Leire Narbaiza
Doan, debalde, dohainik, musu-truk! Berba paregabeak black friday, merkealdi eta deskontuen sasoi honetan. Kontsumismoaren garaian amu ederrak dira.
Dena dela, kontu batzuetan ezinbestekoa da doakotasuna. Gizarte aurreratu eta moderno batean hezkuntza dohainik izan behar dela deritzot, baita osasuna, gizarte zerbitzuak eta liburutegiak ere, besteak beste. Oinarrizko zerbitzuak direlako eta biztanle guztiendako libreak izan beharko liratekeelako; nahiz eta azkenaldian kopagoa edo berrordainketaren mamua hegaka dabilen. Haize berrien patua.