“Jokalari hauek merezi dute”

“Jokalari hauek merezi dute”

Unai Zubeldia

Seinale ona da denak deika aritzea". Baina ezohiko astea ari da izaten Iker Bueno Iraurgiko entrenatzailearentzat (Azpeitia, 1988). Espainiako Urrezko LEB ligara igotzeko kanporaketak jokatzea zen azpeitiarren erronka. "Liga bigarren amaitu genuelako aurreko denboraldian, eta lehen kanporaketan kolpe handia hartu genuelako gero, lehen partida galduta". Minez ekin zioten sasoiari, eta egin berri dutena barneratzeko lanean ari dira oraindik. "Joan den igandean, Avilan, eromena bizi izan genuen, baina uste dut ez dugula sinetsi oraindik". Carrefour El Bulevar 45-60 mendean hartuta, Urrezko LEB ligako taldea da Iraurgi. "Larunbatean, etxean, lagunekin, zaleekin eta familiako kideekin ospatu nahi dugu igoera". Ligako azken partida izango dute azpeitiarrek bihar, Alcazarren aurka (20:00).

“Pasatu zena iragana den arren, ikertu egin behar da”

“Pasatu zena iragana den arren, ikertu egin behar da”

Olaia Iraola

1766ko Gariaren Matxinada bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute bihar Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etatik 12:00etara. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen euskara elkarteak antolatu dute ibilaldia, eta Olatz Aranguren Juaristik (Azpeitia, 1978) gidatuko du. Azkoitiko Egurbideko ola baserritik abiatuko dira, eta Azpeitiko 1766ko Matxinada kalean amaituko dute; tartean, matxinadan zeresana izan zuten txokoetako gertakariak ezagutuko dituzte bisitariek. 30 lagunek parte hartuko dute, eta, Arangurenek berak azaldu duenez, hiru bat astetan amaitu zen izena emateko epea, "uste baino azkarrago".

Minari, oroimena

Minari, oroimena

Unai Zubeldia

Ospakizunetik urrun dago Intxorta. Orain 80 urte, 1936ko gerran, faxisten erasoaldiei eusten ari zen frontea. Zazpi hilabeteko borroka luzearen ondoren, apirilaren 24an erori zen gudari errepublikano eta nazionalistek osatutako Intxortako frontea —Italiako gerra hegazkinek 100 kiloko 42 bonba, 50 kiloko beste 96 eta 20 kiloko 16 jaurti zituzten Elgeta gainera—. Baina, erasoak eraso, herio betean, erresistentziaren ikur bihurtu zen fronte hori, frankistek behin eta berriz atzera egin behar izan zutelako etengabeko eraso ahaleginean. Minetik asko dauka oroimenak, hilketen, bortxaketen, lapurreten... lekuko izan zelako herria. Baina indarretik eta harrotasunetik ere badauka zati handi bat Intxortako erresistentziak.

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu

Rebeka Calvo

Leaburu, Gaztelu, Orexa, Araitz —Nafarroan— eta Altzo ditu mugakide Lizartzak. Herritarrek oso kutunak dituzte Goltzurko zelaia, Narbaitzu edo Otsabio, eta garai batean oso ohikoa zen Goltzurko zelaian futbol partidak jokatzea. Gaur egun, ordea, ohiturak aldatuz joan dira, eta norako "exotikoagoen" bila joaten dira bertakoak. Lehen inguruko parajeak gehiago estimatzen zituztela uste dute herritar askok, bertako pasadizoak eta txokoak ondo ezagutzen dituztenek. Garai bateko landa giroa pixkanaka galtzen ari dela gaineratu dute horiek, jendea "beste era batera" bizi dela argituta.

“Erlijioarekin eta nekazaritzarekin lotutako festa gehiago izaten ziren lehen”

R. C.

Herriko saltsa batean baino gehiagotan sartuta dago Malentxo Arrospide Arrate (Lizartza, 1955). Otsolar dantza taldeko kidea da egun, eta buru-belarri sartuta ibili da herriko ohiturak berreskuratzeko lanetan. Inauterietako dantza eta abesti propioak dituzte Lizartzan, eta ez da kasualitatea; Otsolar dantza taldeak dauka errua, duela 24 urte herriko altxor hori berreskuratzeko lanean hasi baitziren.

Sehaskak, sabelak eta bihotzak

Leire Narbaiza

Benetan ez zaizu sartzen sehaska bat etxean? Zuzen-zuzen galdetu zigun nonahi Bizkaiko Foru Diputazioak egindako iragarkiak. Helburua zen abegi-familiak lortzea aldundiaren babespean dauden adingabeendako. Pasa den astean iragarri zuten oraindik ere familia beharrean daudela ume horiek aterpetzeko, kanpainak ez duela nahi beste eragin, zoritxarrez.

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

“Gure musikan agerian daude bizipenak eta jatorria”

Iñigo Terradillos

Bigarren diskoa kaleratu berri du Charlie & The Colours taldeak, Mehaka izenekoa. Charlie Atki bakarlari britainiarra da taldeko burua, eta Oriol Flores kataluniarrak, Iker Lauroba donostiarrak eta Iñigo Asensio tolosarrak (1985) osatzen dute taldea. Asensioren hitzetan, Tolosaldearekin lotura duten osagai asko ditu lan berriak. Izena, esaterako, Berastegiko baserri bati zor dio, eta baserri horretan bertan egin zuten egonaldia baliatu zuten diskoaren grabaketarako.

Joan den mendean geldituta

Joan den mendean geldituta

Eider Goenaga Lizaso

Renfe konpainiaren aldiriko trenek 30 geltokitan egiten dute geldialdia Gipuzkoan. Horietako askotan, Eguzki talde ekologistak salatu duenez, "egoera oso eskasa" da. Salaketa ez da berria. 2008an egin zuen gai horri buruzko txostena Eguzkik. Ia hamar urte geroago, txostena berritu dute, eta, Jesus Mari Beldarrain Eguzkiko kideak dioenez, "hobekuntza gutxi batzuk kenduta, egoera apenas aldatu den". "Renfeko geltokiek joan den mendekoak dirudite, edo orain dela bi mendekoak", esan du.