Irailaren 23an, Eskuzaitzetara martxa

Iraultza Txikien Akanpada izenpean, hiru eguneko kanpaldia egingo dute Zubietan, irailaren 21etik 23ra bitarte, bestelako Euskal Herri baten alde lanean ari diren herri mugimenduak uztartzeko asmoz. Lurralde Askea komunitate desobedienteak antolatu du kanpaldia, eta adin guztietako herritarrentzat da. Antolatzaileen arabera, “eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”. Besteak beste, irailaren 23an ibilaldia egingo dute Eskuzaitzetara,...

Haserre, eta beldurtuta

Haserre, eta beldurtuta

A. Arzallus
Astearte eguerdia da, bero egiten du, eta inor gutxi dabil Zubietan. Etxe gehienetako leihoetan zintzilikatuak dituzten kartelek, frontoiaren kanpoaldeko hormetako batean margotutako irudiak eta beste batean dagoen pankartak nahikoa esaten dute, hala ere.

Denbora da trukerako txanpon berria

Denbora da trukerako txanpon berria

Aitziber Arzallus
Ordulariaren orratzen mende bizi dira herritarrak. Norberak bere lanpostuan sartzen dituen lanorduekin, etxeko zereginekin eta seme-alaben zaintzarekin nahikoa izango ez balute bezala, bidaia agentzietako, supermerkatuetako, gasolindegietako eta banketxeetako langile ere badira orain.

“Diagnosia egitea da zailena”

“Diagnosia egitea da zailena”

Unai Zubeldia

Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) izan duten haurren %30ek baino gehiagok nahasmenduarekin jarraitzen dute helduaroan. "Kontuan eduki behar da jatorri neurobiologikoa daukan nahasmendua dela ADHNa", zehaztu du Iker Arrizabalaga psikologoak, Adahigi Gipuzkoako Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Elkarteko kolaboratzaile ere badenak. "Kasuak aztertuta, %76an gurasoren batek ere aurretik izan du gaixotasun hori, halakorik daukanik jakin ez arren". Neurogarapenaren nahasmendua da ADHNa. "Haurtzarotik datorrena eta helduei ere eragiten diena".

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Unai Zubeldia

2000. urteko maiatzaren 16an ireki zuten Urbil merkataritza gunea, eta "erreferentzia bihurtuta" iritsi da adinez nagusi izatera. Javier Colorado (Ordizia, 1974) 1998an hasi zen lanean supermerkatuen sektorean; 2003an, merkataritza guneen kudeaketa lanetan hasi zen, eta 2016ko urtarrilean izendatu zuten Urbileko zuzendari. Biharko ospakizunetan parte hartzeko deia egin die bezeroei; Urbil Fest jaialdia 11:00etan hasiko da, puzgarriekin eta txikienentzako eskaintzarekin, eta bete-beteta daukate egitaraua: bertsolariak, Tio Teronen Semeak, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Zubiria, Sonakay...

Peoiak erregea jan zuenekoa

Peoiak erregea jan zuenekoa

Beñat Alberdi

Epikak badu bere tokia kolektiboaren imajinarioan. Sarritan aurkeztu izan da arte sorkuntzetan; esaterako, David eta Goliaten kondairan, edota V de Vendetta komikian. Elgoibarren kasuan, errealitatearekin lotura edukiko luke epikak. Izan ere, Danobat Irekia, nazioarteko lehenengo txapelketa, antolatu du Elgoibarko Zubi Ondo xake taldeak, Danobat enpresaren eta udalaren laguntzarekin. Taula baten parean egin ahal izango dute epikarako bidea, datorren irailaren 22an eta 23an Elgoibarko Asmaola eraikinean xakeko maisu handien aurka lehiatzeko aukera eskainiko zaiolako mahai jokoan aritzen den orori. Peoiak erregea jateko aukera izango du, horrenbestez, egun batez.

Eragin dezala leherketa

Eragin dezala leherketa

Unai Zubeldia

Zerbaiten hasiera izan nahiko luke biharko Azkoitian antolatuta daukaten Herrikoloreak jaialdiak. Egun osoko egitarau zabalean 70 ekintza baino gehiago txertatuta, herriko kultur eta kirol jardueren erakusleiho izan nahiko luke egunak. "Lagun artean sortutako kontua izan da dena", hasi du azalpena Inge Beloki antolatzaile taldeko kideak. "Herrian kontzertuen kultura nahikoa itzalita zegoen sentsazioa zeukan jende askok, eta hasiera hartan musika arlotik hasi ginen ideiak botatzen".

Herrikoloreak

Biharko egun osoko festa daukate prest Azkoitian. Herriko hainbat gunetan izango dira ikuskizunak.

PLAZA NAGUSIA

10:30. Herri kirolak umeentzat, Herrisporten eskutik.

12:30. Harri-jasotze eta aizkora erakustaldia: Goenatxo III.a eta Txikia IV.a.

13:00. Os Gallardos.

14:40. Delient.

16:00. Irrien Lagunak.

16:30. Kaleko boulder eskalada txapelketa.

18:00. Funkdamental.

19:40. Dientes de Luna.

21:20. Silence.

