Aholkuak

Hainbat neurri hartuz gero, samurragoa izango da gorputza biharko ordu aldaketara behar bezala egokitzea. Ondorengoak dira adituek ematen dituzten aholkuetako batzuk: Aldaketa, pixkanaka. Aurreko egunetan gorputza aldaketara ohitzen hasi, egunero 5-10 minutu lehenago oheratuta. Garaiz oheratu. Igande gauean ere ohi baino pixka bat lehenago joan ohera. Eguzkia hartu. Egunean ordubete edo bi ordu eguzkitan egon ordua aldatu ondorengo bizpahiru egunetan....

Ilusioarekin eutsi nahi diote

Ilusioarekin eutsi nahi diote

Ikerne Zarate
Eutsiezina. Halakoa da Touring Kirol Elkartearen egoera. Eta kirol elkarteko hainbat bazkide, guraso eta jarraitzailek Touring Berria plataforma aurkeztu dute, berandu baino lehen hura amildegitik ateratzeko alternatiba gisa.

Zoriona ez da euforia

Leire Narbaiza

Artikulu hau irakurtzen hasi zareten asko opor usainean ibiliko zarete, laster etorriko zaizkizuelako Aste Santuko jaiegunak, batez ere Hegoaldean egiten baduzue lan. Beste batzuk dagoeneko oporlekurako bidean ere izango zarete. Besteak, berriz, deskantsu nahian. Oro har, zoriontasuna dela iritziko diozue lasai asmoko tarte horri, errutina alde batera lagata, nahi dena egiteko aukera ematen duelakoan.

Soreasu antzokia, sormenaren labea

Soreasu antzokia, sormenaren labea

Ane Olaizola
Aitor Bengoetxeak dioen bezala, "ondare handia" gordetzen dute arte eszenikoek, arlo ugari batzen dituen diziplina delako, besteak beste. Aktoreek, gidoilariek, zuzendariek nahiz soinu eta irudi teknikariek bat egiten dute obraren sormen prozesuan, eta, bide horretan, pixkanaka hazten ari da lantaldeak egonaldi itxiak egiteko joera, guztien artean antzezlana ondu dezaten.

Berritasunaren laborategia

Berritasunaren laborategia

Unai Zubeldia

Kontzertuak, festak, erakusketak, merkatuak, DJ gauak, proiekzioak eta jendea alaitzen duen ia guztia antolatu eta jasotzen dugu hemen". Horixe da Donostiako Dabadaba aretoaren aurkezpen txartela. "2014ko martxoaren 29a". Sebastian Salaberrik, Dabadabako arduradunetako batek, ondo gogoan dauka lehen eguna. "Alex Lopez Allende eta biok 2013an hasi ginen Donostian lokalen baten bila, eta tribu gisakoa sortu genuen pixkanaka, hainbat lagun elkartuta". Mundaiz kaleko 8. zenbakian lokala hartu, euren kasa berritu, eta "hiriari berritasuna eskaintzeko helburuarekin" ekin zioten bideari.

Motzean

Zuretzat zer da atletismoa? Bizitzeko modu bat. Lehen lasterketa? 13 urterekin izango zen, Valladoliden [Espainia], Espainiako Kros Txapelketan. Lasterketa bat? Donostiako maratoia. Garaipen bat? Spartathloia. Ez nuen irabazi, baina garaipenaren parekoa izan zen. Parte hartzea gustatuko litzaizukeen lasterketa hori? Triatloiren bat, baina igeri oso txarra naizenez… Lesioak? Zerrikeria galanta. Zenbat entrenamendu egiten dituzu astean? Korrika, orain, bost. Eta beste bi...

“Buruak ez dauka mugarik”

“Buruak ez dauka mugarik”

Unai Zubeldia
Natural bizi du egunerokoa. Eva Esnaolak (Urnieta, 1960) ez du zama gisa ulertzen lanera joan aurretik 05:00etan jaikitzea eta korrika bizpahiru orduko entrenamendua egitea. "30 bat urterekin" hasi zen serio korrika, "zigarroaren bizioa uzteko", eta ultramaratoiak ditu orain afizio.