Maite Alustiza
"Oraindik garaiz gaude. Izan ere, inoiz ez da berandu segurtasuna areagotu eta osasunarentzat eragin txikiena duen hondakin tratamendua bilatzeko". GuraSOS guraso taldeak argi du badagoela erraustegia ez den beste alternatibarik. Horregatik, "osasuna eta adostasuna" aldarrikatuko ditu bihar, Donostiako kaleetan: 17:00etan hasiko da manifestazioa, Araba parketik, eta, Alderdi Ederrera arteko bidean, akordio "osasuntsu bat" eskatuko dute: "Bistan dago hondakinen kudeaketa gatazkatsuak irtenbide azkarra behar duela Gipuzkoan, ezin baita gehiago atzeratu".