23:10. Piztiak.

00:50. Jotakie.

ETXEBELTZ

10:30. Ali, Ixkurre, Ainhoa Sudupe eta Intza Arakistainen margolanak.

10:30. Beris Txokondoren argazki erakusketa.

11:00. Biodantza.

12:00. Bizkargi musika eta dantza eskolaren kontzertua.

12:45. Lizar.

15:00. Juan Andres Unanue.

16:00. Patta.

17:00. Rocio Larrañaga.

18:00. Passepartout.

19:00. Nestor piano jotzailea.

20:00. Dunk.

21:00. Zizel.

22:00. Ane Jurado.

23:00. Galiano eta Cape DJak.

GOIKOLOSA

10:30. Tenis erakustaldia, Txerloia tenis klubaren eskutik.

11:30. Emakumea Pilotari partidak.

12:30. Kriket erakustaldia.

17:00. Eskubaloi partida (Munoaundi eskubaloi taldea).

PLAZA NAGUSIKO ARKUPEAK

11:00. Xake txapelketa, Anaitasuna Kakuteren eskutik.

12:00. Mintzodromoa (AEK).

PLAZA BERRIA

12:00. Musika banda.

13:00. Giza proba (Mendaroko giza proba taldea).

14:00. Artisau postuak.

14:00. Sendabelarren tailerra.

15:15. Mangaixue Bike BTT martxa.

ANDRA MARIAREN PARROKIA

11:30. Parrokiko abesbatzaren kontzertua organoarekin.

BALDA PLAZA

11:00. Gimnastika erritmikoaren erakustaldia: Zubi-Berri Gimnastika.

12:00. Zumba.

13:00. Bizkargi musika eta dantza eskolaren dantza emanaldia.

15:30. Hartz.

17:10. Slaktuis.

18:50. Rodeo.

19:30. Parkour erakustaldia.

20:30. Trini Fox.

22:10. K-Baret musikala, Bigoterik Gabea antzerki taldearen eskutik.

00:00. Uther.

01:00. Baserriko Ollaxkue Labien.

KONTZEJUPEA

10:30. Pilota partidak, Oteiza pilota eskolaren eskutik.

11:30. Pilota partidak, herriko pilotarien eta kriket zaleen eskutik.

BM SALTOKI AURREALDEA

17:00. Umeentzat ekintzak, Alai Baltza aisialdi elkartearen eskutik.

IKURRINAREN PLAZA

13:00. Paella lehiaketa.

15:00. Penalti solidarioa (Anaitasuna futbol taldea).

15:00. Saski solidarioa (Iraurgi).

16:30. Bingoa, Plaza Ondo erretiratuen elkartearen eskutik.

18:30. Hiru Txirlo bolo erakustaldia (Floreaga bolo elkartea).

ELIZ ATARIA

10:00. Argazki tourra, Ainara Garciarekin.

11:00. Tour historiko gidatua.

11:00. Rally autoen erakustaldia.

12:30. Iraurgi abesbatza.

UGARTE IGARA IGERILEKUAK

11:00. Igeriketa erronka: Azkoitia / Azpeitia.

TORRE ZURI ERAKUSTOKIA

10:00. Argazki tekniken erakusketa (Jon Andoni Martin Gonzalez).

10:00. Arte erakusketa (Gorka Larrañaga).

16:30. Julian Ruiz, Mikel Cagigal eta Juanan Zendoiaren argazki erakusketa.

KALE NAGUSIA

13:40. Bertsoak balkoitik.

16:00. Sormen tailer irekiak.

17:00. Atletismoa.

KALEAN

11:00. Txistulariak.

11:00. Street Art-a klarionarekin, Estitxu Lukasen eskutik.

12:00. Trikitilariak.

14:00. Bertso poteoa.

18:00. Batukada.

AITA MADINABEITIA PLAZA

22:00. Zer da kultura? bideo emanaldia, Aitor Goenagaren eskutik.

GAZTANENEA ONDOKO PARKEA

17:00. Zirkua familian.

Norbait Manet bat saltzen ari da

Danel Agirre

Marka da 2018an testu bat hain lerdetsu hasi beharra, baina alboko mahaia okupatzera zihoan neskari erreparatu bagenion —Montesek ere onartuko luke hau—, espazio falta zela-eta gure muturretik hogei zentimetrora pasatu ziren bere zango hipnotikoengatik izan zen. Eseri zenerako biografia idatzi nion nik, terraza batean nagoen bakoitzean egin ohi dudan moduan. Eta Ekialdeko errepublikaren bateko herritartasuna eman. Zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietako bat piztu zuelako, eta nik Berlinen zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietakoak pizten dituzten emakume ilehori guztiak Ekialdeko errepublikaren bateko herritartzat ditudalako. Halakoetan intuizio klinikoa dudanez, iritsi berri zen laguna agurtzera altxatu zenean, Minskeko edo Volgogradeko azentu exotikoaren zain geratu nintzen. Chamberiko aberaskumearen espainol ezin ozenagoan, "¡Mi vidaaaaaa!" batekin egin zion diosala, ordea. Biografia zerotik berridatzi nion bizkor.