ezagunek aurkeztu zuten Orain Presoak dinamika, eta oinarrizko eskaerak egin dizkiote Espainiako Gobernuari: urruntze politika bukatzeko, gradu progresioa ahalbidetzeko, larri dauden presoen arta bermatzeko eta Frantziako Estatuan presoek betetako kartzela urteak zenbatzeko. “Gaur-gaurkoz, horiek dira lehentasun...

Mundu ikuskera zorrozten

Mundu ikuskera zorrozten

Itzea Urkizu Arsuaga

Tolosako sei emakume gaztek ohi baino berritasun gehiagorekin ekin diote ikasturteari, eta ustekabeko bidaia batekin uztartu behar izan dituzte lehen klase egunak. Erasmus + programak topaketa bat antolatu zuen Emakume Gazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, eta, horrela, urriaren 6tik 14ra bitarte, munduko bost herrialdetako berrogei emakume gaztek bat egin zuten Wiesbaden hirian, Alemanian. Malentxo Zeberio (2001), Ane Antxustegietxarte (2001) eta Garazi Oiartzabal (2002) dira bertan izan diren sei tolosarretatik hiru; Jerusalem (Palestina), Wroclaw (Polonia), Niñufer (Turkia) eta Wiesbadengo emakumeekin batera aritu dira elkarlanean.

“Laguntza inoiz ez da nahikoa”

“Laguntza inoiz ez da nahikoa”

Unai Zubeldia
Minbiziak ez dauka ez adinik, ez sexurik, eta ezta gizarte mailarik ere. Inor ez dago salbu". Eta horregatik murgildu da Asgicer, Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkartea, minbiziaren aurkako borroka etengabean. Fernando Pesquera (Donostia, 1948) da elkarte sortu berriaren presidentea.