“Abisu bat da hau: ez ukitu gure negozioak”

“Abisu bat da hau: ez ukitu gure negozioak”

Eider Goenaga Lizaso

Joan den astean erabaki zuen Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak —EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa— Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiari (Azpeitia, 1975) eta GHK-ko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietari (Lezo, 1973) Estatuko Kontu Auzitegian salaketa jartzea. Bilduren agintaldian errauste plantaren proiektua geldiarazteak eragindako kalte ekonomikoa —41 milioi euro direla kalkulatu dute— beren gain hartzea nahi du GHK-k.

“Jasanezina da egoera”

“Jasanezina da egoera”

Unai Zubeldia

Triste eta haserre gaude, lanean hasi ginenean baino okerrago utziko dugulako sektorea". Renferen tren zerbitzuko makinistetako bi dira Jose Luis eta Iñaki —asmatutakoak dira bi izenak—. Biek ala biek urte gutxi falta dituzte erretiroa hartzeko. "Dagoeneko ez gara gazteak, eta tentsioan ari gara bizitzen azken urteak". Liskar giroa dago Renferen Gipuzkoako tren zerbitzuan, eta, arazoa "makinista falta" dela zabaldu den arren, errealitatea "askoz larriagoa" dela azaldu dute makinistek eurek. "Makinisten lantaldea mantentzearekin bakarrik dago arduratuta zuzendaritza, makinistarik gabe ez dagoelako trenik", zehaztu du Iñakik. "Orain arte, ahal izan duten moduan eutsi diote egiturari, baina gaur egun, matematikoki, jasanezina da egoera". Dena den, biek onartu dute eurak baino "okerrago" daudela kontrolatzaileak, leihatiletako langileak, trenak konpontzeko lantegietakoak, bidaiariei informazioa ematen dietenak, bezeroen arretakoak...

Bederatzi makinista berri iritsiko dira aste honetan bertan

Gaiztotuta dago giroa Renfeko arduradunen eta langileen artean, baina zuzendaritzak jakinarazi du astea bukatzerako bederatzi makinista berri iritsiko direla Gipuzkoara, azkenaldiko arazoak konpontzeko helburuarekin. Hori bai, “egokitzapen lanak tarteko”, pare bat hilabete beharko dituzte lanean hasteko. Lan eskaintza publikoan —Espainiakoan— notarik onenak lortu zituzten gidariak izango dira.

Mitoak, ipuinetatik harago

Mitoak, ipuinetatik harago

Eider Goenaga Lizaso
Joxemiel Barandiaranek Ataunen eta Euskal Herri osoan bildutako mito, kondaira eta elezaharrak ez ahazteko, urte osoz egiten du lan Ataungo Barandiaran museoak, baina euskal mitologiaren inguruan egiten dituzten jarduera guztiak aste bakarrean bildu eta indartzeko apustua egin dute aurten.

I. Mitoaldia

Urriaren 30etik azaroaren 4ra, mitologiaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu Ataungo Barandiaran museoak: Urriaren 30etik azaroaren 3ra Ikastetxeentzako tailerrak. Bizi mitologia bertatik bertara! tailerrak egingo dituzte, aste osoan, ikastetxeekin. 10:30etik 13:30era. Azaroak 1 Ipuin kontaketa. Ipuin kontaketa antzeztua egingo dute Marimundukoren eskutik, Barandiaran museoan. Bi saio egingo dituzte: 11:00etan lehena eta 12:30ean bigarrena. Prezioa: 2,5 euro. Aurrez izena eman behar...

[Museora] Larraulgo Ekomuseoa. Herriak museoari, museoak herriari

[Museora] Larraulgo Ekomuseoa. Herriak museoari, museoak herriari

Eider Goenaga Lizaso

Herri txikia da Larraul, 250 biztanle ingurukoa, baina, udalaren eta herritarren elkarlanetik sortuta, badu museo bat 1998tik. Bi urtez herriko baserri eta etxeetan gordeak zituzten tresnak bildu, katalogatu eta txukundu ostean, museo etnografikoa atondu zuten, eta udaletxearen eraikin berean dago ordutik. Erakusketa iraunkor hori indarberritzeko beharraren ondorioa izan zen, bestalde, Larraulgo Ekomuseoaren sorrera. "2009ra arte, herritar boluntarioen eskutik egiten ziren museoko eta San Esteban elizako bisita gidatuak; 2009tik aurrera, Dina7 kultur elkarteak hartu zuen egiteko hori, eta ekomuseo bihurtu zen museo etnografikoa", azaldu du elkarteko kide Pili Otaegik.