Atzera begira, badaezpada ere

Atzera begira, badaezpada ere

Unai Zubeldia

Itzala parez pare begira. Sartzeko dei eginez, baina tentsioa sortuz. Eta belea parean, zelatan. Suspentsearen soka finean joan-etorrian ibiliko da ikuslea Alfred Hitchcock presents telebista saiorako egindako zinemagilearen beraren silueta igarotzearekin batera. 37 urte igaro dira Alfred Hitchcock zinemagile ingelesa hil zenetik —1980ko apirilaren 29an hil zen, Los Angelesen, AEBetan—, baina Donostiako San Telmo museoan bizi-bizirik jarraitzen du "suspensearen eta umore beltzaren maisu" izan zen artistaren lanak. Joan den astean ireki zuten Hitchcock, suspensetik harago erakusketa, Telefonica fundazioaren bilduma, eta urriaren 1era arte izango da ikusgai.

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

Aitziber Arzallus

Euskal Herria eta, batez ere, euskal kostaldea ezagutu nahi duen edonorentzat, saihestu ezineko geldialdia da Zumaiakoa. Itsasertzeko herrien berezko xarmaz gain, baduelako gainontzekoetatik bereizten duen zerbait: flyschak. Munduan badira egitura geologiko horiek garatu diren beste leku batzuk ere, baina ez Zumaia eta Mutriku artean daudenen pareko entzuterik dutenik.

Kapaz gara hau ere egiteko

Danel Agirre

Atzerriko azoketan sagardoa partitzeko furgoneta vintage-a tuneatu eta Cider truck izen xelebrea ipintzea bezalako ateraldiekin, gure turismo bulegoek ingelesez egindako beste bihurrikeria bat oharkabean pasatzea lortu izan dute. Donostiak eta Bilbok urteak daramatzate liburuxka eta webguneetan bere burua gay friendly moduan aurkezten. Hiriok ezagutzeko gonbita egin, eta oasi toleranteekin amets eginarazten diete LGTB komunitateko bidaiari kanpotarrei. Turista kapazak (Busturialdean horrela esaten diete gayei, ez al da jeniala?) nahikoa du arratsalde pare batez bikotekidearekin eskutik goxo-goxo Kontxatik paseatzea, ordea, begirada eta keinu inkisidore gabeko egonaldia hitzematea euririk gabeko oporrak bermatu nahi izatea bezain irreala dela antzemateko. Gay friendly eslogana gurean erabiltzea publizitate iruzurtia da, eta egiaztatzeko metodorik onena, nazionalismoa sendatzeko espezialista onenek gomendatzen duten berbera: bidaiatzea.

Ezin orria pasatu

Ezin orria pasatu

Eider Goenaga Lizaso

Mila Iradi, Mayi Ugartemendia eta Izaro Arruarterekin egon da Hitza, Donostian; Ibon Fernandez Iradiren ama, Beñat Aginagalderen ama eta Ugaitz Errazkinen bikotekidea dira, hurrenez hurren; Arruartek, gainera, anaia ere preso du, Gari, gaixotasun larri batekin. Asteartez jarri dute hitzordua, asteburuan bisita eta bidaia izan ostean, astelehena ez baita egun erraza haientzat. Mezu argi batekin azaldu dira hirurak. "Edo konpromisoa hartzen dugu eta gai honi konponbidea emateko lema gizarteak hartzen du, edo bestela barruan ustelduko dira", dio Arruartek, beste biek buruarekin baietz egiten duten bitartean.

“Kapituluak itxiz joan behar dugu, eta, noski, presoena ere bai”

“Kapituluak itxiz joan behar dugu, eta, noski, presoena ere bai”

E. Goenaga Lizaso
0 Kilometroa kanpainari hasiera emateko ekitaldia egingo du Sarek, bihar, Donostian. Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoaren aldeko elkarretaratze batek emango dio hasiera dinamikari, 16:15ean. Ondoren, zortzi gune atonduko dituzte, eta presoekin zerikusia duten gai bana landuko dute horietan: preso gaixoak, emakume presoak, sakabanaketa...

Euskara, erronkaz irudikatuta

Euskara, erronkaz irudikatuta

Aitor Biain

Euskararen etorkizuna aurre egin beharreko erronkaz beteta dagoela erakutsi nahi dute Eibarren, eta hala irudikatuko dute datorren astean egingo duten ekitaldi esanguratsuan. Guinness errekor saiakera egingo baitute ekainaren 22an, Untzaga plazan osatuko duten giza irudi erraldoiarekin. Eibarren Akebai plataforma ezagutaraztea eta irailetik aurrera martxan jarriko duten Euskararen Plan Estrategikoari begira herritarrak "aktibatzea" du helburu egitasmoak. "Ilusioa ezinbestekoa da planean ezarri ditugun helburuak lortzeko. Ilusioa sortu behar dugu herritarrengan; giro berezia sortu behar dugu. Oinarrizkoa da hori. Horretarako balioko du ekitaldiak", adierazi du Idoia Argoitiak, Eibarren Akebai plataformako kideak.