Helduleku eta elkargune

Helduleku eta elkargune

Unai Zubeldia

Lau hilabete luze falta dira, oraindik, urriaren 7rako, Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako, baina beroketa lanetan murgilduta dabiltza, jadanik, Urretxu-Zumarragan. "Aurtengo festa ez dugu mugatu nahi egun eta toki bakar batera". Iakes Antia Kilometroetako ikuskizun batzordeburuak azaldu duenez, sorkuntza aldetik urtean zehar zein ekarpen egin zezaketen aztertzen hasi ziren. "Eta, Kursaal jauregira pausoa emanda, Gipuzkoa osorako ikuskizun bat prestatzea erabaki genuen". Zubiak batuz leloa euren eginda, "eta ikastolen mugimenduari oihartzuna emateko asmoz", ekainaren 3an eskainiko dute diziplina anitzeko ikuskizun hori, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 17 eurotan, www.kursaal.eus webgunean, eta leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.

Market 8 azoka

Egitarau bete-betea dauka bi eguneko azokak: Larunbata 12:00. Lasaoko geltokira joan-etorria lurrun trenean. 13:00. Biren taldearen emanaldia. 16:00. Umeentzako tailerra. Eguna ondo hasteko! Go!saldu ekimena, Elikuren eskutik. 17:00. Lasaoko geltokira joan- etorria lurrun trenean. 17:30. Kokedama tailerra, Kimu Baten eskutik. 18:30. Silence taldearen kontzertua. Igandea 12:00. Lasaoko geltokira joan-etorria lurrun trenean. 13:00. Luis Beltza dantza eskolakoen emanaldia. 16:00. String Art...

Eredu berri baten uberan

Eredu berri baten uberan

Olatz Mitxelena
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Pasai Donibaneko liburutegi berria. Hilabeteak luze joan dira zaharra itxi eta udal liburutegi berria atondu bitartean, eta irekiera ospatzeko gogoz daude herritarrak.

Metroz golfera, Poloniatik hurbil

Danel Agirre

Berripaper honek zutabe honengatik ordaindu ahal duena baino gehiago kostatu bazitzaigun ere sarrera, berripaper honetako kazetari batekin goiz bat eman nuen aspaldi Zarauzko golfean —kidearen izenik ez dut idatziko, euskalgintzako behargin bihurtzeko emandako pobrezia botoa apurtu zuenik ez duelako zabaltzerik nahiko—. Zelaia ia hutsik zegoen, baina swing eta swing artean norbait urrutitik so genuela antzeman genuen. Ni umiliatzeagatik, pilota sasietara bota nuen arte ez zitzaigun hurbildu. Julio Iglesiasen klon lepatente bat zen. Green-era iristeko trukoren bat gurekin partekatuko zuela espero nuen, baina janzkeragatik kargu hartu zigun, oso modu zakarrean.

“Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea”

“Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea”

Maialen Etxaniz

"Saltsa guztietan" ibilitako emakumea da Alaitz Olaizola (Azpeitia, 1975). Gaztetan lotu zen antzerkira. Dozenaka obra idatzi zituen Azpeitiko Lakrikun antzerki talderako, eta beste hainbat sari irabazi ditu haurrentzako egindako lanekin. Goenkale telesailean ere ibilia da. "Zirikatzaile" lanetan aritua da Olaizola, idaztea maite duen emakumea.

50 urte urari bidea egiten

50 urte urari bidea egiten

Eider Goenaga Lizaso

Donostiak historikoki izan du arazoa ur hornikuntzarekin. XX. mendera arte, inguruko iturburuekin (Igeldo, Ulia, Mons...) asetzen zituzten biztanleen beharrak. Baina, Espainiako errege-erreginen udaldiko aterpe bilakatzearekin eta hirigunea zabaltzearekin batera, arazoak hasi ziren hornidurarekin. 1919an, Artikutzako barrutia erosi zuen Donostiako Udalak. "Donostian baino hiru aldiz euri gehiago egin dezake Artikutzan, eta, han urtegia eraikita, arazoa konpondua zuen Donostiak", azaldu du Joxe Angel Erzilla Añarbeko Urak-eko zuzendariak.

Presaren barrunbeetan

Presaren barrunbeetan

E. Goenaga Lizaso

Mankomunitatea osatu zutela 50 urte beteko dira uztailean, eta, urteurrena aitzakia, hainbat jarduera antolatu ditu Añarbeko Urak-ek; tartean, bere instalazioen bisita gidatuak: Petritegiko tratamendu planta, Loiolako araztegia eta Añarbeko urtegia. Jada amaitu dira euskarazko bisitak; joan den larunbatean izan zen azkena, Añarbeko bisita gidatua. Gaztelerazko lehen bisita maiatzaren 26an izango da, eta ekainean egingo dituzte beste biak.

Langileen esku dago erabakia

Langileen esku dago erabakia

Unai Zubeldia

Tentsio handikoa izan zen asteazkena. Bilera goizean, bilera arratsaldean, eta zalantzak iluntzean. "Goizean ez da izan aurrerapauso garrantzitsurik", hasi zuen azalpena Maddi Aspiazu ELAko ordezkariak bilera amaitu berritan. "Baina arratsaldean, bai, arratsaldean beste eskaintza bat egin digute, eta langile guztiekin sakon aztertu behar dugu egoera erabakiren bat hartu aurretik". Gipuzkoako hoteletako langileak grebara deituta daude hurrengo asterako, maiatzaren 23, 24 eta 25erako, eta, azken asteotako gorabeheren ondoren, gaur goizean argituko da egoera. "Hausnarketa eguna izango da osteguna".