Ekonomia sozialaren fabrika

Ekonomia sozialaren fabrika

Erik Gartzia Egaña

Izaera sozialeko ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta presentzia handiagoa du Gipuzkoako ekonomian. Proiektu asko sortzen ari diren arren, ez da bide erraza izaten gisa horretako proiektuak aurrera eramatea. Horiek sustatze aldera, Koop Fabrika proiektua martxan jarriko dute aurten. Olatukoop sarea eta Lanki Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateko lankidetzaren ikertegia dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, baita tokian tokiko eragileak ere.

Donostia hiriari lotutako ibilbide oparoa

O.M.
Gaur egun irakasle dihardu Victor Gomez Pinek (Bartzelona, 1944) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Matematikaren Filosofia erakusten. Azken 25 urteak Bartzelonan eman ditu, baina aurretik Dijongo eta Parisko unibertsitateetan (Frantzia) lan e...

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Maite Alustiza

Atzera begiratzean "gaztetuta" ikusten dute euren burua Dock Of The Bay jaialdiko antolatzaileek; "ilusio handiz eta erne". Hamar urte egin ditu Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldiak, eta, 2007az geroztik, zabalduz joan da: tarte horretan ekintza paraleloak sortu dituzte, emanaldietarako egun eta erakusleiho gehiago ditu, eta 10.000 ikus-entzule izatera iritsi da. Antolatzaileen arabera, jaialdia zinema dokumentalaren "erreferente" bihurtu da Europan, eta kultur ekitaldi garrantzitsu bat Donostian: musika dokumentalen zinemaren topagune bat.

Gutxiagorekin ere, posible da

Gutxiagorekin ere, posible da

Ariane Vierbücher

Ordiziako D'elikatuz elikadura eta gastronomia zentroak, hamaikagarren urtez jarraian, D'elikatuz Bizi kanpaina jarri du martxan, gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta heziketa eskaintzeko asmoz. Bizi d'elikatuz... eta mugituz!!! izenburupean, baliabide urriko pertsonentzako elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak erakusten ditu gidak.

D’elikatuz Bizi: aurreko gidak

D'elikatuz zentroak urte hauetan guztietan gai desberdinei lotutako gidak atera ditu. Elikadura, kirol eta ohitura onen gomendioak egiteaz gain, hainbat argibide ematen dituzte.

Orain arteko gidak

2015: Gida praktiko irisgarria. Elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokien gida praktiko irisgarria da joan den urtean ateratakoa.

2014: Gipuzkoako kirolarientzako gida. Eguneroko elikadurak eragin adierazgarria du kirolari baten errendimendu fisikoan. Entrenamendua eta lehiaketa hasi aurretik, entrenamendu eta lehiaketa horrek irauten duen bitartean eta hura amaitu ostean dieta egokia izatea —kopuru eta kalitateari dagokionez— ezinbestekoa da errendimendu fisiko hori hobetu eta lesio ugari saihesteko.

2013: Unibertsitarioentzako gida. Beharrezkoa da baldintza akademiko berrietara, ordutegietara eta antolakuntza kultura berrira egokitzea. Kasu honetan, ikasleentzat elikadura eta ohitura egokiak zeintzuk diren argitzen du gidak.

2012: Lan eremura begira eginiko gida. Kanpaina horrekin lan eremua sentsibilizatu nahi izan dute.

2011: Emakumeei begira eginikoa. Emakumeen osasuna sustatzeko gida praktikoa da.

2010: Adineko pertsonentzat egindakoa. Gipuzkoako adineko pertsonen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa da 2010ekoa.

2009: Haur eta gaztetxoentzako gida. Haur eta gazteen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida.