Ariane Vierbücher
Euskararen eta euskal kulturaren alde lan handia egin du Agustin Mujika Takolo-k (Lasarte-Oria, 1960). Egin du, egiten ari da eta etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmoa du. Gizartea euskaldundu beharra dagoela sinistuta, zeregin horretan jarraitzen du Takolo pailazo gisa ezaguna denak, nahiz eta aspaldi utzi zituen oholtzak. Euskaldun berria da, AEK-ko ikasle eta irakasle izana; irakasle eskolan ikasketak amaitu, eta irakaskuntzan hasi zen lanean; euskararen irakaskuntza eraginkorragoa izan zedin, hainbat ekimen sortu zituen gero: Olentzeroren etorrera, haurrentzako egonaldiak, Euskararen Maratoia... Euskaraldia ekinaldian buru-belarri murgilduta dabil gaur egun. Bihar aurkeztuko dute egitasmoa Zaldibian, gaur egun bizitoki duen herrian.