X. Regil Agirre
Ez da errepideetan soilik nabarituko udako oporraldiek sortutako mugimendua. Gipuzkoako hainbat hotel, landetxe eta kanpinetan ere izango du eragina, eta bezero kopuruan gorakada sumatuko dute asteburu honetatik aurrera.

X. Regil Agirre
Ez da errepideetan soilik nabarituko udako oporraldiek sortutako mugimendua. Gipuzkoako hainbat hotel, landetxe eta kanpinetan ere izango du eragina, eta bezero kopuruan gorakada sumatuko dute asteburu honetatik aurrera.
Xabier Regil Agirre
Aurten, asteburuarekin batera dator jende askorentzat udako oporraldia. Ez dira gutxi egongo gaurko lanorduak amaitzeko irrikan, horrenbeste itxarondako oporrez gozatze aldera. Etxean geratuko dira batzuk, baina kanpora joko dute askok oporraldia igarotzera. Oporretako irteeraren parte izango dira.
Aitziber Arzallus
Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat; ez, behintzat, izan behar luketen bezain gune erosoak eta seguruak. Testuinguru horretan gertatzen dira emakumeen kontrako erasoetako asko; etxera bueltatzeko bidean, batez ere. Emakume gehienentzat horixe izaten da gaueko unerik zailena, kezka handiena eragiten diena, beldur gehien sentitzen dutena. Etxerako bidean gertatzen diren erasoak saihesteko eta emakumeak zein adin txikikoak etxera lasaiago bueltatzeko, neurriak hartu dituzte Gipuzkoako zenbait lekutan.
Ondorengoak dira epaiari egokitzeko asmoz foru aldundiak proposatutako aldaketa nagusiak: Irungo arkua Astigarragara. Gaur egun, Astigarraga eta Irun arteko 10,3 kilometro kobratzen dira Irungo arkuan: 3,20 euro kamioi txikiei —3,5 eta 12 tona artekoak—, eta 3,96 euro handiei —12 tonatik gorakoak—. Proposamen berriaren arabera, bertan geldituko da Irungo arkua, arrazoi teknikoengatik, baina ez ditu kobrantzak egingo. Astigarragan beste arku bat...
Eider Goenaga Lizaso
Kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzen jarraitzea bermatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, ondorioz, epaitegiek esandakora egokituko litzatekeen foru arau proposamena egin du. Joan den urtarrilaren hasieran hasi ziren garraiolariei kanona kobratzen, baina, Garraiolari Elkarteen Espainiako Federazioaren auzi eske bat tarteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia etorri zen apirilean: bertan behera utzi zuen kobrantza sistema arautzen zuen foru araua, Gipuzkoatik kanpoko garraiolarien kontrako diskriminazioa argudiatuta. Kanonari kosta ahala kosta eutsiko ziotela ziurtatu zuen orduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek. Diskriminaziorik ez zegoela eta Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zutela iragarri zuen.
Ariane Vierbücher
Ideia edo egitasmo bat izan eta horretan benetan sinistea. Hori izaten da sarri arrakastararako gakoa. Bide horretan, jakina, norberak ahalegina egin behar izaten du lortu nahi duen horretara heltzeko, baina garrantzitsuak dira beste bi kontu ere: norberarengan sinistea eta mugak gainditzen saiatzea. Neurri berean, ezin ahaztu lorpen horretara iristeko bidaian disfrutatzea ere.
Eider Goenaga Lizaso
Gorka Mirandak (Pasaia, 1975) hamazazpi urte daramatza Easo Eskolania zuzentzen eta mutikoekin lan egiten. Hark dioenez, askotan errazagoa egiten zaio neska-mutikoekin lan egitea helduekin lan egitea baino. Buru-belarri ari dira Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten bi emanaldiak prestatzen, baina tarte bat hartu du eskolaniaren 25 urteko ibilbideaz hitz egiteko.
Abuztuaren 2a hasi eta irailaren 1ean amaituko da Donostiako Musika Hamabostaldia. Uztailak 28, larunbata Donostiako orfeoiaren egoitza (09:00). Ahots teknikari buruzko VIII. ikastaroa. Abuztuak 1, asteazkena Trueba zinemak (17:30). Musika Proiekzioak: Haydnen Kreazioa. Abuztuak 2, osteguna Berra zaharren egoitza (11:30). Paula Iragorri mezzosopranoa, Haizea Muñoz sopranoa eta Amaia Zipitria pianoa. Kursaal auditoriumeko Foyerra (12:00). David Six (pianoa) eta Juan Luis...
Unai Zubeldia
Hilabete iraungo du hurrengo Hamabostaldiak. Egutegia jolasean hasten da tarteka, eta, Donostiako Jazzaldiari jarraipena emanda, irailaren 1era arte 90 emanalditik gora izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta txokotan. Mitoak eta tradizioak izango ditu oinarri Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak, eta, tartean, Pablo Sorozabal Donostiako konpositorea omenduko dute, hura hil zela 30 urte bete diren honetan.
Rebeka Calvo
XVIII. mendearen hasieran ohikoak ziren baserrien ondoko karobiak. Ia guztiek zeukaten bat, karea erabiltzen baitzuten baserriak zuritzeko, ukuiluak desinfektatzeko, soroetan ongarri gisa erabiltzeko, zomorroak uxatzeko eta ganaduaren zauriak sendatzeko.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.